Lea Artibai
2020/06/12 - 16:30
40 kiloko zapoa arrantzatu du Lekeitioko Jesus Nazaret Berria ontziak
4 gizonen artean harrapatu zuten arraina eta 10 minutu behar izan zituzten. Bilboko Mendata Berria jatetxeak gaur goizean jaso du 40 kiloko zapoa.
2020/06/04 - 21:48
Bexen Medical kooperatibak 20 milioi musuko ekoitziko ditu hilean
Hilean 10 milioi musuko egitetik 20 milioi egitera pasako da Etxebarrian dagoen Bexen Medical lantegia. Musukoen ekoizpena nola egiten duten ikusi dugu.
2020/05/23 - 15:54
Ibiltzeko hanka bat lortzeko dirua biltzen dabil Ondarroako gazte bat
Minbizia dela eta hanka galdu zuen orain bi urte. Protesi bat dauka baina makulurik gabe ezin da ibili eta are gutxiago kirola egin.
2020/05/18 - 23:18
Lekeitioko Uribarren-Abaroa erresidentzietako egoiliarrak bisitak jasotzen hasi dira
Maria Antonia eta Rosa Lekeitioko Uribarren-Abaroa erresidentzian bizi dira. eta alaben lehen bisita nola jaso duten lekuko izan gara.
2020/05/18 - 16:15
Barnekaldetik datozenak hartzeko prestatzen ari dira kostaldeko herrietan
Kostaldeko herrietan kezka apur bat eragiten du iritsi daitekeen jende kopuruak, baina orohar begi onez ikusten dute erabakia.
2020/05/14 - 22:58
Ondarroako hondartza eskularruz beteta agertu da
Babes materialek zaborra sortzen dute, eta edukiontzi egokira ez botatzea kaltegarria izan daiteke ingurumenerako.
2020/05/13 - 22:46
Lekeitioko portuko nabigazio-kanala dragatzen ari dira
Urtero egiten dituzten lanak dira. 6.000 metro kubiko itsas hondar garbi eramaten dituzte, kanaletik Karraspio hondartzara.
2020/04/26 - 22:10
Kabina desinfektatzaileak jarri dituzte Lekeitioko zaharren egoitzan
Lekeition, zaharren egoitzan, ez dago kutsaturik, ez erabiltzaile ezta beharginen artean ere. Inork ez du koronabirusa harrapatu, eta horrela jarraitu ahal izateko segurtasun neurri berria hartu dute.
2020/04/05 - 19:54
Baserri bat hustu dute Etxebarrian, alboko mendi-magal batean piztu den suteagatik
15:45 aldera atera dituzte, Galartza auzoko mendi baten magalean sute bat atzeman ostean.
2020/03/27 - 21:26
''Gorostiaga''ko patroiak positibo eman ostean, ontzia desinfektatu behar izan dute
Euskadiko itsasoko langileen artean bigarren positiboa atzeman dute. Ondarroako portuan amarratuta dagoen 'Gorostiaga Hermanos' ontziko patroiarena da. Zierbenakoa da ontzia.
2020/03/27 - 15:18
''Gorostiaga'' ontziko tripulazioa koarentenan dago, positibo baten ostean
Zierbenako baxurako itsasontzia ostiralean iritsi zen portura, asteburuan tripulazioko kide batek koronabirusean positibo eman ostean.
2020/03/07 - 00:13
Gizon bat hil da Markina-Xemeinen, hiru autok talka egin ondoren
Istripua 21:00ak aldera gertatu da oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik.
2020/02/21 - 21:20
Maritxu Egiguren Argoitia ondarroarrak 103 urte bete ditu
Maritxu Egiguren Argoitia ondarroarrak 103 urte bete ditu senide eta lagun artean. Ondarroan, bere jaioterrian, omendu dute gaur eta alboan izan ditu berari bularra eman zion emakumearen bi alabak.
2020/02/20 - 22:04
Protesta jendetsua Markina-Xemeinen, zabortegiko ezbeharraren kudeaketa salatzeko
Markina-Xemeinen, Albertoren herrian, protesta jendetsua egin dute gaur arratsaldean gertatutakoa salatzeko. Herritar mordoa bildu da manifestazioan.
2020/02/18 - 15:13
''Mi pequeño gran samurai'' dokumentalak irekiko du Zinegoak 2020
Bere buruaz beste egin zuen Ekai Lersundi trans gaztearen istorioa jasotzen du dokumentalak. Arantza Ibarrak zuzendu du filma eta Ekairen gurasoen testigantzarekin josi du istorioa.
2020/01/31 - 19:38
Belgikako XIV. mendeko txanpon bat agertu da Garraitz uhartean, Lekeition
Brabante dukerriko (Belgika) 1355 eta 1383 urte arteko txanpon bat da. Atabaka Kultur Elkarteko boluntario talde batek aurkitu zuen iragan udan.
2020/01/16 - 21:10
Ondarroako bizilagunak haserre, hainbat aldiz sarerik gabe gelditu direlako
Ondarroan eta Berriatuan ia hiru egunez telefono finko, internet eta telebista zerbitzu gabe egon dira Movistar sarearen erabiltzaileak. Azkenean arratsaldean bueltatu da zerbitzua.
2020/01/06 - 19:06
Hurrengo urtera arte agurtu dituzte Errege Magoek Lekeitioko umeak
Traktore gainetik umeak agurtu, goxokiak banatu, eta ekialde urrunerako bidaia hasi dute. Olentzero ere, berriro menditik jaitsi eta beraiekin izan da.
2020/01/05 - 12:28
Gazte bat zauritu da Ondarroan, etxean izandako sutean
23 urteko gaztea Gurutzetako Ospitalera eraman behar izan dute, erredurak zituelako.
2019/11/18 - 16:08
Lekeitioko Euskal Zine Bileraren 42. edizioa, ate-joka
Azaroaren 23tik 30era egingo dute Lekeitioko zinema jaialdia, euskarazko filmak soilik erakusten dituena. 20 film lehiatuko dira zuzendaritza, gidoi eta film onenen sarietarako.