Lehortea

2022/08/26 - 17:17
Iparraldeko 95 udalerritan zorroztu dituzte neurriak lehortea dela eta
Azkenaldiko euriei esker ibai eta erreketako emariak handitu diren arren, eta oporraldiko bisitarien kontsumoa murriztu bada ere, industriaren eta hezkuntza zentroen jardueraren itzulerak neurriak zorroztea eragin du.
2022/08/23 - 21:36
Europar Batasunaren % 64 azken 500 urteetako lehorterik okerrena pairatzen ari dira
Ur faltak laborantzan, energia hidroelektrikoaren ekoizpenean eta ibaiko garraioan eragiten du. Halaber, muturreko beroaren ondorioz, Europar Batasuneko hainbat herrialdeetan suteak izateko arriskua areagotu egin da.
2022/08/23 - 13:05
Esako urtegia bere edukieraren % 26an dago
Ebroko Konfederazio Hidrografikoak argitaratutako azken datuen arabera, gaur egun Esako urtegia edukieraren % 26,10ean dago. Drone batetik hartutako irudiek ederki erakusten dute urtegiaren egoera tamalgarria.
2022/08/18 - 23:47
160 litro pilatu dira Hondarribian, eta 97 litro, Donostian, 24 orduan
Azken orduetan, uztaila guztian halako hiru egin du euria lurraldearen zati horretan. Lesakan (Nafarroa), esaterako, 139 litro pilatu dira metro koadroko, eta Goizuetan, 92. Irunen (Gipuzkoa), 77 litro inguru izan dira.
2022/08/18 - 16:37
Lehen ur-deskarga martxan da Busturialdeko 16 herriak hornitzeko
"Dutch Spirit" ontzia hasi da Busturialdea urez hornitzen. Goizean hasi da lehen deskarga, 13-14 orduan bukatuko duena. 3.800 metro kubiko deskargatuko ditu; hau da, 60 litro segunduko.
2022/08/18 - 16:32
Chivitek ez du Nafarroan ur kontsumoaren murrizketa esanguratsurik aurreikusi lehortea dela eta
Nafarroako Gobernuko presidentearen iritziz, Foru Erkidegoko urtegiek "nahikoa ur dute, beste herrialde batzuetako egoerarekin alderatuz gero".
2022/08/18 - 14:27
'Dutch Spirit' itsasontzia urez hornitzen hasi da Busturialdea
Kontrol tekniko eta sanitario guztiak ontzat eman ondoren, ontzia ostegun goizean hasi da Bermeoko portutik eskualdera ur geza ponpatzen, Pedro Maria Barreiro Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoko kudeatzaileak gaur eguerdian jakinarazi duenez.
2022/08/17 - 22:45
Lehortea dela eta, jateko belar freskorik gabe gelditu dira animaliak mendian
Mendietako larreak lehor daudenez, negurako bazka atera behar izan dute hainbat abeltzainek.

2022/08/15 - 16:05
Lehortearen ondorioak Kataluniako urtegietan, drone batetik ikusita
Lehortearen eragina nabaria da Kataluniako urtegietan. Horregatik, drone pilotu talde batek urtegiak grabatu ditu, egoera dokumentatzeko eta jendea kontzientziatzeko.

2022/08/14 - 11:10
Suteak izateko arriskua muturrekoa da gaur ere Nafarroan
Suteak eragin ditzaketen edozein jarduera saihestea gomendatu dute Foru Erkidegoko agintariek, eta baso-sute baten aurrean jokatzeko aholkuak gogoratu dituzte.
2022/08/13 - 12:28
Probak egiten jarraitzen dute larunbat honetan Busturialdea urez hornituko duen itsasontzian
Aipatutako udalerriaz gain, Mundakak, Sukarrietak eta Busturiak ere jasoko dute edateko ura ontzitik.
2022/08/12 - 21:52
Busturialdea edateko urez hornituko duen itsasontzia iritsi da Bermeora
Bermeo, Mundaka, Sukarrieta eta Busturia herriak edateko urez hornituko dituen ontzia Bermeora iritsi da dagoeneko.
2022/08/12 - 20:27
Bermeon da jada Busturialdea urez hornituko duen itsasontzia
Ontziak ibilbide bakoitzeko 4.000 m3 garraiatzeko gaitasuna izango du, eta ur hori Bermeora, Mundakara, Sukarrietara eta Busturiara helduko da urriaren erdialdera arte.
2022/08/12 - 10:09
Tenperaturak nabarmen jaitsiko dira gaur kostaldean, baina hegoaldean sargori egingo du
Ia Nafarroa osoa eta Ipar Euskal Herria alerta laranjan daude beroagatik. Araba, aldiz, abisu horian. Baso suteen arriskua ere nahiko altua da; "muturrekoa" Nafarroan.
2022/08/11 - 23:32
Europa astintzen ari den lehorte historikoa
1935etik ezagutu den udarik lehorrena Ingalaterran. Hego-ekialdean 145 egun daramatzate euririk gabe. Frantzian ere, 1961eko martxotik ezagutu den hilabeterik lehorrena izan da aurtengo uztaila.
2022/08/11 - 20:56
Kataluniako gatzgabetzeko instalazioak gelditu gabe lanean ari dira ur faltagatik
Katalunian etengabe ari dira lanean dituzten bi gatzgabetze-makinak. Llobregatekoak, Europako handienetakoa denak, egunero milioi bat pertsona baino gehiago hornitzeko moduko ura ekoizten du. Gaur goizean bisitan joan gara.
2022/08/10 - 23:05
Beroak mahatsa azkar heltzea ekarri duenez, bilketa aurreratzea aurreikusten dute
Errioxan gaur bertan hasi dute mahats bilketa, baina Euskal Herrian irail erdialdera arte itxarongo dute. Ordurako hezetasun gehiago eta tenperatura baxuagoak espero dituzte, eta horrek lehorteak dagoeneko astindu duen ekoizpenari ahalik eta zuku gehien ateratzen lagundu dezake.

2022/08/10 - 17:36
Estatuko ur erreserba ez zegoen hain maila baxuan 1995. urtetik
Tenperatu altuei eta euri faltari, turismoak eragindako kontsumo igoera gehitu zaio, eta gero eta zabalagoak diren plantazioek ere, ureztatzea behar dute.
2022/08/09 - 17:31
100 egun lehor jarraian Nafarroan, baina ez da murrizketrik aurreikusten
Nafarroan, datuak biltzen direnetik, egun lehorrenak izaten ari dira hauek; izan ere, ur murrizketak daude Erriberan eta baita Pirinioetan ere. Iruñean, oraingoz, ziurtatuta dago ura.

2022/08/09 - 12:11
Sute arriskua Araban eta Nafarroan tenperatura altuen eta lehortearen ondorioz
Abisua 14:00etan sartuko da indarrean Araban. Foru Erkidegoan, aldiz, arriskua "oso handia" eta "muturrekoa" izango da egun osoan lurraldearen zati handi batean.