Koronabirusaren semaforoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lazkaon eta Tolosan egoerak okerrera egin eta eremu laranjara igaro dira

Era berean, Azkoitiak eta Mutrikuk ezin izan diote eremu berdeari eutsi, eta hori jarri da semaforoa bi udalerri horietan.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoa
OHARRA: Koloretako semaforoak Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 5.000 biztanletik gorako udalerrien egoera epidemiologikoa adierazten du, baina ez dakar herriak perimetralki ixtea, mugikortasuna librea baita alarma-egoera amaitu ondoren.

Lazkaon eta Tolosan datuek okerrera egin dute azken orduetan eta eremu horitik laranjara igaro dira, covid-19ak EAEn herriz herri izan duen eragina neurtzen duen Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren semaforoaren arabera. Gainera, Azkoitia eta Mutriku eremu berderik irten dira, eta hori dira gaurtik aurrera.

Arabak (142 kasu 100.000 biztanleko) eremu horian jarraitzen du, baita Amurriok eta Gasteizek ere. Agurainek, bestalde, berdeari eutsi dio, eta Laudiok laranjan jarraitzen du. Araban ez dago herririk gorrian.

Bizkaian, hori dago semaforoa (174kasu 100.000 biztanleko), eta ez du udalerririk gorrian. Balmasedan, ordea, egoerak ez du hobera egin eta laranjan dago semaforoa.

Hori dauden udalerriak honakoak dira: Abanto, Abadiño, Arrigorriaga, Barakaldo, Basauri, Berango, Bilbo, Derio, Durango, Elorrio, Erandio, Etxebarri, Galdakao, Getxo, Gorliz, Gueñes, Leioa, Lekeitio, Mungia, Muskiz, Ortuella, Portugalete, Santurtzi, Sestao, Sopela, Trapaga, Zalla eta Zornotza.

Bermeo, Elorrio, Ermua, Gernika-Lumo, Markina-Xemein eta Ondarroa gune berdean daude.

Gipuzkoa ere eremu horian dago, intzidentziak gora egin duen arren (261 kasu 100.000 biztanleko). Astigarrak, Hernanik, Urnietak eta Zumaiak eremu gorrian jarraitzen dute.

Laranjan, berriz, Lazkao eta Tolosa daude.

Horian gero eta udalerri gehiago daude: Arrasate, Andoain, Aretxabaleta, Azpeitia, Beasain, Bergara, Deba, Donostia, Hondarribia, Eibar, Elgoibar, Errenteria, Irun, Lasarte-Oria, Lezo, Oiartzun, Ordizia, Orio, Pasaia, Urretxu, Usurbil, Villabona-Amasa, Zarautz eta Zumaia. Gaur, gainera, Azkoitia eta Mutriku batu dira zerrendara.

Azkenik, Legazpik eta Oñatik bakarrik eutsi diote eremu berdeari.

Europar Batasunak (EB) onartutako koloreen mapa egokitu du Jaurlaritzak, eta azken 14 egunetan metatutako intzidentzia-tasaren arabera sailkatzen ditu EAEko udalerriak.

Kontuan izan osasun agintariek koronabirusaren aurrean eman dituzten aholkuak. Albiste faltsuak zabaldu dira; beraz, agintariek emandakoei bakarrik egin kasu. Gaitzaren sintomarik baduzu eta EAEn bizi bazara, osasun-zentrora deitu, eta zalantzarik izatekotan, Osasun Batzordearen telefonoa duzu eskuragarri: 900 20 30 50. Nafarroan bizi bazara, berriz, Osasun Batzordearen telefonora dei dezakezu: 948 290 290. Gogoratu covid-19a ez hedatzeko modurik eraginkorrena eskuak sarri garbitzea dela. Ahoa estaltzeko maskarak derrigorrezkoak dira EAEn eta Nafarroan. Iparraldean, "espazio publiko itxietan" da derrigorrezkoa, baita Lapurdiko herri eta hiri nagusietan ere.

Zure interesekoa izan daiteke

ELA, LAB eta Steilas kalera atera dira Bilbon euskararen alde
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk, LABek eta Steilasek ausardia eskatu diete alderdi politikoei eta euskaldunen hizkuntza eskubideak aldarrikatu dituzte

Lakuntzak (ELA) adierazi du milaka pertsona batu dituen gaur arratsaldeko mobilizazioaren asmoa zela "euskarak bizi duen erasoaldi politiko eta judizialari erantzun antolatu bat ematea". Aranburuk (LAB), bestalde, iritzi dio "gaztelania inposatu nahi dutela eta administrazioko langileei euskaraz lan egiteko eskubidea zaildu nahi dietela.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X