Tenperaturei dagokienez "ohiko" uztaila izan dugu Euskal Herrian, iazkoa baino 1,5 gradu freskoagoa
Aurten euskal labeldun uztaila izan dugula esan lezake baten batek: oro har, eguzkia baino gehiago ikusi ditugu hodeiak, eta tenperatura epelak izan dira nagusi, Espainiako Estatuan eta mundu zabalean ez bezala. Izan ere, amaitu berri dugun hilabetea historiako beroena izan liteke, Copernicus Klima Aldaketaren Zerbitzuko (C3S) ERA5eko datuen arabera.
Herritarren artean zabal dabilen sentsazio hori datu objektiboekin alderatu nahi izan dugu, eta Euskal Herriko meteorologia agentzia batzuek jaso dituzten batez besteko tenperatura datuak bildu ditugu. Arabako, Bizkaiko, Gipuzkoako, Lapurdiko eta Nafarroako zazpi estazio adierazgarrienen aurtengo eta iazko balioak aztertu eta alderatu ditugu. Zehazki, honakoak dira: Paganos (Guardia, Arabako Errioxa) eta Gasteiz, Araban; Zorrotza (Bilbo), Bizkaian; Arrasate eta Miramon (Donostia), Gipuzkoan; Iruñea, Foru Erkidegoan, eta Hendaia (Lapurdi), Ipar Euskal Herrian.
2023ko batez besteko tenperatura 20,22 ºC-koa izan da, iazkoa (21,71 ºC) baino 1,49 gradu txikiagoa. Arrasaten (Gipuzkoa) izan dute bi urteen arteko alde handiena —2,11 gradukoa—, eta Hendaian (Lapurdi) txikiena —gradu pasatxokoa, 1,05—.
Barnealdeko eta kostaldeko beste bi estazioren datuak erkatuta, Iruñekoa eta Donostiakoa esaterako, argi ikus daiteke egunez eguneko datuaren bilakaera eta urteen arteko aldea:
Dena dela, konparazioekin zuhurrak izan behar gara. Izan ere, iazko uztaila "serie historikoko bigarren edo hirugarren beroena izan zen" (2006koa izan zen sargoriena, eta 2013ko marka berdindu zuen 2022koak), Euskalmet Euskal Meteorologia Agentziak hilabete horretan egindako hileko txostenaren arabera. 2022ko uztailak egun bero asko izan zituen, eta hainbat beroaldi izan ziren. Bereziki zakarra izan zen hilaren 11tik 18ra erregistratukoa: 43 ºC-ko maximoak utzi zituen eta pertsona bat hil zen Bizkaian bero-kolpe bat tarteko.
Aurtengo uztailean, aldiz, apenas egon da abisurik muturreko tenperatura altuengatik (batez ere Nafarroan hainbatetan izan dira 40 ºC-tik gorakoak) eta batez besteko tenperaturak leunak izan dira, Jose Antonio Aranda Euskalmeteko arduradunak Radio Euskadiri eskainitako elkarrizketan azaldu duenez. "Tenperatura fresko horiek oso ohikoak dira Euskadin, uste duguna baino ohikoagoak. Aurten uztaila normalagoa izan da", zehaztu du. 2022ko uztaila, ordea, "tenperatura aldetik ikaragarri ezohikoa izan zen".
Aurtengo "freskura" gorabehera, Arandak ohartarazi du klima aldaketaren eraginak izan duela ondoriorik tenperaturetan. Horren esanetan, itsasoa berotzen ari da azken hamarkadetan, eta, ondorioz, kostaldeko tenperatura ez da lehen bezala jaisten. "Horrek EAEko eguraldiaren egoera errotik aldatzen du", azaldu du. Eman dituen datuen arabera, itsasoko tenperatura 22-23 graduan izan da, baina 25 graduak ere harrapatu ditu noiz edo noiz. "Jende asko kexu da, batez ere kostaldean, gauean bero egiten duela eta; eskerrak eguneko tenperaturak ez diren asko igo", ohartarazi du.
Zure interesekoa izan daiteke
26 urteko emakume bat larri zauritu da Lerinen izandako trafiko-istripu batean
NA-122 errepidean gertatu da ezbeharra. Antza, ibilgailua bidetik atera da eta hainbat itzulipurdi eman ditu.
Maider Etxebarriak hiriko proiektuen balantzea egin du, Andra Mari Zuriaren jaien atarian
"Urte emankorra izan da hiriarentzat", adierazi du Maider Etxebarria Gasteizko alkateak. Hurrengo erronka Andra Mari Zuriaren jaiak dira. 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta datozen egunetarako.
Jaurlaritzak "erantzukizun argiak" dituen "egiturazko migrazio plana" eskatu die Espainiari eta Europari
Melgosa sailburuaren hitzetan, Ceutan gertatutakoa "oso larria da" eta Eusko Jaurlaritza aspalditik ohartarazten ari den zerbait berresten du: "migrazioak aspaldi utzi zion egoera koiuntural bat izateari".
Ceutara heldutako ehunka migratzaile hondartzan daude, gero eta egoera prekarioagoan
Poliziak Trampolin hondartza inguratu du, migratzaileak hirira irten ez daitezen. Elikagai falta, ur-eskasia eta bildutako pertsonen arteko tentsioa handituz doaz egunetik egunera eta migratzaileen egoera gero eta gogorragoa da, batez ere beren etorkizunari buruzko ziurgabetasuna dela eta.
Gizon bat atxilotu dute Donostian emakume bati sexu-erasoa egitea leporatuta
Erasoa larunbat goizaldean egin zuen, Amarako etxebizitza batean, eta atxiloketa goiz horretan egin zuen Ertzaintzak. Atxilotua epailearen esku dago jada.
Artxandako tuneletako Deustuko tartea bihar irekiko dute berriro
Bizkaiko Foru Aldundiak estaldura, drainatze-sistemak, ebakuazio-galeriak, argiztapena eta gorabeherak detektatzeko sistema automatikoak hobetu ditu. Udazkenean, Salbeko zatiaren txanda izango da.
Gizon bat atxilotu dute Angelun 10 urteko alabari sexu-abusua egitea leporatuta
Erasoak ikasturte barruko oporretan jazo dira, neskatoa aitaren etxean zegoen bitartean. Epailearen aginduz, gizona espetxeratu egin dute, behin-behinean.
Zisterna-kamioiak ura Karrantzara eramaten hasi dira, hornidura bermatzeko
Astelehenetik ostiralera, egunero, 250 metro kubiko eramango ditu foru erakundeak Enkarterriko udalerriko hornidura bermatzen laguntzeko.
Migratzaileak Ceutan sartzea ekintza antolatua izan zen ala ez ikertzen ari da Auzitegi Nazionala
Maria Tardon epaileak aurretiazko eginbideak abiatu ditu, eta Polizia Nazionalari txostena egin dezala eskatu dio, uztailaren 30ean eta 31n Ceutara iritsitako migratzaile kopuru handiak erakunde kriminal batek hitzartutako edo zuzendutako jarduera izan ote zen argitzeko.
Babeslekurik eta janaririk gabe: migrazio-krisiak gainezka utzi du Ceutako migrazio-zentroa, eta GKEak ere gainditu egin ditu
Atzerritarrentzako Aldi Baterako Egonaldi Zentroa gainezka dago azken egunotan. Marokotik zein Saharaz hegoaldeko Afrikako herrialdeetatik —Sudanetik eta Txadetik, besteak beste— iritsitako ehunka migratzaile Trampolin hondartzan eta migrazioa-zentroaren kanpoaldean daude zain, tokirik ez dutelako. Bien bitartean, migrazio-presioak GKEak ere gainditu egin ditu. Haien lehentasuna iritsi zirenetik jan barik dauden migratzaileei janaria ematea da, eta, gainera, haien eskubideei buruzko informazioa ematen diete.