Latinoamerika
2024/09/11 - 09:43
Albiste izango dira: EITB Data: Pantailak eta adingabeak, Harris-Trump debatea, eta Venezuela
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/09 - 10:01
Albiste izango dira: Edmundo Gonzalez, lanaldiaren murrizketari buruzko eztabaida eta Arantzazuko Amaren eguna
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/23 - 09:46
Albiste izango dira: Kamala Harris hautagai, Venezuelako hauteskundeak eta Mont Blanceko istripua
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/19 - 00:13
Venezuelako Gorenak hauteskundeen akten % 60 aztertu ditu dagoeneko
Hauteskundeetara aurkeztu ziren alderdi politikoek eta horien eskudunek aurkeztutako hauteskunde-materiala aztertzen ari dira teknikariak.
2024/08/17 - 23:11
Donostian, Bilbon eta Iruñean ere kalera atera dira Venezuelan ''gardentasuna'' eskatzeko
Mundu osoko 350 hiri baino gehiagotan kalera atera dira Venezuelako egoera salatzeko. Maduro presidenteak "iruzurra aitortu" eta "porrota onar dezala" eskatu dute milaka lagunek. Euskal Herrian ere izan dira protestak. Eneko Goia Donostiako alkateak ere hartu du parte Gipuzkoako hiriburuko bilkuran.
2024/08/09 - 17:54
Eneritz Argintxonaren heriotzagatik Panaman atxilotutako bigarren pertsona espetxera bidali dute
Marissa Caballero hilketa eta feminizidioen fiskalak bertako komunikabideei jakinarazi dienez, Carenero uhartean, Bocas del Toro probintzian, gertatutako krimenaren ikerketak "jarraitu egin behar du biak zigortzea lortzeko".
2024/08/07 - 23:11
Oposizioko hainbat buruzagi Gorenaren hitzordura joan dira, hauteskundeetako emaitzak berrikusteko
Hala ere, Gonzalez Urrutiak uko egin dio parte hartzeari, uste baitu ez datorrela bat Venezuelako legedian jasotako pausoekin, eta "prozedura egokiaren urraketa" dela.
2024/08/01 - 20:35
Panamako Fiskaltzak ukatu du Eneritz Argintxonaren homizidioagatik inor atxilotu duenik
Panamako zenbait hedabidek atxiloketa baten berri eman dute, baina Ministerio Publikoak ukatu egin du. 30 urteko emakume bizkaitarrari egindako autopsiaren arabera, buruan jasotako kolpe baten ondorioz hil zen, eta bertako agintariak homizidio gisa ikertzen ari dira gertaturikoa.
2024/08/01 - 15:20
Eneritz Argintxonaren hilketari lotuta Panamako Poliziak gizon bat atxilotu duela dio bertako hedabide batek
Gaur gaurkoz, ordea, Panamako agintariek ez dute baieztatu kasuari lotuta inor atxilotu dutenik. 30 urteko emakume bizkaitarrari egindako autopsiaren arabera, buruan jasotako kolpe baten ondorioz hil zen, eta bertako agintariak homizidio gisa ikertzen ari dira gertaturikoa.
2024/08/01 - 09:46
Albiste izango dira: Eneritz Argintxonaren heriotzaren ikerketa, Ekialde Hurbila, eta protestak Venezuelan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/08/01 - 00:09
Madurok babesa eskatu dio Gorenari hauteskundeen inguruan "argitu beharreko guztia argitzeko"
Auzitegiak "hauteskunde prozesuaren aurkako eraso hau, Estatu-kolpe saiakera hau –hauteskundeak erabiliz- ebatzi dezala, eta argitu dezala eraso horiei buruz argitu beharreko guztia, prozesu honi buruz", esan du Venezuelako presidenteak.
2024/07/31 - 16:15
Eneritz Argintxonaren heriotza homizidio gisa ikertzen ari dira Panamako agintariak
Carenero uhartean topatutako gorpua Panaman desagertutako 30 urteko bizkaitarrarena dela baieztatu du Bocas del Toroko Fiskaltzak. Autopsiak argitu ahal izan duenez, buruko traumatismo baten ondorioz hil zen, eta "balizko egileei buruzko zantzuak" aurkitu dituzte.
2024/07/31 - 08:59
Panaman aurkitutako gorpua desagertutako emakume bizkaitarrarena dela baieztatu dute bertako agintariek
Bocas del Toroko Fiskaltzak baieztatu du Carenero uhartean topatutako gorpua Eneritz Argintxonarena (30 urte) dela. Autopsiak argitu ahal izan duenez, buruko traumatismo baten ondorioz hil zen. Halaber, Panamako agintariek "balizko egileei buruzko zantzuak" aurkitu dituzte.
2024/07/31 - 00:20
NBEko Goi Komisarioak protesta baketsua egiteko herritarren eskubidea errespetatzeko eskatu dio Venezuelari
Horri erantzunez, Yvan Gil Venezuelako Atzerri ministroak "indarkeriaren bultzatzaileak zeintzuk diren aipatzea saihesteko malabarismo susmagarria" leporatu dio Volker Turk Giza Eskubideetarako Goi Komisarioari.
2024/07/29 - 21:46
Ezberdinen arteko "elkar ulertzea" erraztuko duen elkarrizketa prozesua iragarri du Madurok
Bitartean, Txinak, Errusiak eta Iranek dagoeneko zoriondu dute Maduro. Aitzitik, AEBk, EBk eta Latinoamerikako hainbat estatuk "kezka" agertu eta "gardentasuna" eskatu dute. Bestalde, Mexikok, Brasilek eta Txilek zenbaketa amaitu arte itxarongo dute.
2024/07/29 - 16:39
Madurok irabazi ditu hauteskundeak, botoen % 51,20 eskuratuta, Hauteskunde Kontseilu Nazionalaren arabera
Oposizioaren buruak, Edumundo Gonzalez Urrutiak, botoen % 44,2 lortu du, eta "arau guztiak urratu" dituztela salatu du. Madurok "herriaren borondatea errespetatzeko" eskatu du, emaitza jakin ostean egin duen lehen agerraldian. Urtarrilaren 10ean hasiko da agintaldi berria, hirugarrena.
2024/07/29 - 10:09
Venezuelarako ''bakea, egonkortasuna eta justizia'' agindu ditu Madurok, presidente berrautatu ostean
Nicolas Madurok Venezuelako presidente izaten jarraituko du, igandeko hauteskundeetan botoen % 51, 20 eskuratuta. "Herriaren borondatea" errespetatzeko eskatu du emaitzak jakin berritan. 2013tik dago agintean.
2024/07/28 - 20:23
Gonzalezen esanetan, oposizioa prest dago ''azken botoa ere'' defendatzeko
Edmundo Gonzalezek, Venezuelako hauteskundeetan oposizio bateratuak aurkeztutako hautagaiak, botoa eman ostean esan du ziur dagoela Armadak zaindu egingo duela bozketaren emaitzak "errespetatu" egiten direla.
2024/07/28 - 18:47
Venezuelak hautetsontzietan erabakiko du Maduro berrestea edo presidente berria aukeratzea
Chavismoak dio emaitzak onartuko dituela Madurok hauteskundeak galduz gero.
2024/07/28 - 15:36
Maduro: ''Hauteskunde epaileak dioena errespetatuko dut, eta hori eskatzen diet gainerako alderdiei ere''
Hauteskunde Batzordearen emaitzak errespetatuko dituela esan du Nicolas Maduro Venezuelako presidenteak, Caracasen bozkatzera joan denean, eta emaitzak onartzeko eskatu die gainerako alderdiei.