Larrialdi Klimatikoa
2023/08/02 - 12:41
Gizateriak planetak urte osorako sortutako baliabideak agortu ditu gaur
Global Footprint Network ideien laborategiak egindako ikerketa bati esker jakin da gaur, urte hasi eta 214 egunetara, gizateriak planetak urte osorako sortutako baliabide guztiak agortu dituela. Beharrak erabat asetzeko, gizakiak 1,75 planeta beharko lituzke.
2023/08/01 - 12:32
Venezia arriskuan dauden ondareen zerrendan jartzea eskatuko du Unescok
Unescok Venezia arriskuan dagoen ondarearen zerrendan jartzeko eskatuko du, irailaren 15etik 25era Riaden egingo den Unescoren Batzar Orokorrean. Arrazoi nagusia hiria turismo-masetatik, erreforma proiektuetatik eta klima aldaketatik babestea da.
2023/08/01 - 11:05
Gasteizen eta Iruñean batez beste iaz baino ia bi gradu gutxiagoko tenperaturak izan dira uztailean
Hego Euskal Herriko hiriburuen artean, baina, Bilbo izan da beroena, batez beste 21,21 gradu neurtuta, 2022an baino gradu bat gutxiago. Donostian 19,72 gradukoa izan da batezbestekoa, iaz 21,1ekoa izan ostean.
2023/08/01 - 11:05
Tenperaturei dagokienez "ohiko" uztaila izan dugu Euskal Herrian, iazkoa baino 1,5 gradu freskoagoa
Euskal Herriko zazpi estazio meteorologiko adierazgarrienen batez besteko tenperatura 20,22 °C-koa izan da, balio leuna da Espainiako Estatuko eta munduko beste txoko batzuekin izan den sargoriarekin alderatuta.
2023/07/31 - 14:07
BC3 euskal zentroko zuzendaria klima aldaketari buruzko IPCCko kide izendatu dute
Klima aldaketari buruzko ezagutza ebaluatzeaz arduratzen den nazioarteko organo nagusia da IPCC. Maria Jose Sanz berotegi efektuko gasekin lotutako talde berezi bateko kide izendatu dute, horren barruan.
2023/07/27 - 22:48
2023ko uztaila, inoizko uztailik beroena
2023ko uzgtaila inoizko beroena izaten ari da mundu osoan, erregistroak daudenez geroztik. Orain arte, batez besteko tenperatura 16,95 ºC-koa izan da, 2016ko uztaileko 16,63 ºC-ko errekorra gaindituz. Iraunkortasunaren Behatokiaren arabera, bero-boladak nabarmen larritu dira 2015etik.
2023/07/27 - 17:39
2023ko uztailaren 6a, inoizko egunik beroena
Gainera, 2023ko uztaila inoiz erregistratu den uztailik beroena izatea espero da, Copernicus Klima Aldaketaren Zerbitzuak gaur argitaratutako datuen arabera.
2023/07/23 - 17:36
Rodasko sutea kontrolatu ezinik jarraitzen dute, piztu eta bost egunera
30.000tik gora lagun ebakuatu dituzte, horietatik 3.000 turistak. Europako hainbat herrialdetatik joandako suhiltzaileen laguntza badute ere, ezinean dabiltza. 40 gradutik gorako tenperaturak dituzte Grezian egunotan eta haizeak indarra hartu du azken orduetan.
2023/07/23 - 12:38
30.000 lagun ebakuatu behar izan dituzte dagoeneko Rodas irlako sute erraldoiaren ondorioz
2.000 turista itsasontzietan atera dituzte bart. Tenperatura altuak haizearen norabide aldaketak 266 suhiltzaileren, 16 infanteria-unitateren, 49 ibilgailuen eta zazpi hegazkinen lana zailtzen ari dira.
2023/07/17 - 21:22
56 ºC neurtu dituzte Death Valleyn (AEB)
AEBko hego-mendebaldeko 100 milioi biztanle inguru alerta egoeran daude muturreko beroagatik. Meteorologia Zerbitzu Nazionalak (NWS) adierazi duenez, astearte honetan hainbat marka gainditzea espero da. Death Valleyn, 1913an ezarritako 134 °Fko marka hautsi liteke (56,7 °C).
2023/07/16 - 17:49
Tenperaturen igoerak zoonosiak ugaritzea ekarri du
Izurriteen gorakadaren aurrean, nabarmen handitu da izurriteak kontrolatzeko enpresen beharra. Osasun publikoko arazoa da jada, eta etorkizunean gaixotasunen % 75en kausa izan daiteke.
2023/07/10 - 14:16
Asiako nekazariak gauez lan egiten hasi dira beroa ekiditeko
Uda honetan Asia hegoaldean jasaten ari diren tenperatura altuek (37-38 ºC egunero) langile askoren ohiturak aldatzea ekarri dute. Arroza landatzen duten nekazariak, adibidez, gauez hasi dira lan egiten, eurentzat eta landarearentzat hobea delako.
2023/07/06 - 13:58
Amaitu berri den hilabetea historiako ekainik beroena izan da munduan
Inoiz erregistratutako ekainik beroena izan da, eta tenperaturak 0,5 gradu egin du gora 1991tik 2020rako batez bestekoarekin alderatuta, Europar Batasuneko Copernicus sistemaren azken datuen arabera.
2023/06/19 - 15:59
Europak inoizko udarik beroena izan zuen 2022an, Europar Batasunaren txosten baten arabera
Halaber, Ipar Atlantikoko itsasoaren gainazaleko batez besteko tenperaturak inoiz atzeman diren beroenak izan ziren, eta glaziarretako izotza "aurrekaririk gabeko erritmoan" urtu zen iaz.
2023/06/19 - 15:27
Europako glaziarrek izotz-bolumen handia galdu zuten 1997 eta 2022 artean
Europako glaziarrek 880 kilometro kubiko izotz-bolumen galdu zuten 1977 eta 2022 artean. Besteak beste, Groenlandiako izotz-geruzaren bolumen galerak itsasoaren batez besteko maila 14,9 mm igotzea eragin zuen.
2023/06/15 - 21:11
Berdegune gehiago hirietako tenperatura jaisteko
Nolakoak izan beharko lirateke gure hiriak muturreko tenperatuei aurre egiteko? Zuhaitzek eta berdeguneek berebiziko tokia izan beharko lukete hirian. Maria Ruiz de Gopegui BC3ko ikertzaileak onurak azaldu ditu.
2023/06/14 - 14:43
Jaurlaritzaren Klima Aldaketaren Legea ''oso pobrea'' dela eta ''berandu'' datorrela kritikatu du EH Bilduk
Mikel Otero EH Bilduko legebiltzarkideak prentsaurrean salatu duenez, legegintzaldia dagoen unean "ez dago onartuko den bermerik".
2023/06/09 - 10:16
Hegaldi laburren debekua Frantzian: Neurri egokia al da kutsadura murrizteko?
Frantzian trenez bi ordu eta erdian edo denbora gutxiagoan egin daitezkeen estatu barruko bidaiak ezingo dira hegazkinez egin, CO2 isuriak murrizteko. Ekologisten ustez, neurri sinbolikoa da, baina etorkizunean pauso gehiago emateko lehen urratsa ere bada.
2023/06/08 - 12:14
Itsas azaleko uretan 21 gradu neurtu dituzte Kontxako badian, duela hamar egun baino 3 gradu gehiago
Uraren tenperatura igoera hau oso azkarra izan da. Gaur duela hamar egun baino hiru gradu berago dago itsas azala. Tendentzia bera erregistratu du munduko beste itsasoetan ere Europar Batasuneko Aldaketa Klimatikoaren Copernicus zerbitzuak.
2023/06/08 - 07:00
El Niño itzuli da, uda beroagoekin
Azken urteetan La Niña fasean izan gara, baina 2023ko bigarren erditik aurrera, El Niño nagusituko da. Horrek, berotze globalarekin batera, are uda beroagoak ekarriko ditu.