Lezo
2024/08/06 - 22:51
Lezoko bizilagunek errepidea modu seguruan gurutzatzeko irtenbidea nahi dute, biktima gehiago egon ez dadin
Gaintxurizketako bizilagunek protesta egin dute GI-636 errepideak gune horretan duen arriskua salatzeko. Haserre daude, ez baita puntu beltz horretan halakorik gertatzen den lehen aldia.
2024/08/06 - 10:18
Lezon emakume bat harrapatu eta hil zuen furgonetaren gidaria identifikatu dute
Ertzaintzak ikerketa abiatu zuen atzo ezbehar larriaren nondik norakoak argitzeko, eta bart topatu du ihes egin zuen furgoneta. Gaintxurizketako bizilagunek protesta egin dute, GI-636 errepide zati horren arriskua salatzeko.
2024/08/05 - 15:29
Emakume bat hil da GI-636 errepidean, Lezo parean, ibilgailu batek harrapatuta
Ertzaintza ibilgailuaren gidariaren bila ari da, harrapaketaren ostean ihes egin baitu. Ezbeharraren ondorioz, Errenteriako noranzkoko erreia itxi eta zirkulazioa Gi-2638 errepidetik bideratu dute.
2024/05/25 - 09:00
Irun eta Lezo arteko trenbidea, berriro zabalik, Gaintxurizketako tuneleko lanak bukatu ostean
Maiatzaren 6tik aritu dira bertan lanean, tunelean atzemandako pitzadurak konpontzen.
2024/05/24 - 16:25
Larunbatean irekiko dute berriro Irun eta Lezo arteko trenbidea, tuneleko lanak bukatu ostean
Maiatzaren 6tik aritu dira bertan lanean, tunelean atzemandako pitzadurak konpontzen.
2024/05/18 - 10:31
Errenteriako moto-istripuaren lekukoei laguntza eskatu die Ertzaintzak
Ostiraleko 13:45ean egin zuten talka furgoneta batek eta moto batek, eta motorraren gidaria bertan hil zen.
2024/05/17 - 16:51
Moto gidari bat hil da Gi-636 errepidean, Errenteria parean izandako istripuan
13:45ean talka egin dute furgoneta batek eta moto batek eta motoko gidaria bertan hil da. Iruneranzko bi erreiak itxita egon dira eta auto-ilarak sortu dira baina, zabaldu dituzte atzera eta egoera bere onera etorri da.
2024/05/08 - 10:40
Irun eta Lezo arteko trenbidea itxita dago, tuneletako batean pitzadurak atzeman ondoren
Arazoa konpondu bitartean, Irunera heltzeko Euskotreneko garraiobidea (topoa) hartu beharko da Errenteriako edota Pasaiako geltokietan. Halaber, topo zerbitzurik ez dagoen orduetarako, Irun eta Lezo-Errenteria bidea egiteko autobusak jarri ditu Renfek.
2024/02/19 - 17:57
Sexu-eraso bat salatu dute Lezon
Piztu Lezo, Gaxuxa eta Lezoko Emakume Taldeak eta Udalak astearte honetan, 19:30ean, Lezoko Gurutze Santuaren Plazan egingo den elkarretaratzean parte hartzeko deia egin dute.
2024/02/06 - 16:30
Landare-zorriak aurkitu dituzte EAEko bost ikastetxetako jantokietako menuan
Orain arte zabaldutako informazioaren arabera, Galdakaoko Gandasegi eta Urreta eta Andoaingo Ondarreta zentroak daude kaltetuen artean. Bietan Ausolan enpresaren esku dago zerbitzua. Lezo Herri Eskolan eta Mungiako Legarda ikastetxean ere atzeman dira intsektuak.
2024/02/05 - 15:38
Gizon bat ari dira ikertzen Lezon gertatutako eraso matxista baten egilea delakoan
Iragan urtarrilaren 30ean, indarkeria matxista kasu baten berri jaso zuen Ertzaintzak. Horren haritik, ofiziozko ikerketa abiatu zuen, inork ez baitzuen salaketarik jarri.
2024/01/25 - 11:55
Lagun bat hil da GI-636 errepidean, Lezo parean, bi autoren artean izan den trafiko istripuan
Ezbeharrean beste pertsona bat zauritu da, eta Donostia Ospitalera eraman dute, suhiltzaileek ibilgailutik atera ostean.
2024/01/25 - 11:53
Pertsona bat hil eta beste bat zauritu da Lezon, bi autok talka eginda
Ezbeharra 08:00ak baino lehentxeago gertatu da, oraindik argitzeke dauden arrazoiengatik bi ibilgailuek aurrez aurre talka egin dutenean. Kolpearen ondorioz, gizonezko bat hil da, eta beste bat zauritu, eta Donostia Ospitalera eraman dute.
2024/01/18 - 13:45
Langile bat hil da Errenterian, aldamio batetik erorita
Segurtasun Sailak baieztatu duenez, lan istripuan hil da gizona.
2023/12/18 - 16:23
Gizon bat hil da Errenterian, auto baten eta kamioi baten artean izan den trafiko istripuan
GI-636 itxita dago, bi noranzkoetan, eta auto ilara luzeak daude puntu horretan.
2023/12/15 - 16:04
Lezoko istripua eragin zuen gidaria behin-behinean aske utzi dute
Istripuan. 20 eta 22 urteko bi mutil hil ziren, eta emakume bat oso larri zauritu zen. Bi ibilgailuk aurrez aurre elkar jo zuten, eta horietako bateko gidaria atxilotu zuen Ertzaintzak.
2023/12/05 - 16:46
Fidantzapean espetxera bidali dute Lezoko istripua eragin zuen gidaria
Joan den den igandean gertatu zen istripua. 20 eta 22 urteko bi mutil hil ziren, eta emakume bat oso larri zauritu zen. Bi ibilgailuk aurrez aurre elkar jo zuten, eta horietako bateko gidaria atxilotu zuen Ertzaintzak.
2023/12/04 - 09:37
Egoera kritikoan jarraitzen du Lezoko istripuan zaurituetako batek
Igande goizaldean Lezon izandako istripuan bi mutil gazte hil ziren eta horiekin autoan zihoan beste neska bat oso larri dago. Laugarren bidaiaria ere erietxean dago.
2023/12/04 - 09:22
Albiste izango dira: Istripua Lezon, zauritu bat oso larri; Whatsapp Orain, euskaraz eta langabezia datuak
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/12/03 - 21:26
Mikel Arruti Lezoko alkatea: ''Herrian denok elkar ezagutzen dugu, eta horrelako albiste bat oso gogorra da''
Lezo herri txikia dela esan du Mikel Arruti Salaberria alkateak, eta gaurko istripua kolpe izugarria izan dela denentzat. ''Badakigu ez dagoela hitzik familiarrei eta lagunei mina arintzeko, baina gure berotasuna eta gure doluminik sentikorrenak helarazi nahi genizkieke", adierazi du.