LGTBI
2022/12/10 - 16:14
Qatarreko futbol txapelketa, denon ahotan beste behin: kazetari baten heriotzak polemika piztu du
Grant Wahl, Estatu Batuetako futbol kazetari ospetsua ostiral honetan hil da, Herbehereak eta Argentinaren arteko partiduaren amaieran. Kazetaria bera albiste izan zen duela egun batzuk, Qatarren LGTBI eskubideen aldeko kamiseta eramateagatik.
2022/12/10 - 15:31
Trans Legearen murrizketen kontrako manifestazioak egin dira Estatuko hainbat hiritan
Trans Legearen murrizketen aurkako protestak dute gaur zenbait hiritan, LGTBI kolektiboek deituta. Donostian, esaterako, sozialisten egoitza aurrean egin dute protesta, alderdiak aurkeztu dituen zuzenketen aurka.
2022/11/30 - 11:57
AEBko Senatuak sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak babesteko lege-proiektua onartu du
Ezkontza Errespetatzeko Legeak Ordezkarien Ganberaren boto-zenbaketa igaro beharko du orain. Lege-proiektua urtea amaitu baino lehen Behe Ganberan onartzea espero da.
2022/11/28 - 17:32
Irene Montero: "PSOEk esan dit ez duela akordiorik nahi" trans legearen inguruan
Berdintasun ministroak (Unidas Podemos) "kezkatuta" dagoela onartu du, baina oraindik desadostasuna konpontzeko denbora dagoela azpimarratu du. Bien bitartean, PSOEk adierazi du ez duela "negoziazio prozesurik amaitutzat ematen", baina bere zuzenketak mantentzen dituela.
2022/11/23 - 16:33
Alemaniako hamaika jokalariek ahoa estali dute Qatarren, LGTBI+ kolektiboari babesa emateko debekuagatik
Alemaniako selekzioaren hamaikakoak, komunikabideen aurrean egin ohi den argazkian, keinu hori egin du. Helburua FIFAren aurka protesta egitea izan da; FIFAk ez die baimena eman taldeetako kapitainei LGTBI+ gizataldearen aldeko besokorik eraman dezaten.
2022/11/21 - 10:24
Gutxienez bost hildako eta 18 zauritu Coloradoko LGTBQ klub batean izandako tiroketa batean
Susmagarria, 22 urteko gazte bat, zauritu egin zuten erasoan, eta ospitalean dago, zaintzapean. Joe Bidenek erasoa gaitzetsi du eta "gorrotoa ez onartzeko" deia egin du.
2022/11/20 - 18:29
Gutxienez 5 hildako eta 18 zauritu LGTBIQ klub batean, Koloradon
Erasoa goizaldeko 01:03 aldera gertatu da AEBn (09:03 Euskal Herrian). Poliziak ingurua hesitu du, eta kontuz ibiltzeko eskatu du.
2022/11/19 - 11:08
Qatar 2022 ''Lotsaren Munduko Txapelketa'' izango da, dio Amnistia Internazionalak
Txapelketarako obretan hildako langileak, LGTBI+ gizataldeak Qatarren pairatzen duen diskriminazioa eta emakumeek herrialdean sufrutzen duten bazterkeria, polemikaren erdigunean.
2022/11/19 - 10:20
Qatar 2022: giza eskubideak jokoz kanpo, Munduko Futbol Txapelketan
Igandean hastekoa den Munduko Txapelketa polemikaz jantzita dator. Hiru gaik kritika ugari eragin dute mundu osoan zehar: azpiegiturak egiteko obretan hildako langileen gaiak, homosexualitatea Qatarren legez kanpokoa izateak, eta emakumeek jasaten duten zapalkuntzak.
2022/11/02 - 19:13
EAJk eta EH Bilduk ez binarioentzako eta intersexualentzako eskubide gehiago eskatu dituzte
Beste zortzi alderdirekin batera, trans legerako hamaika zuzenketa aurkeztu dituzte. Bitartean, Irene Montero Espainiako Gobernuko Berdintasun ministroak PSOEri egotzi dio trans legearen "bihotza ukitzea" eta gobernu kideek adostutakoa "ez betetzea".
2022/10/31 - 16:21
Carmen Calvok "zorrotza" den eta "haurtzaroa babestea" helburu duen trans legea defendatu du
Astelehen honetan, trans legearen harira PSOEk zuzenketak aurkeztuko ditu Diputatuen Kongresuan. Zuzenketarik nabarmenena da 16 urtetik beherakoek epaile baten baimena izan beharko dutela sexua aldatzeko.
2022/10/28 - 23:05
PSOEk proposatu du 16 urtetik beherakoek epailearen baimena behar izatea sexua aldatzeko
Alderdi Sozialistak zuzenketak aurkeztuko ditu Trans Legearen aurka.
2022/10/26 - 15:41
Trans legeari zuzenketak aurkezteko epea luzatzeko eskatu du PSOEk enegarrenez
Kongresuko Mahaiak zirt ala zart erabaki beharko du; onartzekotan, seigarren aldia litzateke. Monteroren aburuz, atzerapena "ulergaitza" da. Patxi Lopezek esan du garrantzitsuena araudiaren segurtasun juridikoa dela. LGTBI+ taldeek legea "arrisku bizian" jartzea egotzi diote PSOEri.
2022/10/22 - 23:40
Legearen tramitazioa ez atzeratzea eskatu du Trans Plataformak Madrilen, baina zabalik da eztabaida
Bartzelonan ostera trans legearen kontrako leloak entzun dira. Legeak dioena xehetu dugu eta Espainiako Gobernuko kideen artean nahiz gizartean bertan puri-purian dagoen eztabaidaren gakoak zerrendatu ditugu informazio sorta honetan.
2022/10/21 - 11:16
Nafarroan LGTBIfobia delituak hautemateko gida
Biktima edo lekuko izanez gero nola jokatu azaldu du Nafarroako Berdintasuneko Institutuak prestatutako gida batek.
2022/10/06 - 10:35
Trans legea eta abortuaren erreforma eztabaidagai Kongresuan
Angela Rodriguez Estatuko Berdintasun idazkariak asteon esan duenez, gaurko eztabaida "zarata handirik gabe" igarotzea espero du, eta herritar guztien "eskubideak bermatzen jarraitzeko" itxaropena agertu du.
2022/09/23 - 17:05
"Something you said last night" pelikulak Sebastiane saria irabazi du Zinemaldian
Gehitu elkarteak Luis de Filippisen filmari eman dio Zinemaldian lesbiana, gay, transexual eta bisexualen errealitate eta balioak ondoen islatu duen pelikularen saria.
2022/09/20 - 16:52
Flandriako gotzain katolikoak prest daude sexu bereko pertsonen elkartzeak bedeinkatzeko
Vatikanoari desafio eginez, zeinak iaz sexu bereko pertsonen arteko loturak bedeinkatzea debekatu zuen, Belgikako gotzainek erritu bat proposatu dute, otoitz bat eta bedeinkazio bat barne hartzen dituena.
2022/09/16 - 16:38
Euren homosexualitatea libreki adierazten duten irakasleak erreferente bilakatzen dira ikasle askorentzat
Iker Lopez irakasleak argi izan zuen hasieratik: homosexuala zela esan zien bere ikasleei. Bere tutorearen lanari esker, Marcosek lasaitasunez kontatu du transexuala dela.
2022/08/27 - 09:17
Bilboko Konpartsek erasoen aurkako giza katea deitu dute
Bilboko Konpartsek azaldu dutenez, protesta gaurko 19:30ean hasiko da Arriaga Antzokiaren aurrean, ostiralean "Aste Nagusiko erasoen aurkako protokoloa" aktibatu ostean.