Lapurretak
2016/08/29 - 18:55
Basauriko bizilagunak kezkatuta daude lapurretak ugaritu egin direlako
Guztira, 13 salaketa jarri dituzte Basauriko bizilagunek lapurretak direla eta, azken hamabost egunetan. Eta gehiago ere izan daitezkeela ohartarazi dute.
2016/08/23 - 14:30
Artxandako funikularra zerbitzurik gabe, kable lapurretagatik
Bart gauean komunikazio kableak lapurtu dituzte, eta ondorioz Artxandako funikularra geldirik dago da goizean goizetik.
2016/08/20 - 14:53
Gipuzkoan eta Nafarroan lapurretak egin dituen banda bat, deseginda
Gutxienez, 12 etxetan sartu dira lapurrak, Estatu mailan. Albaniarrak ziren eta espezializatuta zeuden lapurretak egiteko etxeetako bizilagunak barruan zeudela.
2016/08/12 - 13:38
Euskadi eta Kantabriako dendatan lapurtzen zuen talde bat desegin dute
Hainbat saltokitan lapurtzen zuten tabakoa, lurrinak eta mugikorrak eskuratzeko eta, ondoren, merkatu beltzean saltzeko asmoz.
2016/07/30 - 17:04
Sare sozialetara bidaltzen duguna ziberlapurrek ere jasotzen dute
Udako bidaietan sare sozialetara igotzen ditugun argazkiek etxean ez gauden pistak ematen dizkiete lapurrei. Argazkiak etxera bueltan igotzea da seguruena. Pasahitzak ere erraz hackeatu ahal dizkigute
2016/07/07 - 15:31
Bilbo da etxebizitzetan lapurreta gehien egiten diren euskal hiriburua
EAEko lapurreten % 22 Bizkaiko hiriburuan gertatu ziren, Donostian eta Gasteizen % 8 inguru. Herriei dagokienez, Urduliz, Galdakao eta Abanto-Zierbena ageri dira zerrendako goialdean.
2016/07/06 - 12:16
Lapurretak 'besarkada solidarioa' metodoaren bidez Araban
Ertzaintzak 31 salaketa jaso zituen ekainean. Adineko biktimei kalean eraso egiten diete emakume gazteek.
2016/06/20 - 19:43
Bizkaiko Aldundia: 'Oso zaila da lapurreta arkeologikoak saihestea'
Kultura diputatuak agerraldia egin du Batzar Nagusietan, Elorrioko Argiñeta nekropoliko hilarri baten erreplika desagertu eta gero.
2016/06/20 - 17:39
Gizon bat atxilotu dute Bizkaiko bi farmaziatan lapurtzea egotzita
Horri leporatzen zaizkion azken lapurretak ekainaren 4an eta 14an gertatu ziren, Bilboko Deusto auzoan eta Barakaldoko San Vicente auzoan.
2016/06/13 - 12:04
Gazte bat atxilotu dute Barakaldon adineko emakumeei lapurtzeagatik
70 eta 83 urte arteko sei emakumeri indarrez tira eginda lapurtzeagatik atxilotu dute.
2016/06/10 - 15:33
Auto-talkako lapurretetan aditua zen banda bat desegin dute Bizkaian
Ertzaintzaren ikerketa iaz hasi zen, urte bukaeran, zenbait denda, taberna eta bankutan auto-talkako lapurretak izan ostean.
2016/05/27 - 19:06
Baserri bateko jabeari lapurreta eta eraso egin diote Laudion
Bi pertsona atxilotu dituzte, eta adingabe bat inputatu dute.
2016/05/22 - 15:36
Gizon bat atxilotu dute emakume bati eraso eta lapurtzeagatik Bilbon
Erasoa joan zen ostegunean jazo zen, arratsaldeko 15:00etan, emakumea bere etxebizitzako atea irekitzen ari zenean, Bilboko Txurdinaga auzoan.
2016/04/30 - 21:29
Hil egin da Legazpin lapurreta jasan ostean larri zegoen gizonezkoa
Ertzaintzak 19 eta 30 urteko bi gizonezko atxilotu ditu erasoarekin zerikusia dutelakoan.
2016/04/28 - 13:40
Bilboko saltoki eta enpresetan lapurtu zuen talde bat desegin dute
Madrilen atxilotu dituzte hiru lagun. Segovian, Valentzian eta Cuencan izandako zenbait lapurretekin ere zerikusia dutela uste du Poliziak.
2016/04/21 - 15:00
Lapurretak Gasteizko supermerkatuetan, haur-kotxe bat erabilita
Gasteizko Udaltzaingoak bost gazte atxilotu ditu, hiriko lau supermerkatutan produktuak haur-kotxe batekin lapurtzea egotzita.
2016/04/15 - 16:03
Lau pertsona atxilotu dituzte Altsasu, Lizarra eta Noainen
Foruzaingoak lau pertsona atxilotu berri ditu Altsasuan, Lizarran eta Noainen, lapurreta indarkeria erabiliz edo bidegabe jabetze delituak egotzita.
2016/03/21 - 13:25
Gipuzkoan eta Nafarroan lapurretan egiten zuen talde bat desegin dute
Lau lagun atxilotu dituzte Eguesibarren, hainbat etxetan lapurretan egitea leporatuta.
2016/03/08 - 18:46
Hiru emakume atxilotu dituzte 23 etxebizitzatan lapurtzeagatik
Lapurretak Nafarroan, Aragoin eta Errioxan egin zituzten. Emakumeak epailearen esku geratu ziren, eta ondoren, espetxera bidali zituzten. Antzeko gertaerak argitzeko, ikerketak irekita jarraituko du.
2016/02/13 - 18:00
Gizon bat atxilotu dute, Berangoko argiterian 16 lapurreta egiteagatik
Gainera, Gorlizen, Plentzian, Getxon, Sopelan eta Urdulizen izandako beste lapurreta batzuetan parte hartu ote duen ikertzen ari da Ertzaintza.