SOS Deiak
Urriaren 29ko 21:05ean SOS Deiak-ek bazekien GOIDIak gutxienez 2 hildako utzi zituela Valentzian
Uholdeak hasi zirenean, emakume batek Zegamatik (Gipuzkoa) deitu zuen, Catarrojan zaintzaile lanetan ari zen bere lagun batek ezin izan zuelako bere ardurapean zuen adineko pertsona bat eskaileretatik igo, eta hura ito egin zela jakinarazi zuen.
Alerta mezua entzun dute gaur arabarrek mugikorrean
Es Alert sistemak modu eraginkorrean funtzionatzen duen egiaztatzeko simulakroa izan da. Alerta-soinuarekin batera, mezu lasaigarri bat bidali da, ez dela benetako arrisku-egoera adierazteko. Es Alert sistema Balmasedan eta Bilboko auzo batzuetan ere probatu da.
Eusko Jaurlaritzak ostegunean probatuko du herritarrei hondamendietan abisuak emateko sistema, Araban
Araban kokatutako gailuetan alerta-soinu bat entzungo da, eta, horrekin batera, mezu bat. Horretan adieraziko da proba bat dela, eta ez benetako arrisku-egoera bat.
ES-Alert ohartarazpen sistema probatu du SOS Deiak zerbitzuak Balmasedan
Balmasedan zeuden mugikorrek ohartarazpen mezu bat jaso dute. Sistema honekin jakinaraziko zaio gizarteari hondamendiren baten arriskua. Balmasedan egindako probarekin eraginkortasun-maila ezagutu nahi izan da, behar izanez gero hobetu ahal izateko.
Soinua entzun ondoren, euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez idatzitako mezu bat jaso dute gailuetan, probaren berri emanez.
Eusko Jaurlaritzak Es-Alert sistemaren eraginkortasuna probatuko du urriaren 2an
Balmasedan eta inguruetan egingo da proba. Udalerri horretan kokatutako gailuetan alarma soinu bat entzungo da, eta testu-mezu bat zabalduko da. Mezuak probat bat dela adieraziko du, eta ez benetako arrisku-egoera bat.