Lapurretak
2017/11/27 - 22:14
Etxebizitzetan lapurretak egiten zituen banda bat desegin dute Gasteizen
28, 33 eta 40 urteko hiru gizon atxilotu dituzte eta epaileak dagoeneko espetxera bidali ditu. Atxilotuek aurrekariak dituzte. Ertzaintzak gutxienez bost lapurreta leporatzen dizkie.
2017/10/12 - 15:45
Enpresatan lapurretak egiten zituen erakunde kriminal bat desegin dute
Foruzaingoak eta Polizia Nazioalak 14 pertsona atxilotu dituzte aste honetan, Nafarroa osoko enpresetan 30 bat lapurreta egin dituen erakunde kriminal baten parte izatea egotzita.
2017/09/26 - 17:16
Bost mila kilo mahats lapurtu dizkiotela salatu du Arabako ekoizle batek
Arabako Artomañan izan da. 5mila kilo mahats eraman dituzte lapurrek mahastietatik. Txakolina egiteko mahatsa da eta upategian 6 mila euroko balioa izan dezake.
2017/09/06 - 23:08
Espetxera, Gasteizko igogailuetan adineko emakumeei lapurtzeagatik
Erasotzaileak indarkeria neurrigabearekin egiten zituen lapurretak, biktima batzuk ospitalera eraman behar izan dituzte; horietako bat ospitalean dago oraindik.
2017/09/01 - 15:11
Pertsona bat atxilotu dute Balmasedan auto bat lapurtzeagatik
Jabeak udalerriko automobil-garbitegi batean topatu zituen lapurretaren egilea eta autoa, eta Ertzaintzari eman zion abisu.
2017/08/08 - 13:00
Etxebizitzetan lapurretak egiten zituen talde bat desegin dute Gasteizen
Horrelako delituetan espezializatutako bi gizonezko atxilotu dituzte, eta Arabako hiriburuan gutxienez zazpi lapurreta egin izana egozten dizkiete.
2017/08/08 - 02:00
Ertzaintzak etxebizitzetan lapurtzen zuen talde bat desegin du Gasteizen
Ikertzaileen ustez, atxilotutako bi lagunen taldeak 20 bat lapurreta egin ditu.
2017/07/31 - 16:03
6.000 lapurreta egin ziren 2015eko udan EAEn
Lapurretak ekiditeko gakoak hainbat dira; sare sozialetan ez argitaratzea kanpora goazela, esaterako. Horrez gain, etxea bertan egongo bagina bezala utzi behar da, eta dena ondo itxi.
2017/07/22 - 12:30
Zarautzen eta Zumaian hainbat lapurreta egin dituen talde bat desegin dute
Ertzaintzak egindako ikerketaren arabera, baliteke lapurtutakoak 50.000 euroko balioa izatea. Guztira 52 lapurreta egotzi dizkiete lapurrei.
2017/07/20 - 18:54
Hainbat adinekori ostu diote Gipuzkoan, 'besarkada solidarioa' emanez
Lapurrak informazio eske hurbiltzen dira biktimengana, ondoren, besarkada bat ematen diete esker ona adierazteko, eta une hori aprobetxatzen dute lapurretan egiteko.
2017/07/17 - 17:14
10 turistatik 7k zerbait lapurtzen dute ostatu hartzen duten hotelean
Oporrak hasitakoan baino maleta beteagoarekin itzultzen dira asko etxera. 10etik 7k ez diote tentazioari eusten, eta xaboiak, toailak, telebistaren urrutiko agintea edo telebistak osten dituzte.
2017/06/24 - 11:07
Lapurretak egin dituzte, funtzionarioak direla esan eta etxeetan sartuta
Ertzaintzak ohartarazi duenez, hiru salaketa jaso dituzte azken egunotan. Bi gizonezko dira ustezko lapurrak. Urduñan, Hondarribian eta Zumarragan izan dira lapurretak.
2017/05/05 - 21:59
Gasteizen lapurretak egin dituen gaizkide bat identifikatu du Ertzaintzak
Martxoaren azken astean, ertzainek gizon bat atxilotu zuten, Ariznabarra, San Martin eta Adurza auzoetan izandako lapurreten erantzulea zela leporatuta.
2017/04/26 - 16:30
5.000 gazta lapurtu dituzte Araban
Araban, Araiako industrialdean gazta lapurreta izan da. Azken hilabeteetan gaztandegietan egin duten bosgarren lapurreta da.
2017/03/26 - 18:59
Hiru lapurreta saiakeren ustezko egilea atxilotu dute Lasarte-Orian
Asteartean automobilen kontzetsionario batean, taberna batean eta osasun-zentro batean egin zituzten lapurretak. Dirudienez, hiru lekutan jarduteko modua 'oso antzekoa' izan zen.
2017/03/23 - 16:15
Bi astetan 12 lapurreta Lasarten
Bizilagunak kezkatuta daude eta segurtasun neurriak hartu daitezela eskatzen dute. Kasu batean pistola erabili dute lapurrek
2017/03/16 - 19:57
Auto-talkako lapurretak egiten zituen sare bat desegin dute
Atxilotuek Ezkerraldean bereziki lapurtzen zuten, 19 eta 26 urte bitarteko gazteak dira eta horietako batzuk, delitu-historia luzea daukate.
2017/03/12 - 11:17
Bi lagun atxilotu dituzte Bilbon, labanaz mugikor bat lapurtzeagatik
Bestalde, beste pertsona bat atxilotu dute Bilbon ere, ongintzazko elkarte batean larruzko jakak lapurtzea egotzita.
2017/03/09 - 22:14
Asparrenako Araia Gaztategian 2.500 gazta lapurtu dituzte
2.500 gazta eraman dituzte. 35.000 euroko balioko lapurreta izan da, eta ez da lehenengoa, gainera. Abendutik hona hirutan lapurtu diete.
2017/03/09 - 18:53
Asparrenako Araia Gaztategian 2.500 gazta lapurtu dituzte
Abendutik 3 alditan sartu dira Asparrenako gaztategian, baina oraingoa, Arabako azken urteko lapurretarik handiena izan da.