Libano
2024/09/24 - 10:54
Israelek azken 18 urteetako erasorik hilgarriena abiatu du Libanon
Gutxienez 492 pertsona hil dituzte, horien artean 35 adingabe eta 58 emakume, eta 1600 baino gehiago zauritu dira Israelgo armadak Libanoko hegoaldeko, ekialdeko eta ipar-ekialdeko hainbat punturen aurka egindako bonbardaketetan.
2024/09/24 - 09:43
Albiste izango dira: Euskal Zinemaren Gala, Gerra Libanon eta Atun gorria Bizkaiko Golkoan
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/24 - 07:00
Milaka familia Libano hegoaldetik eta ekialdetik ihes egiten ari dira, Israelen bonbardaketen ondorioz
NBEk Libanon duen bake misioak ohartarazi duenez, Israelen bonbardaketak "ez dira soilik nazioarteko zuzenbidearen urraketak, gerra krimenak ere izan daitezke". Dagoeneko erasoek milaka zibili eragin diete, eta alde egitera behartu dituzte.
2024/09/23 - 19:24
Libanoko Gobernuak larrialdi plan nazionala aktibatu du, Israelen bonbardaketa masiboen ondorioz
Israelek herrialdearen hegoaldearen eta ekialdearen aurka egindako bonbardaketa masiboen ondorioz, Libanoko hainbat eremutatik desplazatzen ari den "jende kopuru handiari" laguntzea da planaren helburua.
2024/09/23 - 16:58
Israelgo Armadak 492 pertsona hil eta 1.600 baino gehiago zauritu ditu Libanon egindako bonbardaketetan
Tel Avivek aire erasoak egin ditu herrialdearen hegoaldean, ekialdean eta ipar-ekialdean; biktimen artean haurrak eta osasun langileak daude. Gainera, Israelgo Armadak esan du bigarren eraso bat egin duela Beiruten.
2024/09/23 - 11:02
Israelek eraso gehiago egin ditu Libanoren aurka eta herritarrei hegoaldetik urruntzeko eskatu die
Israelgo Armadak gaur baieztatu duenez, gauean zehar Libanoko hegoaldean eta ekialdean bonbardaketak egin ditu, eta ohartarazpena egin dio herrialde horretako biztanleriari: urrun daitezela "Hezbollahk armamentua gordetzeko erabiltzen dituen eraikinetatik", horien kontrako erasoa egingo baitu aurki.
2024/09/23 - 09:59
Albiste izango dira: Pertsonen salerosketaren aurkako eguna, hauteskundeak Brandenburgon, eta Israel-Hezbollah
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/22 - 23:44
Israel eta Hezbollah, elkarri haginak erakusten, mundua bake eske
Isralek eta Hezbollahk misil eta kohete ugari jaurti dizkiote elkarri azken egunetan. Hezbollahren erasoetako bat Haifaraino iritsi da eta Israelen erasoek dozenaka hildako utzi dituzte azken egunetan Libanon. Bien arteko gatazka ez da berria eta betikoek jarraitzen dute sufritzen: zibilek.
2024/09/22 - 19:51
50 dira dagoeneko Israelek ostiralean Beiruten egindako atentatuan hildakoak
Libanoko Defentsa Zibilaren arabera, 66 pertsona zauritu ziren erasoan, eta 11 desagertuta daude. Ostiraleko bonbardaketak apartamentu batzuk harrapatu zituen Dahieh inguruan. Erasoaren helburua Ibrahim Akil zen, Hezbollahko goi-kargundun bat, eta Israelgo Armadak haren heriotza baieztatu du.
2024/09/22 - 11:58
Israelek Hezbollahri eraso egiten jarraitu du Libano hegoaldean
Israelgo Armadak 290 helburu jo dituela esan du. NBEren Libanoko koordinatzaileak ohartarazi duenez, Ekialde Hurbila "berehalako hondamendi baten atarian" dago, eta ez dago "irtenbide militarrik" Israelen eta Hezbollahren arteko borroken aurrean.
2024/09/22 - 11:13
Libanok 45era igo du Israelek Beiruten egindako bonbardaketan hildakoen kopurua, eta 68ra zaurituena
Ostiraleko bonbardaketak apartamentu-eraikin bat jo zuen Dahieh inguruan, eta bi eraikin behera erori ziren. Erasoaren helburua Ibrahim Aqil Hezbollahko kidea zen; Israelgo Armadak esan du bertan hil zela.
2024/09/21 - 13:04
Israelek Beirut bonbardatu du, Libanoko hiriburua, eta gutxienez 31 pertsona hil eta 68 zauritu ditu
Bonbardaketak apartamentu-eraikin bat jo du Dahieh inguruan, eta bi eraikin behera erori dira. Erasoaren helburua Ibrahim Aqil Hezbollahko kidea zen. Israelgo Armadak Aqil hil duela esan du.
2024/09/20 - 21:24
Gutxienez 9 hildako eta 59 zauritu Israelek Beirut hegoaldean egindako bonbardaketan
Israelgo Armadak esan du Ibrahim Aqil Hezbollahko operazio militarretako burua eta Radwan eliteko indarretako beste kide batzuk hil dituztela Beirut hegoaldean egindako bonbardaketan.
2024/09/20 - 09:36
Albiste izango dira: Zinemaldiaren hasiera, Sanchezen eta Pradalesen arteko bilera, eta Israel-Hezbollah gerra
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
2024/09/20 - 00:36
Israelek 50 bonbardaketa baino gehiago egin ditu Libanon, gatazka areagotuz
Israelek Libano hegoaldean egindako erasoek bat egin dute Hasan Nasrala Hezbollahko buruzagiak telebistan emandako hitzaldiarekin. Gerra psikologikoaren parte den ekintza batean, ehiza-hegazkin israeldarrek Beirut gainean soinu-hesia hautsi dute.
2024/09/19 - 20:14
Nasrala (Hezbollah): "Operazio honetan muga eta marra gorri guztiak gainditu ditu etsaiak"
Libanoko miliziaren buruzagiak onartu duenez, jasandako kolpea "garrantzitsua eta aurrekaririk gabekoa" da, baina azpimarratu du Israelek "errepresio gogorrak eta bidezko zigorrak" jasoko dituela eta, gaineratu duenez, "Hezbollah ez da geldituko Gazako gerra amaitu arte".
2024/09/19 - 19:16
Israelek ustez Hezbollahk erabilitako "eraikin militarrak" eta "arma biltegi bat" bonbardatu ditu Libanon
Yoav Gallant Israelgo Defentsa ministroak "gerra beste fase batean" sartu dela esan du eta armadaren operazioen "erdigunea" iparraldeko mugara mugitzen ari direla gaineratu du.
2024/09/18 - 23:45
Israelek Libanoko frontean jarri du arreta, eta "gerraren fase berri" bat hasi dela esan du
Defentsa ministroak azaldu duenez, operazio gehienak iparraldean egiten ari dira, nahiz eta "Gazan bahitutakoak ez ahaztu". Bitartean, iparraldean ebakuatutako zibilak etxera itzultzeko beharrezko segurtasun neurriak hartuko dituztela adierazi du Netanyahuk.
2024/09/18 - 23:36
Komunikazio dispositibo gehiago lehertu dira Libanon, eta gutxienez 20 hildako eta 450 zauritu izan dira
Hainbat eskualdetan, Beirut hiriburuan barne, leherketa gehiago izan dira gaur. Sare sozialetan zabaldutako irudien arabera, walkie-talkieak izan dira eztanda egin duten gailuak. Hezbollahk "erantzuna" iragarri du.
2024/09/18 - 23:34
Bi leherketa oldek 26 hildako eta 3.200 zauritu utzi dituzte Libanon, 24 orduan
Gaur komunikazio-gailuen leherketa gehiago izan dira Libanon, bezperan gertatu zen bezala. Atzo, gutxienez, 12 pertsona hil eta 2.800 inguru zauritu ziren; gaur, gutxienez, 14 pertsona hil eta 450 zauritu dira.