Lekeitio
2021/07/19 - 16:20
EAEko hiru lurraldeak daude gorrian, Araba eta Bizkaia sartu ostean
Horrez gain, 5000 biztanle baino gehiagoko 19 udalerritan, tartean Gasteiz eta Bilbo hiriburuetan, makurtu da egoera, eta pilatutako 400 kasu baino gehiagoko tasa metatua dute orain.
2021/07/18 - 15:18
Borroka jendetsu batek lau atxilotu utzi ditu Donostiako Alde Zaharrean
Bestalde, ertzainak irain artean hartu dituzte, eta botilak bota dizkiete bi botilioi desegitera joan direnean, Santurtzin eta Lekeition (Bizkaia). Barakaldon eta Bilbon ohi baino botilioi gutxiago izan dira.
2021/07/16 - 15:40
Kutsatzeek goranzko joeran jarraitzen dute EAEn, eta beste zortzi udalerri sartu dira eremu gorrian
Gipuzkoak positibotasun-tasa handiena pilatzen jarraitzen du, eta Arabak eta Bizkaiak eremu laranjan jarraitzen dute. Hauek dira gune gorrira gehitzen diren udalerriak: Getxo, Gorliz, Leioa, Ortuella, Lasarte-Oria, Lazkao, Oñati eta Ordizia.
2021/07/15 - 14:59
Euskadi eremu gorrian dago
Intzidentziak gorako joerari eutsi dio gaurkoan ere EAEn: Gipuzkoak eremu gorrian jarraitzen du, eta Arabak eremu laranjara igaro da Bizkaiarekin batera.
2021/07/14 - 14:59
Donostia eremu gorrian sartu da
Gainera, Gipuzkoan beste lau udalerri gehitu dira eremu gorrian dauden herrien zerrendara, eta Bizkaian beste bi.
2021/07/13 - 16:37
Semaforoa gorri jarri da Arrigorriagan, eta jada 16 dira eremu gorrian dauden udalerriak
Gipuzkoan eremu gorriko zerrendara udalerri gehiago batu ez badira ere, lau izan dira laranjaz margotu direnak: Beasain, Lezo, Ordizia eta Orio.
2021/07/12 - 16:46
Gipuzkoa eremu gorrian sartu da eta Laudio bertara itzuli da
Bizkaian, Durangon, Gueñesen eta Mungian egoerak okerrera egin du, Gipuzkoan bezala, lurralde historiko osoa eremu kritikoan sartu baita.
2021/07/09 - 15:14
Laranja jarri da semaforoa Gipuzkoan, eta Laudio eremu gorritik atera da
Bizkaian, Bermeo, Gernika-Lumo eta Durangoko egoerak okerrera egin du; izan ere, aurreneko bi udalerriak eremu berdetik horira pasa dira, eta azkena horitik laranjara. Era berean, Gipuzkoan, Urretxu eta Villabona horitik laranjara pasa dira.
2021/07/08 - 15:43
Gorri jarri da semaforoa Balmasedan, Laudion eta Tolosan
Gipuzkoan, Donostia, Irun eta Mutriku laranjan sartu dira, eta Legazpi eta Oñati eremu berdetik irten dira. Hortaz, ez dago udalerri gipuzkoarrik gune horretan.
2021/07/07 - 15:02
Lazkaon eta Tolosan egoerak okerrera egin eta eremu laranjara igaro dira
Era berean, Azkoitiak eta Mutrikuk ezin izan diote eremu berdeari eutsi, eta hori jarri da semaforoa bi udalerri horietan.
2021/07/06 - 17:00
Lekeition desagertutako urpekariaren gorpua aurkitu dute
24 urteko zarauztarra aditua zen, eta urpeko arrantza egiten ari zen lagun batekin igande arratsaldean, bere arrastoa galdu zuenean.
2021/07/06 - 14:53
Soilik Gipuzkoako lau udalerrik eutsi diote eremu berdeari
Azkoitia, Legazpi, Mutriku eta Oñati dira. Gainera azken orduetan egoerak okerrera egin du Balmasedan, eta horitik laranjara igaro da.
2021/07/06 - 11:30
Aztiren itsasontzi-sonar bat ere Lekeitiko urpekariaren bilaketan ari da gaurtik
Joan den igandean desagertu zen urpekaria, Santa Katalinako itsasargi parean, lagun batekin urpeko arrantzan ari zela. Lagunak eman zuen abisua.
2021/07/05 - 14:55
Astigarraga eta Urnieta ere zerrenda gorrira batu dira
Gainera, Arrasate, Beasain, Bergara eta Orio (Gipuzkoan) eta Lekeitio (Bizkaian) eremu berdetik horira igaro dira.
2021/07/05 - 10:53
Lekeitioko uretan desagertutako urpekariaren bila jarraitzen dute
Igande arratsaldean Santa Katalina itsasargiaren parean desagertu zen urpekariaren bilaketa lanei ekin diete gaur goizean erreskate taldeek.
2021/07/05 - 10:12
Lekeitio parean desagertutako urpekaria bilatzeari ekin diote berriro
Santa Katalina itsasargiaren parean desagertu zen igandean urpekaria, lagun batekin arrantzan ari zela; honek eman zion abisu Ertzaintzari.
2021/07/04 - 18:16
Irailaren 3an estreinatuko den "Nora" filmaren abestia aurkeztu du Izarok
Lekeition aurkeztu zuen larunbatean Lara Izagirreren filmean entzungo den abestia.
2021/07/02 - 15:02
Urnieta eremu laranjan sartu da
Gainera, Gueñes, Balmaseda, Andoain, Aretxabaleta eta Oiartzun gune horira sartu dira azken orduetan
2021/07/02 - 13:03
IZARO Lekeitiora itzuliko da, "Nora"ren eskutik
Mallabitar musikariak kontzertua eskainiko du larunbatean, uztailak 3, Bizkaiko kostaldeko herrian; "Nora" filmerako egin zuen kantua zuzenean jo eta horren bideoklipa aurkeztuko du bertan.
2021/07/01 - 14:57
Hernanik eta Zumaiak eremu gorrian jarraitzen dute
Gainera, Elgoibar eta Errenteria eremu berdetik horira igaro dira.