Langileen Nazioarteko Eguna
2021/05/01 - 16:36
Aldaketa fiskalak egiteko eta lan-baldintzak hobetzeko ordua dela esan du ELAk
Krisi honetatik nola atera, hori da jokoan dagoena, ELAren ustez; horretarako, "aldaketak, eta ez murrizketak", behar direla nabarmendu du.
2021/05/01 - 10:16
Pandemiak larriagotutako lan-gatazkak
Aitziber Aranberri Donostiako Villa Sacramento egoitzako langileak (ELA), Oihana Guenaga ITP Aerokoak (LAB) eta Borja Perez Tubacexekoak (CCOO) gaur plazaratuko dituzten mezuak azaldu dizkigute.
2021/04/30 - 13:05
Mugikortasunari ezarritako murrizketek Maiatzaren Lehena baldintzatuko dute
ELAk Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo ditu mobilizazioak. LABek 25 mobilizazio baino gehiago antolatu ditu. bestalde, EAEko UGTk eta CCOOk elkarrekin ospatuko dute berriro.
2021/04/30 - 13:01
Lakuntza: ''Seguruagoa da manifestazio batera joatea, lanpostu batzuetara baino''
Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiaren ustez ulertezina da Euskadiko Auzitegi Nagusiak hartutako erabakia eta Jaurlaritzaren eskua ikusten du erabakiaren atzean.
2021/04/29 - 23:44
UGTk eta CCOOk hitzemandako erreformak betetzeko eskatuko diote Espainiako Gobernuari
Mobilizazioak lan eta pentsioen erreformak gauzatzeko azken "bultzada" izatea espero dute, baina gutxieneko soldataren igoera ere aldarrikatuko dute.
2021/04/29 - 19:22
Auzitegiak berretsi du Maiatzaren Leheneko ekitaldietan murrizketak bete behar direla
Hala, atzera bota ditu ELAren eta CC. OO.-ren helegiteak. Mugikortasun mugek "manifestaziorako eskubidea urratzen" dutela iritzi diote sindikatuek.
2021/04/28 - 10:42
LABek "gehiengo sozialarekiko konpromisoa" erakutsiz ospatuko du Maiatzaren 1a
Sindikatuak "langileekiko eta gehiengo sozialarekiko konpromisoa" erakutsi eta "Nafarroako Gobernuaren politiken norabidearen aldaketa" aldarrikatu nahi du.
2021/04/27 - 19:33
Maiatzaren 1eko mobilizazioak tokikoak izatearen alde egin du Eusko Jaurlaritzak
Manifestatzea "oinarrizko eskubidea" dela aitortu du Zupiriak, eta "logikoena" nork bere herrian egitea litzatekeela uste du. LABek eta CCOOk ez dute mugikortasun mugarik onartuko.
2021/04/26 - 14:59
ELAk Hego Euskal Herriko lau hiriburuetan egingo ditu maiatzaren 1eko manifestazioak
"Aldaketa garaia da" lelopean, lan erreformaren indargabetzea eta zerga sistemaren erreforma egitea aldarrikatuko du maiatzaren lehenean.
2021/04/16 - 16:37
LABek 25 mobilizazio baino gehiago prestatu ditu, "aldaketa da aukera" lelopean
Garbiñe Aranburu sindikatu abertzaleko idazkari nagusiaren ahotan, "pandemiaren osteko fasean greba eta mobilizazio berriak beharrezkoak izango dira".
2020/05/02 - 00:39
Elkarretaratzea Baionako Udaletxearen aurrean, Maiatzaren Lehenean
Ipar Euskal Herriko herritarrek irteteko duten ordubetea baliatuta, CGT, LAB, Aintzina, Bizi eta EBA deialdi bateratuan izan dira.
2020/05/02 - 00:08
Hainbat sindikatu kalera irten dira Nafarroan
ESK, CGT, Solidari eta Steilaseko ordezkariek, euren arteko tartea zainduta, bide publikoan erakutsi ditute aldarrikapenak.
2020/05/01 - 16:39
CCOOk eta UGTk batera ospatu dute langileen aldarrikapen eguna
Osasun krisi honek eredu sozial eta ekonomikoaren ahultasuna erakutsi du bi sindikatuen esanetan, eta argi utzi du eredu produktibo berri baten premia dagoela.
2020/05/01 - 16:31
28 auto-karabana antolatu ditu LABek osasun arloko langileei elkartasuna adierazteko
LABek mobilizazio ibiltariak antolatu ditu Hego Euskal Herrian. 28 auto karabana ibili dira osasun zentroen, ospitaleen eta helduen egoitzen paretik pasaz, bertako langileei elkartasuna adieraziz.
2020/05/01 - 16:23
Sektore publikoaren lidergoa indartzea da COVIDaren krisiak utzi duen erronka
Ez-ohizko maiatzaren lehen arraro honetan, ELAk gogor kritikatu du krisiaren aurrean Urkulluren gobernuak egin duen kudeaketa.
2020/05/01 - 14:25
Zerbitzu publikoen eta langileen balioa nabarmendu dute sindikatuek
Koronabirusa dela eta, kaleetatik etxeko balkoietara eta leihoetara eraman dituzte protestak sindikatuek. Sare-sozialen bidez zabaldutako mezuetan, egungo sistema kapitalista salatu dute.
2020/05/01 - 09:54
Maiatzaren Lehena, eredu sozial eta ekonomiko berria aldarrikatzeko agertokia
Alarma egoera izango da aurtengo maiatzaren 1a gehien baldintzatuko duena, eta manifestazioak egin beharrean, balkoi, leiho eta sare sozialak izango dira sindikatuen eta langileen borroka eremua.
2020/04/30 - 17:56
Sei pertsonako ekitaldi sindikal estatikoa baimendu dute Iruñean, maiatzaren 1ean
Gobernuko Ordezkaritzaren debekua atzera bota du, segurtasuna eta higienea gordetzeko neurriak errespetatuta, alarma egoeran manifestaziorako oinarrizko eskubidea ukatzerik ez dagoela erabaki dute.
2020/04/29 - 15:01
CCOO eta UGT Euskadik manifestazio birtuala antolatu dute Maiatzaren Lehenerako
Sare sozialetan, 13:00etik aurrera, enpleguaren eta lan segurtasunaren aldeko argazkiak partekatzeko deia egin diete afiliatuei.
2020/04/24 - 15:19
LAB: "Kapitalismoa oinarri duen normaltasunera ez dugu itzuli nahi"
"Normaltasun berria" aldarrikatu du sindikatu abertaleak. Zerbitzu publiko indartsua, enplegu sistema duina eta Euskal Herri burujabea lirateke, besteak beste, eredu berriaren ardatzak.