Lehortea areagotu egin da Nafarroan: iaz baino ia heren bat euri gutxiago egin du
Nafarroa foru erkidego zabala eta anitza da, eta alde handiak daude bertan batetik bestera klima eta prezipitazioei dagokienez. Iparraldean egiten du euri gehien, eragin atlantikoagatik eta orografia menditsuagatik; hegoaldea, berriz, lehorragoa eta kontinentalagoa da. Erdigunean, Iruñean, bi muturren arteko giroa du.
Euriteen bilakaera aldakorra izan da azken bost urteetan, eremuaren arabera. Baztan aldea da inguru hezeena, eta urtean batez beste 1.660 litro botatzen ditu metro koadroko. Hegoaldean, Tuterako meteorologia estazioan, metro koadroko 374 litro jasotzen dira urtean. Iruñean, berriz, 770 litro jaso ohi dituzte urtero, 2021ean eta 2022an prezipitatutakoa baino dezente gehiago.
Urte hidrologikoaren hasieratik (2022ko urriaren 1ean hasi zen) 2023ko maiatzaren 31ra arte, prezipitazioak % 27,6 txikiagoak izan dira Nafarroan aurreko urteko aldi berean baino, eta iaz 2021ean baino ia % 15 euri gehiago egin zuen; beraz, maiatzean eurite handiak izan diren arren, Nafarroa osorako aurtengo aurreikuspenak ez dira oso onak, batez ere hegoaldean, Tuteran % 40 prezipitazio gutxiago eta Iruñean ia % 27 gutxiago izan baitira. Baztanen, bestalde, aurrekoetan baino euri gutxiago baina Nafarroako hegoaldean baino askoz gehiago egin du.
Lehorteak Nafarroa osoan du eragina, baina batez ere Erriberan, Tuteran iaz baino euri gutxiago bota baitu lehen hilabeteetan. Erkidegoko gunerik lehorrena hori da: urtean batez beste 374 litro hartzen ditu metro koadroko, eta aurten, berriz, 137,4 litro baino ez.
Baztan aldean, Nafarroako inguru euritsuenean, berriz, urtean batez beste 1.660 litro euri jaso ohi dituzte metro koadroko. Hala ere, azken asteotako euri-jasak gorabehera, aurten azken bost urteetako batezbestekoaren azpitik egin du, % 15,16 gutxiago: urria eta maiatza bitartean metro koadroko 1.078 litro bota ditu.
Halaber, euriteak nabarmen jaitsi dira Nafarroako erdialdean (Iruñean, besteak beste) 2020tik.
Iberiar penintsula maiatzaren 19an astindu zuen depresio isolatuak (DANA) agerian utzi zuen Nafarroako prezipitazioen aniztasun espazial handia. Hala, Beran (Nafarroako iparraldea), metro koadroko 100 litro baino gehiago bota zituen egun batean; beste toki batzuetan, berriz, tanta gutxi batzuk baino ez ziren izan.
Erregistroak daudenetik izandako urterik lehorrena izan zen iazkoa foru lurralde osoan, aurrekoan baino ia % 40 euri gutxiago egin baitzuen.
Zure interesekoa izan daiteke
Amaia Galindez, portugaletetarra Granadan: "Urduritasuna eta beldurra nagusitu da hemen"
Granadako bizilagunen artean urduritasuna pil-pilean dago lurrikarak direla eta. Horixe kontatu digu Amaia Galindez portugaletetarrak, bertan bidaian dagoenak.
Eusko Jaurlaritzak ez ditu trafiko kontrolak egingo Oiartzunen, Irunek eskatu duen arren
Cristina Laborda Irungo alkateak "salbuespenezko neurriak" eskatu ditu, oporretatik itzuleran auto-ilarak errepikatuko direla aurreikusita. Hala ere, Ertzaintzak uste du kontrolak jartzeak auto-ilara gehiago eragin eta agenteak eta erabiltzaileak arriskuan jarriko lituzkeela.
Portu Zaharreko jaietan gutxienez hiru sexu-eraso salatu direla jakinarazi du Algortako Mugimendu Feministak
Uztailaren amaieran ospatu ziren San Inazio jaietan ere beste eraso bat izan zela gogoratu dute Getxoko feministek ohar batean.
ENBAk plan bat eskatu du baserri guztiak urez hornitu ahal izateko
Xabier Iraola nekazarien sindikatuko bozeramaileak zehaztu duenez, 5.000 baserri inguru daude Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan ur-hornidurako sare publikotik kanpo. Udako lehorteen ondorioz, gero eta gehiago pairatzen dute ur-falta.
4,7ko beste lurrikara batek Granada astindu du, hiru zauritu eta Alhambra itxita utzita
Granadan 4,7ko indarreko beste lurrikara bat izan dute, eta hiru pertsona arin zauritu dira, tartean adin txikiko bat. Granadako Gojar herrian egon da epizentroa, baina Andaluziako beste lurraldeetan ere igarri da. Granadako monumentuak itxi egin behar izan dituzte badaezpada, Alhambra bera ere bai.
Epaileak 24 urteko espetxe-zigorra ezarri dio Nelson David Morenori, Bilbon 73 urteko gizon bat hiltzeagatik
Epaileak 22 urteko zigorra ezarri dio hilketa astunduagatik, eta beste bi urtekoa iruzur informatikoagatik. Laugarren kondena du, eta ikertzaileek uste dute 2021eko udazkenean hildako zazpi gizon homosexualen heriotzekin zerikusia duela.
Suhiltzaileak Urzainkin piztutako baso-sutea itzaltzeko lanean ari dira
Baso suteetarako Babes Zibileko Plan Bereziaren bigarren egoera operatiboa aktibatu du Nafarroako Gobernuak, ostiralean piztu zen sutea berpiztu ostean.
Llantenoko sutea egonkortuta dute eta zaintza- eta hozte-lanetan ari dira suhiltzaileak
Egoerak onera egin duen arren, puntu beroak daude oraindik eta lanean jarraitzen dute Gasteizko eta Espejoko suhiltzaileek. Aiarako Udalak herritarrei eskatu die ez gerturatzeko sute-eremura, suhiltzaileen lana ez oztopatzeko.
Eguzki eklipsearen ondoren, beste bat dator: ilargiarena, partziala, hilaren 28an
Joan den abuztuaren 12ko eguzki-eklipse osoaren ondoren, zeruak fenomeno astronomiko berri bat eskainiko du: abuztuaren 28ko gauean ilargiaren eklipse partziala ikusiko da, eta ilargiaren diskoaren % 93 estaliko du, gutxi gorabehera. Begi hutsez ikusi ahal izango da, instrumentazio berezirik gabe.
Jacan oporretan dauden euskaldunak boluntarioen taldeetan antolatu dira sua herrira irits ez dadin
Huescako sutea itzaltzen saiatzeko boluntaro taldeak antolatu dira. Horietako asko, euskaldunak dira. Jakan etxebizitza duten gipuzkoar eta nafarrak. Sugarrak kontrolatzeko bidean dira suhiltzaileak, baina beraiek ere bere aletxoa jarri nahi dute. Sasi, zuhaitz eta adar; sua indartu dezakeen erregaia kentzen.