Lasarte-Oria
2016/02/13 - 14:41
EH Bilduk EAJren herrialde ereduri men egin diola kritikatu du Mendiak
EAJ eta PSOE adostasunera helduko direla espero du, 'Euskadiri beti doakiolako hobe Espainian Gobernu sozialista dagoenean'.
2016/02/12 - 19:49
Luizi batek hainbat ibilgailuri eragin dio Lasarte-Orian
Luizi baten ondorioz, mendi-hegal baten zati bat erori eta bertan aparkatuta zeuden bi ibilgailuren eta garabi baten aurka jo du lurrak.
2016/02/12 - 16:48
Furgoneta eta garabi kaltetuta, Lasarten izandako luizi baten ondorioz
Mendi-hegal batean izan da lur-jausia, eta barrenean zuen euste-hormak behera egin du, inguruan aparkatuta zeuden ibilgailuen gainera. Inork ez du minik hartu.
2016/01/22 - 09:30
Lasarte-Oriako Michelin enpresan leherketa izan da bart gauean
Pertza bat lehertu eta eztanda handia izan zen, gauerdirako minutu gutxi falta zirenean. Ez zen inor zauritu, baina leherketa herritar askok entzun zuten.
2016/01/22 - 07:57
Leherketa batek kalteak eragin ditu Lasarte-Oriako Michelin lantegian
Gauerdia baino lehen, galdara bat lehertu eta eztanda handia izan zen, baina eztandak ez zuen langilerik harrapatu. Lasarte-Oriako bizilagunek susto galanta hartu zuten.
2015/12/27 - 10:22
Emakume baten kontrako sexu erasoa salatu dute Lasarte-Orian
Pertsona bat atxilotu dute, baina epailearen aurrean deklaratu ostean, karguekin aske gelditu da. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du gertaturikoa argitzeko.
2015/12/05 - 19:58
Emakume baten aurkako eraso sexista salatu du EH Bilduk Lasarte-Orian
Emakume batek eraso sexista jasan du bart etxerako bidean eta erasotzaileari aurre egin dio, EH Bilduk salatu duenez.
2015/11/21 - 10:59
Arazoak errepideetan euriaren ondorioz
Istripurik handiena Araban izan da, auto batek zaldi baten aurka talka eginda. Goizaldean jazo da, 02:00etan, A-1 errepidean, eta bi lagun Txagorritxuko ospitalera eraman dituzte zauri arinekin.
2015/11/10 - 07:44
Tejeria: 'Salbuespenik gabe, biktima guztiak oroitzeko eguna da'
Eusko Legebiltzarreko presidenteak dei egin die guztiei memoria egon dadin, “gutxieneko bat adosteko”. PPk eta UPyDk ez dute ekitaldi nagusietan parte hartu.
2015/09/03 - 18:40
PSEk zuzendutako bederatzi udalak, errefuxiatuak hartzeko prest
Ermua, Portugalete, Eibar, Irun, Pasaia, Zumarraga, Lasarte-Oria, Moreda eta Iruña Oka dira PSEk zuzentzen dituen bederatzi udalak.
2015/08/31 - 14:22
Auto-ilarak N-1ean Lasarte parean, kamioi bat irauli ostean
Kamioia Lasarte Txartel Hotelaren parean irauli da. Gainean zeramatzan harriak bidera erori dira. Garbiketa lanak martxan daude.
2015/05/30 - 00:11
Somotori emandako laguntzen inguruko akusazioak ukatu ditu Urchueguiak
Lasarte-Oriako alkate ohiak inputatu gisa deklaratu du Nikaraguako herriari emandako diru-laguntzengatik. Akusazio guztiak “erabat” ukatu ditu Urchueguiak.
2015/05/27 - 16:30
Bi ikastetxeen arteko ikasle desoreka, hizpide Lasarten
Ikastetxeetako batean etorkinen seme-alabak %25 dira, eta bestean, %5 baino ez. Egoera honen aurrean, Jaurlaritzari banaketa bidezkoagoa egitea eskatu diote.
2015/05/21 - 14:19
Maiatzaren 29ra atzeratu dute Urchueguiaren deklarazioa Somoto auziaz
Gaurko zegoen deituta Lasarte-Oriako alkate ohia, inputatu gisa deklaratzeko.
2015/04/26 - 20:31
Juan Carlos Balerdi preso lasartearra aske gelditu da
Igande honetan atera da Huelvako kartzelatik 26 urtez espetxean egon eta gero.
2015/03/11 - 09:41
Urchueguia Lasarteko alkate ohia prebarikazioagatik inputatu dute
Urchueguia Lasarteko alkate zenean Nikaraguako Somoto herriari emandako diru-laguntzak oker erabili ziren ikertzen ari dira.
2015/01/19 - 16:15
Santiago Arrozpide 'Potros' ETAko kide ohia atxilotu dute Lasarten
1987an Bartzelonan Guardia Zibilaren aurka izan zen atentatu batean parte hartzeagatik atxilotu dute. 2014ko abenduan aske utzi zuten, Frantziako zigorrak aintzat hartu ostean.
2015/01/19 - 15:00
'Santi Potros' atxilotu egin dute, bi atentatu egotzita
Arrospide abenduan utzi zuten aske, Europako legediari jarraituz, Frantzian betetako zigorra Espainian ezarritakoari kendu ziotelako.
2014/11/10 - 13:43
Adingabe baten aurkako sexu-erasoa salatuko dute gaur Lasarte-Orian
Adingabe batek sexu-erasoa salatu zuen aurreko hilean, eta 24 urteko gazte bat atxilotu zuten. Kontzentrazioa 19:00etan izango da, Okendo plazan.
2014/07/10 - 18:58
Gizon bat atxilotu dute Lasarte-Orian, bikotekidea mehatxatzeagatik
53 urteko gizonezkoak aizkora bat zuen eskuetan atxiloketaren unean, asteazken gaueko 23:50ean.