Lanbide Heziketa
2022/05/09 - 13:20
Ingeniariak, tekniko-zientifikoak, informatikariak eta mekanikariak, enpresek gehien behar dituzten profilak
Adegiren inkesta baten arabera, STEM arloetako beharginak beharko dira. Lau kontratutik hiru ingeniaritzak, Informatika, Matematika, Biologia edo Enpresa-kudeaketako goi-mailako ikasketak dituzten pertsonei egingo zaizkie, baita Fabrikazio Mekaniko, Elektrizitate eta Elektronikakoei ere.
2022/05/07 - 14:20
Lanbide Heziketan izena emateko epea irekiko da astelehenean Euskadin
Datorren ikasturtean, 2022-2023 artekoan, Lanbide Heziketako ikasketaren bat hasi nahi duten ikasleek maiatzaren 9tik 27ra egin ahal izango dute matrikulazioa.
2022/03/25 - 13:42
20 urtetako beherakadarik handiena izan da EAEko unibertsitatez kanpoko irakaskuntza arautuko matrikulazioan
2020-21 ikasturtean 412.130 ikasle matrikulatu ziren EAEko unibertsitatez kanpoko irakaskuntza arautuan, aurreko ikasturtean baino % 1,8 gutxiago, Eustat Euskal Estatistika Erakundeak zabaldutako datuen arabera.
2022/01/31 - 15:41
Lanbide Heziketako ikasketak amaitutako ikasleen % 72,5ek lana aurkitu dute 2021 urtean
Dena dela, oraindik ere hamarretik ia zazpi gizonezkoak dira lanbide heziketan. HETELek, Euskadiko Lanbide Heziketako Ikastetxeen Elkarteak hor kokatu du hurrengo erronka, emakumezkoen kopurua gehitu nahi duelako.
2022/01/28 - 00:19
Magisteritza gradurako sarbide azterketa ezartzea proposatu du Hezkuntza Ministerioak
Irakaskuntza-lanbidea hobetzeko beste 23 proposamenekin batera aurkeztu dute, irakaslegoaren baldintzak hobetzeko eta hasierako formakuntzan profesional onenak izateko helburuekin.
2021/11/17 - 09:19
Ikasgai guztiak gainditu gabe DBHn mailaz pasatu eta Batxilergoko titulua lortu ahalko da
Espainiako Gobernuak onartu duen dekretu berriak Lehen Hezkuntzan, Bigarren Hezkuntzan (DBH), Batxilergoan eta Lanbide Heziketan izango du eragina. Ikasturte honetatik aurrera, ez dira errekuperazio azterketak egingo DBHn; bai, ordea, Batxilergoan.
2021/09/07 - 16:17
Lanbide Heziketako ikasleek inoiz baino ordu gutxiago pasako dituzte ikasgelan
Espainiako Ministro Kontseiluak gaur onartu du Lanbide Heziketaren lege berria. Aldaketa nagusia praktikak lehen urtetik egingo direla da. Eredu hori dagoeneko martxan dago EAEn.
2021/04/14 - 13:33
Espainiako Gobernuak hiru hilabetez luzatu du alokairuaren eta etxegabetzeen luzapena
Bestalde, energia aldetik eraginkorrak diren eraikinetan alokairu sozialeko etxebizitzak eraikitzeko 1.000 milioi euro bideratuko dituztela iragarri du Sanchezek.
2021/03/26 - 16:06
Nafarroak Lanbide Heziketako 990 plaza berri izango ditu datorren ikasturtean
Nafarroak eraldaketa digitalaren eta ingelesezko zikloen eskaintzaren aldeko apustua egin du. Gainera, lehen aldiz, Lanbide Heziketako graduondokoak ezarriko dira espezializazio ikastaroen bidez.
2021/02/16 - 16:47
Adar industrial eta tekniko batzuek ez dute profesionalik aurkitzen Euskadin
Metalgintzarekin, logistikarekin eta elikadurarekin lotutakoak dira Euskadin aurkitzea gehien kostatzen diren langileak, bai eta teknologia berrietan adituak eta osasun-arloko profesionalak ere.
2021/02/11 - 14:47
Nafarroako Gobernuak CO2 neurgailuak jarriko ditu ikastetxe publikoetan
700 neurgailu inguru banatuko ditu Hezkuntza Departamentuak, zentro horietako airearen kalitatea bermatze aldera.
2020/12/01 - 21:41
Zer pentsatzen dute bitarteko langileek Eusko Jaurlaritzaren lege-proiektuari buruz?
Jaurlaritzako administrazio orokorrean lan egiten duten interinoen erreakzioak jaso ditugu. Lege-proposamen honek interinitate abusuarekin ez duela amaitzen diote.
2020/08/28 - 15:31
Ikasturte hasierako egutegia Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan
Pandemiaren bilakaeraren eta egungo egoera epidemiologikoaren ondorioz, Eusko Jaurlaritzak ikasgeletarako itzulera modu mailakatuan garatuko dela adostu du.
2020/08/21 - 11:25
Ikasturte hasieran irakasle guztiei PCR probak egitea baztertu du Eusko Jaurlaritzak
Nekane Murgak adierazi duenez, adituekin lanean ari dira jada proba horiek zeini eta zein egoeratan egin behar diren ikusteko, "benetan eraginkorrak izan daitezen".
2020/08/19 - 16:55
Lanbide Heziketa aurrez aurreko klaseekin hasiko da EAEn
HETELen uste dute telematikoara ere pasa beharko dutela uneren batean. Egoera batean zein bestean, erronkari aurre egiteko prest daudela diote.
2020/05/25 - 16:17
Lan Heziketako zentro gehienetan itzuli dira aurrez aurreko klaseak
Klaseetan lekua mugatu da, distantzia-tarteak bermatzeko. Materiala eta erremintak, erabili aurretik eta ostean garbitu behar dituzte.
2020/05/07 - 16:53
Batxilergoko eta LHko azken mailetako ikasleak, maiatzaren 18an eskolara EAEn
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak Euskal Autonomia Erkidegoan ikasturtea amaitzeko jarraibideak iragarri ditu gaur.
2020/05/07 - 14:30
Batxilergoko eta Lanbide Heziketako ikasleak, maiatzaren 18tik aurrera eskolara EAEn
Batxilergoko azken mailetako ikasleak eta Lanbide Heziketako gehienak itzuliko dira egun horretan ikastetxera. Gainerako mailetakoek eta DBHko 4. mailakoek maiatzaren 25ean egingo dute.
2020/03/30 - 20:24
Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako lan eskaintza 2021era atzeratu da Nafarroan
"Inposatutako" neurria da, hautagaien (5.700 pertsona) eta prozesuan parte hartzen duten guztien osasuna bermatzeko eskakizunaren ondorioz ezarria.
2020/02/28 - 01:07
Ostiral honetan zabalduko da Hezkuntzako LEPerako eskaerak aurkezteko epea
Bigarren Hezkuntzako eta LHko irakasleentzako deialdiaren lehen proba ekainean egingo dute.