Simulazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak Es-Alert sistemaren eraginkortasuna probatuko du urriaren 2an

Balmasedan eta inguruetan egingo da proba. Udalerri horretan kokatutako gailuetan alarma soinu bat entzungo da, eta testu-mezu bat zabalduko da. Mezuak probat bat dela adieraziko du, eta ez benetako arrisku-egoera bat.

alertak es-alert sistema mugikorra
SOS Deiak-ek bidalitako alerta baten artxiboko irudia.

Eusko Jaurlaritzak larrialdi handiko edo hondamendi kasuetarako herritarrei abisuak emateko Es-Alert sistemaren simulazioa egingo du urriaren 2an. Balmasedan eta inguruetan egingo da proba, eta sistemak Euskadin duen eraginkortasuna egiaztatzeko balioko du.

Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko Zentroak (SOS Deiak) abisu bat bidaliko du Balmasedako eta inguruko bizilagunen telefono mugikorretara. Alarma soinu bat entzungo da sakelakoetan lehenik, eta lasaitzeko mezu bat bidaliko du ondoren. Bertan adieraziko da proba bat dela eta ez benetako arrisku-egoera bat.

Simulazio hori zuzenean iritsiko da abisu-eremuko antenetara konektatuta dauden eta "Babes Zibileko Aurre Alertak" jasotzeko aukera aktibatuta duten terminal guztietara.

Alarma soinua entzun ondoren, alerta mugikorretan jasotzen dutenek honako mezu hau irakurri ahal izango dute :

112 SOS DEIAK EUSKADIK EGINDAKO ALERTA MASIBOEN AKTIBAZIO-PROBA

Larrialdi-hondamendi egoeren aurrean herritarrei telefono mugikorretara bidaliko zaien alerta-sistemaren proba-mezu bat da. Eskerrik asko.

Mezua irakurri ondoren, sakatu Onartu pantailatik ezabatzeko.

Eusko Jaurlaritzak SOS Deiak aplikazioa deskargatzera bultzatu nahi ditu herritarrak; izan ere, horren bidez, erabiltzaileek gorabehera bat jakinarazi ahal izango diote larrialdietako zentro bakarrari, eta horrek beharrezko baliabideak mobilizatuko ditu, bai segurtasunekoak bai babes zibilekoak, larrialdien kudeaketaren eraginkortasuna hobetuz.

Gainera, tresna horrek, beste funtzionalitate batzuetan artean, “Alderantzizko 112” izenekoa du, eta biztanleriari zuzendutako alerta goiztiarreko sistema horren bidez arrisku-egoerei buruzko abisu zehatzak jaso daitezke eragindako pertsonak dauden lekuaren arabera.

Zure interesekoa izan daiteke

CEUTA, 20/08/2026.- Migrantes son desalojados de la playa del Trampolín en Ceuta tras habilitarse un espacio para su acogida este jueves. El Gobierno ha habilitado temporalmente varios espacios para la acogida de 1.800 personas migrantes que se encuentran en situación de calle en la playa del Trampolín y en la zona de Loma Colmenar, en Ceuta, que prevé ampliar progresivamente. EFE/Reduan
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

1.200 pertsona migrantetik gora lekualdatu dituzte Ceutako El Trampolin hondartzatik harrera-gune berrietara

Goizean ekin diote pertsona migratzaileak lekualdatzeko lehen faseari, uztail amaieran Ceutan izandako oldearen ondotik hondartza hustu asmoz. Lekualdatzea oinez eta taldeka egin da, inolako isitilurik gabe. Lekualdatutako ia erdiak hondartzara itzuli dira; gehienak, beren gauzak berreskuratzera, baina batzuk berriro han lo egiteko asmoz bueltatu dira.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X