Gertaera
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Baserri bat hustu dute Etxebarrian, alboko mendi-magal batean piztu den suteagatik

15:45 aldera atera dituzte, Galartza auzoko mendi baten magalean sute bat atzeman ostean.

Bizkaiko Etxebarria herriko baserri bat hustu dute mendi-magal batean sute bat atzeman ostean, Segurtasun Sailak aditzera emandakoaren arabera.

15:45 aldera irtenarazi dituzte bizilagunak etxetik, Etxebarriko Galartza auzoko mendi baten magalean sua zegoela ikusi ondoren.

Suhiltzaileak sutea itzaltzen saiatu diren bitartean, handik gertu zegoen baserri bateko bizilagunak bertatik atera dituzte. Suak ez du kalte pertsonalik eragin.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X