Lehortea
2023/08/28 - 16:27
Ekoizleek diotenez, hurrengo urtean oliba-olio litroa 12-15 euro artean ordaindu beharko dute kontsumitzaileek
Lehorteak eragindako ekoizpen eskasia omen da prezio igoera handi honen arrazoia, eta ez omen dira eskaera osatzeko moduan izango.
2023/08/24 - 16:21
Sute arriskuagatik alerta laranjan dago EAE
Sute arriskua handia da hiru baldintza kezkagarrik bat egin dutelako: 30 gradutik gorako tenperatura, hezetasuna %30etik behera eta 30 kilometro ordutik gorako haize ufadak.
2023/08/23 - 16:50
Ur-bilatzaileak oso gutxi dira, eta lehortearekin geroz eta lan gehiago dute
Juantxu Anda eta Alfredo Garoña ur-bilatzaileak dira. Biak 80 urte baino gehiago dituzte, baina lanez gainezka dabiltza azken urteetan.
2023/08/23 - 16:39
Ur bilatzaileen lana areagotu egin da Kataluniako hainbat eskualdetan
Tarragonako Penedes Beheko hainbat herrirentzat, esaterako, lur azpian aurkitu dituzten ur putzuak ezinbesteko irtenbide izaten ari da inoiz baino ur eskasia handiagoa duten urte sasoi honetan.
2023/08/23 - 12:03
Panamako kanala kolapsatuta dago urik gabe dagoelako
Ur-maila txikia denez, ilarak sortu dira Panamako ubidean. Joan-etorrirako itxaronaldiak gora egin du, egunean igaro daitezkeen itsasontzien kopurua mugatu baitute.
2023/08/18 - 16:24
Arabako Errioxak igerilekuak irailerako itxiko dituzte, ura upategiak garbitzeko behar delako
Tenperatura altuek mahats bilketa aurreratu egin dute Arbako Errioxan. Iraileko lehen egunetan hasiko dira gehienak eta ordurako upelak, botilak... garbi egon behar dute.

2023/08/11 - 15:56
Busturialdeko hainbat udalek funtsezkoa ez den ur kontsumoa mugatzeko neurriak hartu dituzte
Ur Partzuergoak atzo egindako deiari erantzunez, Bermeok kaleak ureztatzeko zerbitzuak eten ditu eta herritarrei igerilekuak ez betetzeko eskatu die. Mundakak, bestalde, iturriak itxi ditu, eta hainbat jarduera (ureztatzea, igerilekuak betetzea edota autoak garbitzea) debekatu.
2023/08/11 - 15:45
Bizkaiko urtegien erreserba % 64,6an dago, iazko % 68,5aren aldean
Busturialdeko ur kontsumoa mugatu ondoren, Ur Partzuergoak adierazi du egoera iazkoa baino hobea dela eta segundoko 130 litroko tartea dagoela larrialdi-egoerara iritsi arte.
2023/08/11 - 15:38
Ur Partzuergoa: ''Alerta-egoera ezarri da Busturialdean, baina tartea dago larrialdiara heldu arte''
Hektor Orbe Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko Ekimen eta Estrategia Garapeneko zuzendariordeak esan du zonaldeko egoera, oraingoz, 2022ko udakoa baino hobea dela. Busturialdea alerta egoeran sartu da aste honetan, baina tartea dago larrialdi gunera iritsi arte.
2023/08/10 - 14:26
Ur Partzuergoak funtsezkoa ez den ur kontsumoa mugatzeko eskatu die Busturialdeko udalei euri falta dela eta
Nahitaezkoak ez diren jardueretan kontsumoa murrizteko neurriak eskatu dizkie erakundeak, besteak beste, kaleak garbitzean, lorategiak ureztatzean edo igerilekuak betetzean. Argudiatu duenez, eskualdeak ez dauka ura biltzeko azpiegiturarik eta baliabide propioen bidez hornitzen da.
2023/08/08 - 17:53
Arabako Zuia herrian debekuak ezarri dizkiote ur erabilerari
Baia ibaiaren emari eskasa dela-eta, uraren erabileraren inguruko debekuak ezarri behar izan ditu Zuiako udalak.

2023/08/02 - 15:12
Nafarroako zerealaren aurtengo kanpaina "azken 20 urteotako txarrena" izan da, sektorearen arabera
INTIA sozietate publikoak emandako datuen arabera, 630.000 tona zereal ekoitzi dituzte, iaz baino % 7 gutxiago. Balantzerik txarrena Nafarroa hegoaldeko lehorreko lurretan egin dute, hektareako 100 kiloko bilketarekin.

2023/07/10 - 16:30
Iparraldeko hondartzetan ura moztu dute dutxetan eta hankak garbitzeko iturrietan
Lehorteari aurre egiteko neurrien artean, Lapurdiko kostaldeko herri guztietan kendu dituzte hondartzetan dutxak eta hankak garbitzeko iturriak.

2023/06/13 - 16:32
Nafarroa hegoaldean galdutzat ematen dute lehorreko zerealaren uzta
Azken asteetako euriek hobekuntza ekarri dute, baina berandu iritsi dira. Uztailean eta abuztuan ekingo diote udazken eta neguko barazkien ereiteari. Ikusi behar zer gertatzen den hain ospetsuak diren Nafarroako azalore, brokoli edota orburuekin.

2023/06/02 - 10:13
Lehortea areagotu egin da Nafarroan: iaz baino ia heren bat euri gutxiago egin du
Prezipitazio falta gero eta nabarmenagoa da Nafarroan, iaz baino % 27,6 gutxiago egin baitu. Erribera da gehien kaltetutako eremua; izan ere, iaz baino euri dezente gutxiago egin du. Baztanen, Foru Erkidegoko inguru hezeenean, ere nabarmen murriztu dira euriteak.

2023/06/02 - 10:01
Maiatzeko euriteak gorabehera, Hegoaldeak prezipitazio defizitarekin jarraitzen du
Iazkoa urterik lehorrenetako bat izan zen Hego Euskal Herrian erregistroak daudenetik, eta aurtengo urte hidrologikoa (urriaren 1ean hasitakoa) % 33,7 idorragoa izaten ari da aurreko urteko aldi berekoarekin alderatuta.

2023/06/02 - 07:00
Arabako hegoaldea idortzen ari da
Lehorteak batez ere lurraldearen hegoaldean du eragina, aurtengo urte hidrologikoan % 51,7 euri gutxiago egin baitu.
2023/05/19 - 18:05
Euskal nekazaritzaren eta abeltzaintzaren etorkizunerako, neurri guztiak beharrezko
Eusko Jaurlaritzak deituta, Nekazaritza eta Klima Aldaketaren Mahaia bildu da ostiral goizez Lakuan, nekazaritzako eta abeltzaintzako ustiategiek bizi dute egoera aztertu eta epe laburrean zein luzean hartu beharreko neurri eta erabakiak zehazten hasteko.
2023/05/18 - 21:44
Lehorteari aurre egiteko neurriak aztertuko dituzte gaur EAEko erakundeetako eta lehen sektoreko ordezkariek
Euri eskasiak eragin duen egoera aztertuko dute eta aurrera begirako neurri-sorta adosten ahaleginduko dira. Oraingoz, urtegien egoera kezkatzekoa ez bada ere, etorkizunean lehorteak nekazaritzan eta abeltzaintzan sor ditzakeen arazoei aurre egitea da bileraren helburua.
2023/05/16 - 21:07
Kataluniako nekazariek esan dute lehortearen ondorioz dena galdu dutela eta laguntzak ez direla nahikoak
Datozen egun eta asteetan euri asko egiten ez badu, irailean txorrotako ur-mozketak egiten hasiko dira. Nekazariek dena galduko dutela adierazi dute. Nekazarien sindikatuek uste dute Espainiako Gobernuak duela gutxi onartutako laguntzak ez direla nahikoak.