Suteak izateko arriskua muturrekoa da gaur ere Nafarroan
Baso-suteak izateko arriskua muturrekoa da ia Nafarroa osoan, 112 SOS Nafarroak-ek Twitter bidez zabaldu duenez. Gauzak horrela, suteak eragin ditzaketen edozein ekintza saihesteko eskatu die herritarrei.
Gomendioak
Horren ildoan, suteak prebenitzeko gomendioak ere ekarri ditu gogora SOS Nafarroak. Besteak beste, zigarro muturrak eta poxpoloak autoko leihotik ez botatzea eta mendian beirazko produktuak eta botilak ez uztea gomendatu du.
Sutea egotekotan, landaretzarik gabeko gune baterantz urruntzeko aholkatzen da, beti beherantz. Haizeak nondik jotzen duen, kontrako noranzkoan mugitzea eta troketara edo irteerarik gabeko sakanetara ez joatea gomendatu dute.
Garretatik ihes egiterik ez badugu, honakoa da gomendioa: basoko soilgune batera edo jada erretako gune batera joatea, zulo bat egitea, buruz behera jartzea eta burua eta gorputza lurrez edo arropa bustiz estaltzea.
Zure interesekoa izan daiteke
Bengoetxea: "Epaia sakon aztertuko dugu, helegitea aurkeztu edo ez erabaki eta moldatzen ari garen dekretua hobetzeko"
Oporrak baimenik gabe 17 egunez luzatu zituen langile baten kaleratzea berretsi du Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiak