Lekeitio
2023/01/16 - 08:31
Abisu horiak haizeagatik, olatu handiengatik eta euri zaparradengatik
Biharko 24:00ak arte euri asko egingo du Kantauri isurialdean, Baztanen eta Bidasoan. Gainera, olatu handiak espero dira euskal kostaldean. Goizaldean 125 km/h-ko ufadak neurtu dituzte Matxitxakon (Bizkaia).
2023/01/06 - 15:25
Busturiko eta Lea Artibaiko Bizkaibuseko langileek lan-uzte gehiago egingo dituzte
BLBko beharginek lan-hitzarmena berritzea eta KPIren araberako soldata igoerak eskatu dituzte. 31 lanuzte egingo dituzte. Aldundiari bitartekaritza eskatu diote, "Bizkaibus zerbitzuaren arduradun den heinean".

2022/11/15 - 19:08
Greba San Tomasen Busturialdeko, Lea-Artibaiko, Ezkerraldeko, Meatzaldeko eta Enkarterrietako Bizkaibusen
Busturialdea Lea Artibai Bus (BLB), Ezkerraldea Meatzaldea Bus (EMB) eta Bizkaibus Vectalia Enkarterri enpresetako langileak mobilizazioak ari dira egiten, soldatan hobekuntzak eskatzeko, eta deialdia testuinguru horretan dago.
2022/10/20 - 13:46
Hogei film, Euskal Zine Bilerako Urrezko Antzarraren bila
Urriaren 20tik 23 egingo dute Lekeition Euskal Zine Bilera, euskaraz hutsezko zinema jaialdi bakarra. Ramon Agirre aktoreari emango diote ohorezko Begirada saria.
2022/10/11 - 16:49
Urriaren 24an ekingo diote Busturialdeko Bizkaibusen grebari, eta Gernikako Azken Astelehenari eragingo dio
11 greba egun izango dira, eta langileen ordezkariek gutxienez KPIaren araberako soldata-igoera jasotzen duen hitzarmen kolektibo berri bat eskatzen dute.
2022/09/24 - 21:18
Urpekari boluntarioek 190 kilo itsas hondakin atera dituzte Lekeition
Lekeitioko Urpeko Taldeak, Dzanga Piragua Taldearekin lankidetzan, Bizkaiko kostaldeko herriko portuan eta kostaldean esku hartu du, Itsas Hondoen Nazioarteko Garbiketa Handiaren VIII. edizioaren baitan.

2022/09/05 - 22:37
Kuadrilla batekin itsasoratu gara Lekeition, Antzar Jokoa gertutik jarraitzeko
Historikoa izan da aurtengo Antzar Eguna: jendetza bildu da Lekeition, pandemiak eragindako itxaronaldi luzearen ostean, eta, lehen aldiz, plastikozko antzarak baino ezin izan dira erabili.

2022/09/05 - 21:05
Giro ederra Lekeition, Antzar Egunean, lehen aldiz animaliarik gabe
Azken bi urteotan, pandemia tarteko, udalerriak ezin izan du ospatu festa nagusia; astelehen honetan, baina, jendetza bildu da bertan.

2022/09/05 - 20:30
Antzar jokoa benetako hegaztirik gabe, lehen aldiz, Lekeition
Historian lehen aldiz, bizkaitar herriko jai nagusian ez dago aurretik hil egindako animaliarik; guztiak dira plastikozkoak.
2022/09/05 - 20:26
Antzar Egun jendetsua Lekeition
Lehen aldiz, gomazko antzarak baino ez dituzte erabili, bi urteko geldialdiaren ondorengo egun jendetsu honetan.
2022/09/05 - 13:20
Lekeitioko sarrera-irteerak itxita egongo dira gaur gauerdira arte
Gaur milaka lagun hurbilduko dira Lekeitiora Antzar Egunaz gozatzeko. Agintariek garraio publikoa erabiltzeko deia egiten diete bisitariei, herriko sarrera-irteerak itxita egongo dira eta.

2022/09/05 - 11:04
Gomazko antzarekin bakarrik ospatuko duten lehenengo Antzar Eguna dute gaur Lekeition
Joan den abuztuaren 12an Lekeitioko Udalak aho batez onartutakoari jarraituta, urte honetatik aurrera, gomazko antzarak baino ez dira izango irailaren 5eko ospakizun tradizionalean.

2022/09/04 - 23:01
300 urte luzeren buruan, lehen aldiz, ez da hezur-haragizko antzararik izango antzara jokoan
Astelehen honetan itzuliko da Antzar Eguna, berrikuntza handi batekin, gainera. Historian lehenengo aldiz, ez da hezur-haragizko antzararik izango; aldiz, guztiak polimerozkoak izango dira.

2022/09/03 - 00:36
Lekeitioko Udalaren omenaldia, Mujika eta Martinez de Murgia ETAkideen exekuzioaren 50. urteurrenean
Orduko erregimen frankistaren bertsio ofizialak istilu armatu bat izan zela esan bazuen ere, Jaurlaritzaren balorazio batzordeak ikertu eta ondorioztatu berri duenez, "exekuzio estrajudizial" baten zantzu garbiak daude, eta polizia abusuei buruzko legearen arabera, biktimatzat aitortu ditu.

2022/08/12 - 18:19
Lekeitiok gomazko antzarren erabilera esklusiboa onartu du Antzar Egunean
Udalak aho batez onartu du urte honetatik aurrera gomazko antzarak soilik erabiltzea irailaren 5eko ospakizun tradizionalean.
2022/08/08 - 09:24
Uraren presioa jaitsiko dute Busturialdean gauez gaurtik aurrera
Murrizketa 24:00etatik 06:00etara izango da, eta, ordu horretan, ohiko presioa berreskuratuko da. Lea-Artibai eskualdean, berriz, funtsezkoa ez den ur kontsumoa mugatzea eskatu dute, kaleak garbitzean eta lorategiak ureztatzean, adibidez.