Lea Artibai
2015/02/24 - 12:49
Olatu handiak euskal kostaldean
Zazpi metro arteko olatuak izan dira eta irudi ikusgarriak ikusi dira euskal kostaldean.
2014/12/10 - 15:54
Emakume baten gorpua aurkitu dute Ondarroako portuan
59 urteko Ermuko emakume bat zen. Senideek atzo salatu zuten emakume horren desagerpena.
2014/11/28 - 11:44
Ondarroako euskararen bitxikeriak, herriko hiztunen ahotan
Ondarroako Udal Euskara Batzordeak herrian erabiltzen diren hitzei buruz galdetu die herritarrei: 'intxirrikatun', 'trunpalle', txitxin-potxin', 'zibota'...
2014/10/27 - 10:49
Istiluak izan dira Bizkaiko hainbat puntutan, grebaren hasieran
Batetik, gutxieneko zerbitzuak bete behar zituzten ibilgailu batzuek arazoak izan dituzte garajetik ateratzeko eta, bestetik, autobus biri beirak apurtu dizkiete harrikadaz.
2014/09/24 - 22:58
Ondarroako 'herri harresia'n atxilotutakoen aurkako epaiketa hasi da
Gaur hasi da Bizkaiko lurralde auzitegian euren kontrako epaiketa. Salatu dutenez, akusatuen aulkian eseri dituzten bost lagunek ez zuten indarkeria erabili, erresistentzia baizik.
2014/06/10 - 20:08
Emakume baten argazkiek polemika sortu dute Munitibarko parrokian
Argazkiak Jose Angel Uberuaga argazkilariak egin zituen duela urtebete. Bilboko Apezpikutzaren hitzetan, argazkiak "sakrilegioak" dira eta bikarioaren baimenik gabe egin zituzten.
2014/05/30 - 16:53
Marrazoa harrapatu dute Lekeition
Lekeitioko kostaldean tamaina handiko marrazoa harrapatu dute arrantzale talde batek.
2014/05/06 - 15:03
Preso gaixoak askatzeko eskatuko du manifestazio batek Ondarroan
"Euskal gizarteak atea itxi nahi dio sufrimenduari eta leihoa zabaldu konponbideari", esan dute martxaren aurkezpenean.
2014/02/08 - 14:43
Markinako harrobitik atera dituzte Bermeoko portuan jarritako harriak
Behin behineko neurri modura kareharrizko bloke erraldoiekin estali dira zuloak. Guztira 200 baino gehiago jarri dituzte. Markina eta Aulestiako harrobietatik ateratako harriak dira.
2014/01/28 - 14:21
Gizon bat hil da Ondarroan olatu batek itsasora bota ostean
Kaian zegoen olatu batek harrapatu eta uretara bota duenean. Gurutze Gorriak ateratzea lortu du, baina hil egin da.
2013/12/21 - 10:39
Auto bat kiskali da Ondarroan, bi kontainerrek su hartu ostean
Goizaldeko seiak aldera gertatu da Ibaiondo kalean, eta sua zerk eragin ote duen ikertzen ar dira.
2013/12/01 - 14:05
Espainiako bandera kendu dute Ondarroako udaletxetik
Zenbait pertsonak udaletxean jarrita zegoen bandera txikia kendu dute, jarri eta ordu batzuk geroago.
2013/11/17 - 17:57
Ze eragin du eguraldiak arrantzarako?
Ondarroako portuan bertan azaldu digutenez, eguraldiak badu zerikusirik arrantzan irtetzeko orduan, izan ere, baldintza okerretan ontzia gehiago mugitzen da itsasoan eta sareak ere apurtu egiten dira
2013/10/19 - 16:51
58 urteko gizonezko bat hil da Aulestiko mendi martxan
Osakidetzako helikoptero bat gertaeraren tokira gerturatu da, baina larrialdi zerbitzuetako medikuek ezin izan dute gizonaren bizia salbatzeko ezer egin. Antza denez, bihotzekoak emanda hil da.
2013/09/19 - 14:57
Abiadura bizian eta kontrako noranzkoan gidatzeagatik atxilotu dute
39 urteko gizonezkoa da atxilo hartutakoa. Gelditzeko eskatu dioten patruilak harrapatzen saiatu da.
2013/05/15 - 14:37
Ertzaintzak Ondarroako Aske Gunea hustu du
Ehunka pertsonak "herri harresia" egin dute zubian, Urtza Alkorta atxilotuta eramatea galarazten saiatzeko, eta 118 orduko erresistentziaren ostean, Ertzaintzak atxilotuta eraman du.
2013/04/17 - 12:39
81 urteko pertsona bat hil da baso-sute batean, Munitibarren
SOS Deiakek jakitera eman duenez, oraindik sutea itzaltzeko lanean ari dira suhiltzaileak. Ertzaintza ere bertaratu da.
2013/04/17 - 10:27
81 urteko gizon bat hil da baso-sute batean, Munitibarren
Gizona bere baserritik gertu belarra erretzen zegoen, suak harrapatu egin duenean. Sua itzalita dago jada.
2012/09/08 - 20:01
Lekeitio eta Mendexa artean, errota harriak aurkitu dituzte
Ondare txikia da, eta itxuraz ez du balio handirik. Baina informazio baliagarria ematen du sasoi bateko lanbideez.