Albiste da
Sanferminak: zazpigarren entzierroa |
Baionako bestak |
Zauriturik ez
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lasarte-Oriako Michelin enpresan leherketa izan da bart gauean

18:00 - 20:00
Lasarte-Oriako Michelin enpresan leherketa izan da bart gauean
Pertza bat lehertu eta eztanda handia izan zen, gauerdirako minutu gutxi falta zirenean. Ez zen inor zauritu, baina leherketa herritar askok entzun zuten.

Albiste gehiago gizartea

PAMPLONA, 13/07/2025.- Varios mozos son embestidos por toros de la ganadería gaditana de La Palmosilla s durante el séptimo encierro de los Sanfermines 2025 este domingo en Pamplona. EFE/Jesús Diges
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Entzierro jendetsu eta azkarra, La Palmosillarena, une arriskutsuekin

La Palmosillako zezenek entzierro azkar eta arriskutsua egin dute uztailaren 13 honetan, sanferminetako azkenaurreko entzierroan. Oraingoz, sei dira zaurituak, horietako hiru adarkatuak izan dira hankan, bizkarrean eta genitaletan, eta beste batek zauri sarkorra izan du lepoan. Igandea izaki, lasterketa jendetsua izan da, eta, ondorioz, oso leku gutxi egon da korrikaldietarako, eta zezenek lasterkari asko harrapatu dituzte leku gorabeheratsuenetan, Santo Domingon, Mercaderes eta Estafeta arteko bihurgunean eta zezen-plazaren sarreran. Hala ere, bi minutu eta erditik beherako denborarekin egin dute ibilbidea. Zaurituetako sei Nafarroako Unibertsitate Ospitalera eraman dituzte. Horietatik hiru adarkadaz zaurituta daude. Bik Santo Domingoko tartean jaso dute adarkada, batek ezkerreko hankan, beste batek perinean, eta hirugarrenak Mercaderesen, gerrialdeko adarkada bat. Beste batek azaleko zauri bat jaso du lepoan. Bi zaurituk kolpeak jasan dituzte Telefonicako tartean, batek toraxean eta besteak besoan.

Gehiago kargatu