Latinoamerika
2023/05/17 - 16:38
Ekuadorko presidenteak Asanblea Nazionala desegin du bere kontrako epaiketa politikoa hasi eta biharamunean
Guillermo Lasso presidenteak "heriotza gurutzatua" izenarekin ezaguna den Ekuadorko lege mekanismoa aktibatu du eta, ondorioz, hauteskunde legislatiboak eta presidentzialak deituko dituzte.
2023/05/09 - 14:43
Jaurlaritzak 34 milioi euro bideratuko ditu aurten lankidetza proiektuak diruz laguntzeko
EAEko gobernuz kanpoko erakundeek garapenerako lankidetzako proiektuak (aurrekontuaren % 80), garapen produktiboko ekimenak eta gizartea eraldatzeko hezkuntza proiektuak aurkeztu ahalko dituzte. Iazkoarekin alderatuta, bi milioi gehiago gorde ditu aurten Jaurlaritzak.
2023/05/08 - 11:05
Eskuin muturrak gidatuko du Txileko Konstituzio berria idatziko duen taldea, igandeko hauteskundeak irabazita
50 pertsonak izango dute ardura Pinochet diktadorearen garaitik indarrean dagoen Konstituzioa ordezkatuko duen Konstituzio proiektu berri bat idazteko. Horietatik, 23 Alderdi Errepublikano ultraeskuindarrak aukeratuko ditu.
2023/04/21 - 20:10
Alberto Fernandezek iragarri du ez duela hautagaitzarik aurkeztuko Argentinako presidente kargura
"Nire erabakia" goiburupean, zazpi minutuko bideoa kaleratu du Twitter sare-sozialean eta bertan azaldu ditu berriro ez aurkezteko arrazoiak. 2019ko abenduan hartu zuen Argentinako presidente kargua.
2023/04/15 - 00:47
Bolsonarok Poliziaren aurrean deklaratu beharko du 10 egunen buruan Estatu-kolpe saiakerari buruz
Joan den urtarrilaren 8an, Bolsonaroren ultraeskuineko milaka jarraitzailek Brasiliako Nazioaren hiru botereei eraso zieten, Lula da Silva boteretik kentzeko esku-hartze militar bat behartzeko asmoz.
2023/04/09 - 16:42
Euskaldunek Latinoamerikako herrialdeetan egindako urratsak jarraitu dituzte Maialenek eta Iñakik
Zazpi hilabetez Hego Amerika autoz bidaiatu duten Irungo bi gazteekin izan da Kolonbian Arantxi Padilla EITBko berriemailea, eta euren abentura kontatu digute.
2023/03/30 - 12:11
Jair Bolsonaro Brasilera itzuli da, Estatu Batuetan hiru hilabetez egon ostean
Jair Bolsonaro Estatu Batuetatik atera da dagoeneko Brasilera bidean. Brasilgo presidente ohiak azken hiru hilabeteak Floridan pasa ditu. Azken hauteskundeetan galdutako babesa berreskuratzeko Bolsonarok kanpaina gogor bat hastea espero da.
2023/03/19 - 16:31
Lurrikara batek 14 hildako eta 400 zauritu utzi ditu Ekuadorren eta Perun
Lurrikararen ondorioz dozenaka eraikin kaltetu dira, batzuk behera etorri eta hildakoak izan dira, tartean hilabete gutxiko haur bat eta lau urteko neskato bat. Tsunami arriskua baztertu bada ere, sustoa gorputzetik kendu ezinik daude milaka pertsona.
2023/03/18 - 12:08
Peru alerta egoeran dago, 50 hildako utzi dituzten euriteen aurrean
Euriteen ondorioz, 50 pertsona hil dira, 8.000 zauritu, 50.000 kaltetu, 1.300 etxe suntsitu eta errepideetan 640 kilometrotan eragin dute.
2023/03/14 - 10:48
Kezka nagusi da Liman Yaku zikloiak eragin ditzakeen kalteengatik
Agintariek ohartarazi dute balizko prezipitazioek uholdeak eta kalte larriak eragin ditzaketela 10 milioi biztanleko hiri batean. Lima Peruko kostaldeko basamortuaren erdian dago eta ez dauka azpiegitura egokirik eurite handiei aurre egiteko.
2023/03/12 - 19:50
Gutxienez 6 hildako eta ehunka ebakuatu Perun, Yaku zikloiak eragindako uholdeen ondorioz
Ehunka lagun etxerik gabe geratu da eta, zenbait aldetan, salbamendu zerbitzuek helikopteroz atera behar izan dute harrapatuta zegoen jendea. Gobernuak larrialdi egoera ezarri du hainbat eskualdeetan.
2023/03/12 - 19:44
FARCek kokaina trafikatzeko erabiliko zituen hiru urpeko ontzi konfiskatu dituzte Kolonbian
Kolonbiako Indar Armatuek konfiskatutako ontziak lau eta sei tona kokaina klorhidrato inguru garraiatzeko eginak ziren.
2023/03/10 - 12:01
5,4ko lurrikara batek Kolonbia iparraldea astindu du
Epizentroa Floridablancatik 38 kilometrora izan du, 158 kilometroko sakoneran.
2023/02/22 - 09:46
Gutxienez 46 pertsona hil dira Sao Paulon, euri-jasen ondorioz
Larunbatetik Brasilgo Sao Paulo estatuko kostaldea astintzen ari diren euriteen ondorioz 46 pertsona hil dira, eta agintariak 40 bat desagerturen bila ari dira oraindik, azken balantzearen arabera.
2023/02/20 - 21:27
Gutxienez 36 hildako eta 40 desagertu Brasilen, eurite eta luizien ondorioz
Brasilen 36 hildako eta 40 desagertu zenbatu dituzte dagoeneko eurite eta luizien ondorioz. Sao Paulo eskualdea kolpatu du ekaitzak: 2.000 lagun baino gehiagok etxea utzi behar izan dute, urak edo lokatzak irentsita.
2023/02/14 - 12:48
Pablo Neruda idazlea "Txileko Estatuko agenteek pozoituta" hil zen, adituen beste txosten baten arabera
Poeta eta politiko txiletarraren familiak aurreratu du ikerketaren emaitza (bihar aurkeztuko dute ofizialki). Horren arabera, botulismoa eragiten duen bakterioa izan zen haren heriotzaren eragilea, ez pankreako minbizia.
2023/02/11 - 21:48
Dora Maria Tellez 20 hilabetez egon da isolamenduan, Nikaraguatik kanporatu duten arte
Dora Maria Tellezekin egon gara, iraultza sandinistaren sinboloarekin. Kartzelan isolamenduan urte eta erdi baino gehiago igaro ondoren, aske dago baina sentimendu nahasiekin. Esan digunez, dagoen lekuan dagoela, Nikaraguaren askatasunaren alde borrokan jarraituko du.
2023/02/10 - 13:31
Nikaraguak 222 preso politiko espetxetik atera eta kanporatu ditu, tartean apaizak
Cristiana Chamorro da askatu eta kanporatu dutenetako bat, hauteskundeetan Ortegari gailentzeko aukera gehien zuen hautagaia.
2023/02/04 - 20:50
22 dira dagoeneko Txileko erdialde-hegoaldean izandako suteen ondorioz hildako lagunak
Beste 16 pertsona larri zauritu dira. 13 urte baino gehiago damaratza Txilek lehorte luze batekin, eta ezohiko bero-bolada izaten ari da hegoaldean.
2023/02/04 - 15:40
Herri asko eta ehunka etxe hustu dituzte eta 16 pertsona hil dira Txilen, suteen ondorioz
Txile hegoaldean piztutako hainbat sutek gutxienez 16 hildako utzi dituzte. Ia 200 sute zenbatu dira, eta bertako agintarien esanetan, horietako asko nahita piztuta. Oraingoz, 40.000 hektarea kiskali dira.