Indarkeria matxista
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gizon bat atxilotu dute Lezon, bikotekide ohiari erasotzea egotzita

Biok autoan zihoazela bikotekide ohia, emakumezko bat, jotzea leporatu diote atxilotutakoari, 41 urteko gizonezko bati.

Ertzaintzak 41 urteko gizonezko bat atxilotu du, Lezo Gipuzkoako udalerrian auto batean zihoazela bikotekideari erasotzea leporatuta, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak ohartarazi duenez.

Gertakariak atzo jazo ziren, arratsaldeko azken orduetan, gizonezko bat Pasaian bikotekide ohiaren autora igo eta barruan eztabaida bat abiatu zutenean.

Biktima gidatzen ari zela, gizonezkoak bolanteari oratu zion eta ibilgailua kontrako erreira lerratzea eragin zuen, bion eta gainerako gidarien segurtasuna arriskuan jarrita.

Emakumeak autoa gelditu zuen, Lezoko herrigunean, eta gizonezkoak giltzak kontaktutik kendu eta berarengana egin zuen, Udaltzaingoa agertu eta parte hartu zuen arte.

Udaltzainek Ertzaintza ohartarazi zuten, eta, bertaratutakoan, autoaren barruan zeudenak identifikatu eta gizonezkoa atxilotu zuten, genero indarkeriaren delitu bat leporatuta.

Polizia izapideak betetakoan, atxilotua epailearen esku utzi zuten.

Tratu txarrak pairatzen badituzu edo kasuren bat ezagutzen baduzu, kontuan hartu gida honetako aholkuak eta / edo deitu doako telefono hauetako batera: 900 840 111 (Euskadin) edo 016 (Estatu osoan). Ez dute fakturan arrastorik uzten, baina bai telefonoan. Beraz, ez ahaztu ezabatzea.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X