Lezo
2021/03/10 - 15:33
Gipuzkoan sei herri daude 60ko intzidentziaren azpitik
Bizkaiak eta Arabak baino intzidentzia tasa txikiagoa dauka Gipuzkoak. Eta hiru hiriburuetatik Donostia da transmisio baxutik gertuen dagoena.
2021/02/23 - 01:29
Lezoko udal garbiketako langile bati eraso egin diotela salatu dute
Garbitzen ari zen lekuan zikinkeriak lurrera botatzen ari zen gazte talde bati kontuak eskatu zizkion, eta horiek jipoitu egin zuten.
2021/02/01 - 15:42
EAEko 91 udalerri eremu gorrian daude
5.000 biztanle baino gehiagoko 9 udalerri sartu dira gaur gorrian. Guztira, udalerri handi eta txikiak kontuan izanda, 91 dira eremu gorrian daudenak.
2020/10/24 - 19:23
Donostia, zonalde gorrira pasatzeko zorian
Gipuzkoako 22 herri daude une honetan alerta gorrian eta 9 laranjan. Laster hiriburua ere gorrian egon daiteke. ETB Tolosan izan da murrizketen lehen eguna nolakoa izan den ikusten.
2020/10/21 - 16:24
Intzidentzia-tasa altua duten herriak 18 dira Gipuzkoan
Hernani eta Lezo sartu berriak dira , 5.000 biztanletik gorako herrien artean kutsatze tasak 500 positibo gainditzen dituztenen artean.
2020/10/18 - 18:16
Gipuzkoako gune gorriak: 10 udalerri daude kutsatze-tasa oso altuarekin
100.000 biztanleko 500 kutsaturen langa gainditu dute 10 herrik Gipuzkoan. Herritarrekin izan da ETB eta datu txarrak ikusita, "neurriak orain hobeto beteko" ote diren esperantza dute askok.
2020/05/26 - 15:49
Gizon bat atxilotu dute Lezon, bikotekide ohiari erasotzea egotzita
Biok autoan zihoazela bikotekide ohia, emakumezko bat, jotzea leporatu diote atxilotutakoari, 41 urteko gizonezko bati.
2020/01/18 - 17:23
Saldiseren hiltzaileen 'inpunitatea' salatu du Egiari Zor Fundazioak
1980ko urtarrilaren 16an hil zuten tiroz Amnistiaren Aldeko Batzordeetako kidea. Ondoren, Espainiako Talde Armatuak (GEA) hartu zuen bere gain hilketa.
2019/09/03 - 14:29
Langile bati heriotza eragin zion azken lan-istripua salatu dute sindikatuek Lezon
11:00etan CC.OO. sindikatua izan da Ipintza poligonoan elkarretaratzea egin duena. Ordu erdi beranduago, ELA, LAB, Steilas, EHNE eta HIRU sindikatuek egin dute.
2019/08/30 - 22:29
26 urteko behargin bat hil da Lezon izandako lan-istripuan
Ezbeharra Ipintza industrialdeko Kuluxka enpresan gertatu da. Langile gazteari gurpil batek eztanda egin dio, LAB sindikatuak azaldu duenez.
2019/06/15 - 18:19
PSEk eta EAJk ituna bete eta Andoaingo eta Pasaiako alkatetzak eskuratu dituzte
PSE-EEk udal garrantzitsuak berreskuratuko ditu horrela, eta EH Bilduk Elkarrekin Podemosen babesa lortu du, alkatetzak bereganatzeko, Errenterian eta Ordizian.
2019/06/14 - 12:47
Udalen osaketa, akordioen menpe
Gehiengo osorik ez dagoen udalerrietako askotan EAJ-PSE itunak baldintzatuko ditu Alkatetzak EAEn, baina oraindik ikusteko dago zer gertatuko den Iruñea eta beste udal batzuetan.
2019/06/10 - 20:11
Udalen mapan aldaketak ekar litzake EAJ-PSE akordioak
Larunbatean osatuko dira, eta oraindik ikusteko dago zer gertatuko den. EAEn, EAJ-PSE akordioa, EH Bildu eta Podemosen artekoa eta indar abertzaleena gailendu litezke, zerrenda bozkatuenaren kaltetan.
2019/05/20 - 13:10
Eguraldiak hobera egingo du gaur
Asteartean hodeiak eta ostarteak agertuko dira zeruan. Asteazkenean, berriz, giro eguzkitsua nagusituko da.
2019/05/19 - 16:04
Euria erruz bota du Gipuzkoan, eta arazo ugari sortu ditu errepidean
Euria izan da asteburu honetako protagonista nagusia, eta, azken orduotan, suhiltzaileek irteera ugari egin behar izan dituzte Gipuzkoan.
2019/03/05 - 10:33
Martxoaren 8rako Gipuzkoan deituta dauden kontzentrazio eta manifestazio nagusiak
Kontsulta ezazu Mugimendu Feministak Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu duen egitaraua, herriz herri.
2018/12/17 - 22:22
Gizon bati 7 urteko espetxe-zigorra ezarri diote, Lezon emakume bat bortxatzeagatik
Gainera, zigortuak bost urte gehiago zaintzapeko askatasunean emango ditu, eta zigorra bete ondoren gizona ezin izango da zortzi urtez biktimarengana hurbildu.
2018/09/20 - 00:06
16 urteko mutil bat hil da Lezon, trenak harrapatuta
Une horretan, biktima beste gazte batekin batera zegoen, eta hura artatu behar izan dute, antsietate krisi batek jota. Hildakoa Gipuzkoako Aldundiaren zaintzapean zegoen.
2018/08/09 - 20:55
Badian Bizi! plataformak salaketa aurkeztuko du Pasaiako portuko suteagatik
Plataformaren ahotan, sute hori “akabua izan da; izan ere, portuko jarduerak sortutako kutsadura egunero jasaten dute inguruko bizilagunek”.
2018/08/03 - 23:04
Portu agintaritza sutearen arrazoiak argituko dituen txostenaren zain dago
21.000 litro ur behar izan zituzten sua erabat itzaltzeko. Suhiltzaile talde bat eta atoi-ontzi bat bertan egongo dira erabat amaitutzat eman arte itzaltzearen inguruko lan guztiak.