LGTBI
2023/05/08 - 13:43
Berdinduk 2.400 irakasleri aholkua eman zien eta 640 kontsulta jaso zituen iaz, bereizkeria eragozteko
Informazioa, orientazioa eta ahokularitza eskaintzen die Berdinduk, dela LGTBI+ pertsonei eta horien familiei, dela Hezkuntza profesionalei.
2023/04/22 - 10:21
Bi autopsiak 'kontaktu-appko ustezko hiltzailea'ren auzia alda dezakete
Saul Castro abokatuak ETBri azaldu dionez, "biktimen gorpuak nola aurkitu zituzten ikusita, bateragarria da itotzeko teknika batekin". "Teknika hau berezia da: karotida-arteriak estutzea; teknika honen berezitasuna da ez duela barneko edo kanpoko lesiorik uzten", azpimarratu du.
2023/03/31 - 16:34
Trans Ikusgarritasunaren Mundu Egunean, belaunaldi berria 70eko hamarkadakoarekin elkartu dugu
40 urteko aldea dute, eta gazteenek aurreko belaunaldiek erdietsitako askatasuna goraipatu dute, haiei esker euren bizipenak oso desberdinak izaten ari dira eta.
2023/03/31 - 09:49
Albiste izango dira: Radio Euskadik 40 urte, Trans Ikusgarritasuna eta kontrol saioa Legebiltzarrean
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
2023/03/31 - 07:00
Mash Elizalde: ''Hormonak hartu nituen nik nahi nuelako, baina ez nuen mediku paper hori aurkeztu nahi''
Mash Elizalde irundarrak 23 urte ditu eta gizonezko transa da. Urteak daramatza hormonatzen, baina ez du izena eta sexua oraindik aldatu, medikuaren zirutagiria ez baitzuen aurkeztu nahi. Orain, Trans Lege berriarekin, prozesua hasi du Erregistro Zibilean, eta pozik dago.
2023/03/30 - 22:59
Mash Elizalde, trans gizona: "Lege berriak askatasuna ekarri digu"
23 urteko iruindarra 2018an hasi zen hormonatzen, baina Trans Lege berria indarrean sartu arte ez ditu bere izena eta sexu aipamena aldatu Erregistro Zibilean, uko egin baitzion medikuaren ziurtagiria inon aurkezteari. Bere erabakiaren zergatia azaldu du.
2023/03/30 - 22:55
Sentsibilizazio asmoarekin, '20.000 especies de abejas' filmaren emanaldi berezia Bilbon
Trans Ikusgarritasunaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, Bilbon emanaldi berezia eskaini dute.
2023/03/24 - 15:45
Gehituk ikerketa "sakona" eskatu du 2021ean Bilbon hildako bost gizonezkoren heriotzak argitzeko
Elkartea herri akusazio gisa aurkeztu da zazpi auzibidetan: gizon homosexualen ustezko bost hilketa eta bi hilketa saiakera argitzeko prozesuetan. Zazpi kasuak bateratzeko eskatu du gertaturikoa argitzeko eta erantzukizun penalak zehazteko.
2023/03/10 - 19:47
Alemaniako Eliza katolikoak bikote homosexualak bedeinkatuko ditu 2026tik aurrera
Gainera, zelibatuaren praktika aztertzearen eta emakumeen sermoien alde egin dute. Dibortzio baten ondoren bide zibiletik ezkondu diren bikote heterosexualen bedeinkazioak ere onartu dituzte.
2023/03/08 - 16:56
''Emakumearen definizioa ez ezagutzea'' leporatu diote hainbat gaztek Irene Montero ministroari
Martxoaren 8aren harira antolatutako ekitaldi batean agirika egin diote Berdintasun ministroari. "Pertsona transexualen diskriminazioa eta emakumeen zapalkuntza nahasten" dituela egotzi diote.
2023/03/04 - 21:53
Mikel Martin EGHAMeko aktibista hil berriari omenaldia egin diote Errenterian
Ostegunean hil zen eta gaur Errenterian, bere jaioterrian, omenaldi beroa egin diote Mikel Martin EHGAM elkartearen sortzaile eta LGTBI kolektiboaren defendatzaile sutsua izandakoari. 2005ean Espainiako armadako 4 militarrek jipoitu zutenean egin zen ezagun, gertatutakoa epaitegietan salatu zuelako.
2023/03/03 - 15:45
Mikel Martin LGTBIQ+ kolektiboaren aldeko borrokalari sutsua hil da Errenterian
Mikel Martin ezagutzen zutenek bere izaera eskuzabala goraipatu dute. Bihar eguerdian emango diote azken agurra Errenteriako zumardian egingo den ekitaldian.
2023/03/02 - 06:00
16 urtetik gorakoek sexua aldatu ahalko dute gaurtik aurrera Erregistro Zibilean, baldintzarik bete gabe
Horrela, gaurtik aurrera nahikoa izango da hala nahi duenak idatziz erregistro-aldaketa eskatzea, frogarik eta lekukorik aurkeztu beharrik gabe.
2023/02/26 - 15:36
Sofia Otero basauritarraren saria beretzat hartu du hildako Ekai gaztearen familiak
Estibaliz Urresola "20.000 especies de abejas" filmearen zuzendariak trans umeen familien errealitatea ezagutu zuen Naizen elkartearen eskutik. Sofia Otero haur protagonistak jasotako saria trans kolektibo osoaren garaipena dela uste dute.
2023/02/25 - 22:52
Euren burua etxeko balkoitik behera bota zuten bikiek bullyinga pairatzen zuten Mossoen arabera
Bikietako bat mutikoa sentitzen zen, eta Ivan deitzeko eskatu zuen eskolan. Barre eta burla egiten zioten horregatik. Ezbeharrean hil zen. Leila larri dago Sabadellgo ospitalean. Gertuko inguruaren gutxiespena jasaten duten trans nerabeen artean 8 aldiz altuagoa da suizidio saiakera tasa.
2023/02/16 - 21:53
Nola eragingo die Estatuko Trans Legeak EAEri eta Nafarroari?
Euskal Autonomia Erkidegoak lege propioa du 2012tik, eta Foru Erkidegoak 2017tik. Eragin bakarra erregistroan izango du.
2023/02/16 - 16:32
Trans legea eta abortuarena, behin betiko onartuta
Bide politiko luze eta malkartsua igaro ondoren, Diputatuen Kongresuak argi berdea eman die Irene Montero Berdintasun ministroak bultzatu dituen bi legeei.
2023/02/16 - 15:06
Trans legea eta abortuarena onartu dituzte behin betiko
Nahiz eta azkenean sozialistek eta moreek akordioa itxi, LGTBI pertsonen eskubideen aldeko legeak azaleratu ditu Gobernuaren barruan desadostasun gehien.
2023/02/14 - 21:09
Futbola homofoboa al da?
Aratz Castro Bilbao Bizkaia Harroren koordinatzaileak kolektiboaren ikuspuntua azaldu du, Jakub Janktoren, Getafek utzita Sparta Pragan ari den jokalariaren, adierazpenak eta Qatarreko azken munduko txapelketan gertatutakoa abiapuntu hartuta (jatorrizkoa gaztelaniaz).
2023/02/14 - 15:43
David Moscoso soziologoaren ustez, ''futbolak balio matxistak ditu eta homofoboa da''
Ikerketa baten arabera, Espainian, futbolarien % 6-7k homosexualak dira, baina inork ez du pauso hori ematen.