TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Edmundo Gonzalez, lanaldiaren murrizketari buruzko eztabaida eta Arantzazuko Amaren eguna

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Edmundo Gonzalez, artxiboko irudi batean
Edmundo Gonzalez, artxiboko irudi batean

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko irailaren 9an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Edmundo Gonzalez Espainian: Delcy Rodriguez Venezuelako presidenteordeak azken orduotan nabarmendu duenez, elkarrizketa "luze eta zabalak" izan dituzte Espainiako Gobernuarekin Edmundo Gonzalez Venezuelako oposizioko kidea hartzeko. Aurrez, Jose Manuel Albares Espainiako Atzerri ministroak ukatu egin du Venezuelako Gobernuarekin negoziazioak egon direnik. 

- Lanaldiaren murrizketari buruzko eztabaida: Udako etenaren ondoren, Espainiako Lan Ministerioak eta eragile sozialek berriro ekingo diote lanaldiaren murrizketa negoziatzeari. Helburua lan-astea 37,5 ordura murriztea da, eta sindikatuak ez ezik, patronala ere akordiora batuko da.

- Arantzazuko Amaren Eguna: Gipuzkoako zaindari den Arantzazuko Amaren Eguna da irailaren 9a, eta Arantzazun egingo den mezan izango dira Imanol Pradales lehendakaria eta Eider Mendoza Gipuzkoako ahaldun nagusia, besteak beste. Halaber, Maria Ubarretxena sailburua eta Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentea ere bertan izango dira.

 

Zure interesekoa izan daiteke

FOTODELDÍA -   CEUTA, 02/08/2026.- Medios desplegados intentan detener a un migrante este domingo en Ceuta. EFE/Reduán
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia

Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X