Lapurdi
2022/08/21 - 00:53
Auto-ilara handiak izan dira larunbat honetan Biriatuko mugan, Baionarako noranzkoan
Ilarak sei bat kilometrokoak izan dira larunbat arratsaldean. Gainera, Gasteizen eta Zarautzen ere arazoak izan dira.
2022/08/20 - 13:32
Bi lagun atxilotu dituzte Gipuzkoan eta Nafarroan, Frantzian migratzaileak modu bidegabean sartzeagatik
Guardia Zibilak eta Mugetako Frantziako Poliziak gauzatu dute operazioa. Beste persona bat ere utzi dute frantziar Justiziaren esku.
2022/08/13 - 12:42
Baionako jaietan talde bortxaketa bategatik atxilotutako bi gizonak espetxera bidali dituzte
19 eta 25 urteko bi gizasemeak espetxera bidali ditu Paueko Auzitegiak behin-behinean. Emakumeak salatu zuenez, uztailaren 28an bortxatu zuten taldean, gizonezko batek erasoa telefonoz grabatu zuen eta ondoren, bideoa zabaldu egin zuten.
2022/08/11 - 12:12
Larrun mendia herritarrentzat itxi dute sute arriskuagatik
Pirinio Atlantikoetako departamenduak ohar bidez jakinarazi duenez, datozen orduetarako tenperatura altuak aurreikusten dira, eta, hori dela eta, mendiko jarduera guztiak debekatzea erabaki dute, gutxienez, ostiral arratsaldera arte, suteak ekiditeko.
2022/08/08 - 17:52
Objectif Sciences Internationalek astebeteko egonaldiak proposatzen ditu uretako ugaztunak ikertzen ikasteko
'Atalaia' itsasontzian udalekuak antolatzen dituzte. Bertan, besteak beste, ugaztunen bizimodua bertatik bertara ezagutzeko aukera ematen dute.
2022/08/07 - 15:41
"Salbuespeneko espetxe politikarekin amaitzeko" eskatu du Etxeratek 15 hondartzatan egindako mobilizazioetan
Elkarteko bozeramaileak salatu duenez, "6 presok bakarrik dituzte irteera baimenak 151k izan behar lituzketenean. Gainera, 27 pertsona bakarrik daude hirugarren graduan, 122 egon behar liratekeenean".
2022/08/06 - 16:48
Lehortearen aurkako neurriak ezarri dituzte Ipar Euskal Herriko 95 herritan
Besteak beste, egunean zehar ezin izan da etxeko zelaiak ureztatu eta autoa garbitzea erabat debekatua dago. Gainera, Lapurdiko kostetan, hondartzetako dutxa gehienak itxita daude. Estatu mailan ministerio arteko talde bat osatu du Elisabeth Borne lehen ministroak lehorteari aurre egiteko.
2022/08/05 - 09:31
Ur murrizketak Ipar Euskal Herriko 102 udalerritan
Besteak beste, honako mugak izango dituzte indarrean: egunez ezingo dira baratzeak eta loreak ureztatu, ibilgailua ezingo da garbitu eta iturri publikoak ere ez dituzte urez hornituko.
2022/08/04 - 17:28
Urruñako kaleetako argiak jendeak behar dituenean soilik piztuko dira mugikorreko aplikazio baten bidez
Kaleak itzalita egongo dira gauez, eta jendeak behar duenean piztuko dira mugikorreko aplikazio baten bitartez. Mugikorrarekin keinu sinple bat eginez kale osoko argiak piztuko dira.
2022/08/02 - 13:29
Emakume batek Baionako jaietan bortxatu dutela salatu du
Bi gizon atxilotu zituzten sexu erasoarekin zerikusia zutelakoan, eta, fiskalak kartzelatzeko eskaera egin bazuen ere, biak aske uztea erabaki zuen epaileak. Ziztadak jasan zituzten 122 pertsonetatik 10ek erabaki dute salaketa jartzea.
2022/07/31 - 20:01
Lasaitasuna nagusi errepideetan, pilaketa esanguratsurik gabe
Urteko asteburu kritikoena izaten ari da hau. Gipuzkoa eta Lapurdiko mugan, adibidez, 177.000 ibilgailu igaroko dira bi egunetan.
2022/07/30 - 19:22
Irteera operazioa: lasaitasuna errepideetan ordu honetan
Urteko asteburu kritikoena izango da uztailaren 30etik 31ra artekoa. Gipuzkoa eta Lapurdiko mugan, adibidez, 177.000 ibilgailu espero dira asteburu honetan.
2022/07/28 - 22:51
Haurrak eta Karrikaldia izan dira protagonistak Baionako besten bigarren egunean
Goizean, haurrak izan dira protagonista nagusiak eta eurak arduratu dira Lehoi Erregea esnatzeaz. Arratsaldean, berriz, euskal kulturari lotutako dantzaldiak eta kantaldiak izan dira, Karrikaldiaren baitan.
2022/07/28 - 22:50
Gau bakar batean, lehen gauean, Baionako bestetan 16 emakumek ziztatuak izan direla ohartarazi dute
Lau ospitalera eraman dituzte analisiak egiteko.
2022/07/28 - 01:49
Bi urteko etenaldiaren ostean, hasi dira Baionako bestak
Errege Lehoia 22:00etan puntuan atera da Baionako udaletxeko balkoira eta, gonbidatuekin batera, hiriko hiru giltzak botata, bost egunez iraungo duten bestei hasiera eman die. Milaka lagun elkartu dira plazan, pozarren.
2022/07/27 - 22:05
Irungo ordainlekutik 177.000 ibilgailu igaroko dira asteburuan
Bidegik Irungo eta Zarautzeko ordainleku nagusietako bide guztiak zabalik izango ditu uztaileko azken asteburuan AP-8 eta AP-1 autobideetan izango den trafiko igoera dela eta.
2022/07/26 - 21:54
Frantziak ez du osasun pasaporterik eskatuko abuztuaren 1etik aurrera
Hala ere, aldaera arriskutsuren bat agertzen baldin bada, Pariseko Gobernuak 12 urtez gorako herritarrei PCR proba negatibo bat eskatzeko aukera izango du mugetan, 2023ko martxoaren 31ra arte.
2022/07/26 - 20:58
Xarles Videgain eta Andoni Sagarna euskaltzain osoak emeritu bihurtu dira
Bien hutsuneak betetzeko proposamenak hurrengo bi osoko bilkuretan jasoko dira. Hortaz, iraileko eta urriko osoko bilkuretan aurkez ditzakete euskaltzainek Videgainen eta Sagarnaren hutsarteak betetzeko proposamenak, eta hirugarren bilkuran egingo da hautaketa. Azaroan, alegia.
2022/07/26 - 13:28
Donibane Lohizuneko sutea eragin zuen gizonaren gorpua topatu dute
Astelehenean Salagoity kalean sutea piztu zuen 59 urteko gizona hondakinen artean aurkitu dute, Lapurdiko udalerriko auzapezak esan duenez.
2022/07/25 - 22:29
Gotortu, sute bat eragin eta ihes egin duen gizonaren bila jarraitzen dute Donibane Lohizunen
Salagoity kalean jazo da. Sutea 5:00ak aldera piztu da. Lehen informazioen arabera, nahita piztu dute, eta, barruan, irten nahi ez duen pertsona bat izan da.