TITULAR NAGUSIAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Albiste izango dira: Bi mendizale gipuzkoar hil dira Mont Blancen, Parekotasun Legea, eta Israel-Hamas

Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Mont Blanc
Mont Blanc

Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, 2024ko abuztuaren 22an, hedabideetako lerroburu nagusiak:

- Ezbeharra Mont Blancen: Gipuzkoako bi mendizale hil dira Mont Blanc mendian (Frantziako Alpeeetan) tontorretik jaisten ari zirela istripu bat izan dutenean. Haiekin eskalatzen ari zen hirugarren mendizale bat bizirik atera da, eta zauri arinak ditu. Hildakoek 26 eta 27 urte zituzten, eta Oiartzun eta Usurbilen jaiotakoak ziren, baina bigarrena Lezon bizi zen. Bizirik atera den mendizalea, berriz, Oiartzungoa da. Mikel Arruti Lezoko alkateak eta Joana Mendiburu Oiartzungo alkateak doluminak eman dizkiete Mont Blanc mendian atzo hildako mendizaleen senide eta lagunei. 

- Parekotasun Legea: Parekotasun Legea, emakumeen eta gizonen ordezkaritza parekideari eta presentzia orekatuari buruzko Lege Organikoa, gaur sartu da indarrean "akats tekniko" batekin. Akats horrek babesik gabe uzten ditu istripu, gaixotasun larri edo ospitaleratze baten ondorioz senitarteko bat zaintzeko bost eguneko baimen berria edo lanaldia egokitzeko baimena hartzen duten langileak.

- Israel-Hamas azken ordua: Israelen eta Hamasen artean bitartekari lanak egiten ari diren Egiptok, Qatarrek eta AEBk "atzeratu" egin dituzte Gazan su etena lortzen ahalegintzeko pasa den asteazkenerako Kairon iragarrita zeuden negoziazioak. Halaber, Antony Blinken AEBko Estatu idazkariak Dohara egindako bisita amaitu du, Gazako gerra hasi zenetik Ekialde Hurbilera egin duen bederatzigarren bisitan. Gauzak horrela, elkarrizketak ez atzera ez aurrera daude.

Zure interesekoa izan daiteke

claudia tacoronteren ahizpa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bideo hunkigarria argitaratu du Lara Tacorontek, Mexikora ikastera joan eta hil duten gaztearen ahizpak

Lara Tacorontek, asteburuan Mexikon labankadaz hil zuten Claudiaren ahizpak, salatu duenez, inork ez zion bere familiari jakinarazi “duela oso gutxi” beste bi emakume hil zituztela unibertsitate berean, Moreloseko Autonomoan. "Zergatik ez du inork ezer egiten?", galdetu eta deitoratu du "gutako bakoitza, pertsona gisa, gizarte gisa, aldatzen ez garen arte, horrelakoek gertatzen jarraituko dute".

Gehiago ikusi
Publizitatea
X