Legazpiko jaiak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Hil egin da Legazpin lapurreta jasan ostean larri zegoen gizonezkoa

Ertzaintzak 19 eta 30 urteko bi gizonezko atxilotu ditu erasoarekin zerikusia dutelakoan.

Legazpiko Udalak Twitter bidez baieztatu duenez, gaur goizaldean Legazpin lapurreta bat jasan ostean larri zegoen gizonezkoa hil egin da ospitalean.

Goizaldeko 02:30ak aldera gertatu da ezbeharra. Legazpin, jaiak direla-eta zaintza lanak egiten ari ziren ertzainek buruan kolpe handia zuen gizonezko bat topatu dute elizaren atarian.

Biktima, sortzez usurbildarra eta Legazpin bizi zen 46 urteko gizona, konorterik gabe zegoela ikusita, ertzainek hura suspertzeko maniobrak egin dizkiote eta, gerora, erasoaren tokira bertaratu diren larrialdi zerbitzuetako langileek zaurituaren egonkortzea lortu, eta, ondoren Donostia ospitalera eraman dute.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du gertaturikoa argitzeko. Erasoaren tokian bertan zeuden lekukoen testigantzaren arabera, zauritutako gizonari indarkeriaz egindako lapurreta egin diote.

Lekukoen testigantzari esker, ertzainek 19 eta 30 urteko bi gizonezko atxilotu dituzte eta horietako bati biktimaren dokumentazioa eta kreditu txartela atzeman dizkiote. Atxilotuak ertzainaren esku daude, epailearen aurrera igaro zain.

Zure interesekoa izan daiteke

Bilbao, 20/06/2026.- Varios colectivos, entre ellos, Euskal Herriko Global Sumud Flotilla, GKS, Herri Norte y familiares y amigos de Iñigo Cabacas, convocan una manifestación en Bilbao para denunciar "la brutalidad de la Ertzaintza". EFE/Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eusko Jaurlaritzaren "kriminalizazio kanpaina" eta Ertzaintzaren "basakeria" salatu dute milaka pertsonak Bilbon

Milaka lagun eta gizarte eragile, Global Sumud Euskal Herriako kideak tartean, bildu dira arratsaldean Bilbon, "Poliziaren zigorgabetasunaren eta errepresioaren aurka" protesta egiteko. Eusko Jaurlaritzak "herri mugimenduaren aurka egindako kriminalizazio kanpaina" eta "Ertzaintzaren basakeria" salatu nahi izan dute, eta EAJk "protestarako eskubidea bere interesekoa denera mugatzen duela" ohartarazi dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X