Lea Artibai
2022/04/15 - 16:16
Kostaldeko herriak bisitariz bete dira
Eguraldiak asko lagundu ez badu ere, milaka dira Ostiral Santu honetan euskal kostaldea bisitatzen ari diren turistak. Herri hauetako ostalari eta dendariak pozik daude bisitariekin.
2022/04/12 - 21:10
Trabakua mendateko errepidea erabat ireki dute, lau hilabetez obretan egon ostean
Lau hilabetez egon dira lanean joan den abenduko luiziak eragindako kalteak konpontzen, eta gaur arratsaldean ireki dituzte berriro Trabakuko errepideko errei guztiak.
2022/04/11 - 12:38
Ondarroa 18 gradurekin eta zeru gorri ederrarekin esnatu da
Itziar Alberdik egunsenti eder hau bidali digu Ondarroako Arrigorri hondartzatik. Euskalmetek egun haizetsua eta tenperatura oso leunak iragarri ditu gaurko.
2022/04/09 - 21:25
Kirmen Uribek eta Itziar Ugarte Irizarrek Espainiako kritikarien sariak eskuratu dituzte
"Izurdeen aurreko bizitza" eleberriagatik jaso du aitortza lehenengoak; eta "Gu gabe ere" poesia liburuagatik, bigarrenak.
2022/04/04 - 16:32
Goro familiak 5 urte eman zituen Markinan, Bosniako gerratik ihesi
Bosniako gerra hasi zenetik 30 urte betetzear daudenean, EITB Mediako lan talde bat Sarajevora itzuli da, eta orduan Bosniako hiriburutik ihesi atera ziren errefuxiatuekin hitz egin ahal izan dugu.
2022/03/31 - 21:45
Orain 30 urte iritsi zen Senegaletik lehen arrantzalea Ondarroara
ETBk 40 urte bete dituen honetan, atzera egin eta gurera iritsi ziren lehenengo senegaldarrekin berriro elkartu gara.
2022/03/31 - 14:30
86 urteko gizon bat hil da trafiko istripu batean Ispasterren
Bizkaiko udalerriko Artika auzoan izan da istripua, 10:00etan. Biktima bakarrik zihoan.
2022/03/27 - 17:03
Markinako marmol beltza: munduan bakarra
Markina eta Aulesti arteko harrobietatik ateratzen da "Markinako beltza". Material hau munduan bakarra da, eta oso preziatua ornamentazioaren alorrean. Hector Fano, Marnemar Unique-Amenabareko zuzendari teknikoarekin egon gara.
2022/01/15 - 22:02
Hiru pertsona artatu behar izan dituzte kea arnasteagatik Ondarroan izandako sute batean
Handi kalean piztu da sua, eta kaltetutako eraikinaz gain, ondoko etxebizitzak ere jendez hustu dituzte.
2021/12/14 - 16:06
Alzheimerrak duela bi hamarkada jotakoen senideak eta azken aldikoenak biltzen dira Ondarroako Oroitzenen
Alzheimerrak jotakoen senideentzat ezinbesteko erreferentzia izan dira lehenago kasu berean egon diren pertsonek sortutako elkarteak. Noraezetik ateratzeko informazio ugari lortzen dute bertan, baita aholkuak ere.
2021/11/30 - 19:50
Sindikatuen hitzetan, grebaren jarraipena "ia erabatekoa" izan da Bizkaiko kontserba sektorean
Lanuztearen jarraipena % 90ekoa izan dela esan du LABek. CCOOren ahotan, langileen borroka "eredugarria" izaten ari da. Hitzarmeneko negoziazioaren "blokeoaren" aurka mobilizatzen asteak eman dituztela gogorarazi du ELAk.
2021/11/09 - 12:21
20 film labur lehiatuko dira Euskal Zine Bileran
Azaroaren 20tik 28ra egingo dute Lekeition, berrogeita laugarrenez, euskarazko ikus-entzunezko lanen jaialdia.
2021/10/26 - 10:30
Sute batek guztiz kiskali du baserri bat Munitibarren
Suhiltzaileek 20:00ak aldera jaso zuten abisua. Berehala bertaratu ziren, baina eraikina guztiz kiskali da. Fatxada bakarrik geratu da zutik.
2021/10/15 - 08:41
40 urteko gizon bat hil da Markinan, bere ibilgailua bidetik aterata
Istripua 23:30 aldera gertatu da, BI-633 errepidean, Ondarroara bidean. Hildakoa Elgetako bizilaguna zen.
2021/10/01 - 20:45
Bi dolu egun ezarri dituzte Ondarroan arrantzale baten heriotzagatik
Jatorri senegaldarreko langilea irailaren 28an hil zen Frantziako Estatuko kostan.
2021/09/30 - 10:24
Arrantzale bat hil da Ondarroako arrantza-ontzi batean izandako istripuan
Zendutakoa Ondarroan bizi zen jatorri senegaldarreko 40 urteko gizasemea da. LABek salatu du lan-istripurik ez izateko protokoloak "huts egin" duela.
2021/09/28 - 22:00
Miren Agur Meabe, Espainiako Poesia Saria
Nola gorde errautsa kolkoan (Susa, 2020) liburuagatik saritu dute egile lekeitiarra. Espainiako Poesia Saria, espainiar Estatuan poesiagintzan ematen den saririk garrantzitsuena da, eta Euskarazko liburu batek sari hori jasotzen duen lehen aldia da.
2021/09/26 - 18:39
1971n La Palman izandako erupzio baten erreskate lanetan parte hartu zuten euskal arrantzaleek
Duela 50 urte, Tenegiako sumendiaren erupzioak La Palmako uretan arrantzan harrapatu zituen Ondarroako hiru ontzi eta erreskate lanetan parte hartu zuten. Arrrantzale horietako batzuekin izan da ETB euren oroitzapenak bilduz.
2021/09/21 - 19:15
Miren Agur Meabek Espainiako Poesiaren Saria irabazi du
"Nola gorde errautsa kolkoan" langatik saritu dute idazle lekeitiarra. Golardo hori lortzen duen lehen poeta euskalduna da eta "harro" agertu da horregatik.
2021/09/05 - 16:28
Antzar egunez, lurrez eta itsasoz itxi dute Lekeitio
Lekeitioko San Antolin jaiak bertan behera gelditu dira, bigarren urtez, covid-19aren krisiarengatik. Herria itxi dute, lurrez eta itsasoz.