Nafarroako zerealaren aurtengo kanpaina "azken 20 urteotako txarrena" izan da, sektorearen arabera
Negu amaieran eta udaberri hasieran izandako euri faltaren eraginez, "azken 20 urteotako zereal kanpaina txarrena" amaitu berri dute Nafarroan. INTIA sozietate publikoak eman dituen datuen arabera, 630.000 tona zereal (garia, garagarra, oloa, koltza, ekilorea, ilarra eta zalkea) ekoitzi dituzte.
Iazko kanpainarekin alderatuta (orduan ere, aurrekoan baino % 15 jaitsi zen ekoizpena), % 7 egin du behera, jakinarazi dutenez. INTIA elkarteak 32 urte daramatza Nafarroako kooperatiben % 85ek emandako biltzen, eta horren arabera, historiako bosgarren uztarik txarrena izan da aurtengoa.
Balantzerik txarrena Nafarroa hegoaldeko lehorreko lur-sailetan egin dute. Hektareako 100 kilotik behera bildu dituzte han, eta lur-sail asko landatu ere ez dute egin. "Gainerako eremuetan, Foru Erkidegoko iparralderantz eginda, egoera ez da horren txarra, baina bai azken urteotako txarrena", azaldu du Jesus Goñi INTIAko Esperimentazio koordinatzaileak.
Iruñerriko ipar-mendebaldeko lurretan errendimendu altuak izan dituzte, kanpainaren amaieran izandako tenperatura epelagoei esker, eta txingorra gorabehera. Hektareako 5.000 kilo bildu dituzte.
Aldiz, Nafarroa Erdialdean ere zerealaren kanpainak utzitako zenbakiak ez dira onak, eta oro har balantzea negatiboa da: hektareako, batez beste, 3.400 kilo batu dituzte.
Azkenik, hezetasun maila baxua dela eta, izurrite gutxi egon direla jakinarazi du INTIA elkarteak. "Urte osasuntsua" izan dela zehaztu du, "gaitz gutxikoa". Salbuespena gari landaketa bakan batzuetan zabaldu den septoriosi gaitza izan da.
Zure interesekoa izan daiteke
Euriteek alerta egoeran mantenduko dute Mediterraneoa asteburuan, aktibo jarraitzen duten hainbat abisurekin
Milaka pertsona kalera atera dira etxebizitza duina izateko eskubidea aldarrikatzera
Juntsen ezezkoak tentsioa areagotu du Solen, eta etxebizitzaren aldeko plataformek greba orokorra dute hizpide
Euskal Herrian urriaz gozatzeko 10 plan. Zein duzu gogoko?
Alerta euriagatik penintsulako ekialdean, 150 l/m² baino gehiagorekin Castellon