Lizarra
2019/03/18 - 10:56
Bi lagun zauritu dira Lerinen, bidetik atera eta autoak su hartuta
Zauritutako bi lagunak Lizarrako Garcia Orcoyen ospitalera eraman dituzte.
2019/03/05 - 14:20
Hamaika mobilizazio Nafarroan, martxoaren 8a dela eta
Kontsultatu hemen Mugimendu Feministak 2019ko martxoaren 8rako, besteak beste, Altsasun, Elizondon, Iruñean eta Leitzan deitutako mobilizazioak.
2019/01/05 - 10:34
Emakume bat larri zauritu da Legarian izandako trafiko istripuan
Ibilgailu bat bidetik atera da, eta hainbat itzulipurdi egin ditu. Lau pertsona zihoazen barruan, eta horietatik bi zauritu dira, bat larri.
2018/11/10 - 16:27
Gizon baten gorpua aurkitu dute Lizarran, Ega ibaian
11:00 aldera, Renolit inguruan paseoan zebiltzan bi pertsonak ibaian gorpu bat ikusi dutela jakinarazi diote Foruzaingoari. Gorpua erreskatatu eta ikerketa zabaldu dute.
2018/10/24 - 19:55
Traktore baten gidaria hil da Girgillaon, sakan batetik erorita
Helikoptero bat bertaratu da, baina talde medikoak biktimaren heriotza baieztatu baino ezin izan du egin.
2018/10/04 - 22:27
Lizarrako San Jurgiren eskultura lehengoratzen ari dira
San Jurgiren irudia bere osotasunean hasierako egoerara ekartzea ezinezkoa bada ere, hein handi batean XVIII. mendeko polikromiarekin antz handia izatea espero dute.
2018/08/06 - 21:16
Liztorren eztenkadek langile bat konorterik gabe utzi dute Santsolen
Gertakaria 10:00ak aldera jazo da. 55 urteko gizona Lizarrako Garcia Orkoien ospitalera eraman dute anbulantzian.
2018/08/03 - 19:30
San Jurgiren errestaurazioaren kontrako salaketa artxibatu du Nafarroako Fiskaltzak
Fiskaltzaren arabera, Karmacolor enpresako langileek "legez kontrako ekintzak" egin zituzten, baina administrazio-bidearekin hastea eraginkorragoa izango dela dio.
2018/07/31 - 17:30
Lizarrako San Jurgiren eskulturaren zaharberritzea zuzentzen saiatzen ari da Gobernua
Foru Gobernuko Higigarri eta Arkeologia Erregistroaren biltegietara eraman dute tailua, Cordovillan, egindakoa konpontzen saiatzeko.
2018/07/31 - 00:10
Lizarrako San Jurgiren eskulturaren egoera 'atzeraezina' dela dio txosten batek
"Gaur egungo egoera kontuan izanda, eskultura horrek balio historikoa berreskuratu dezake, baina ezinezkoa izango da hasierako egoerara ekartzea", dio txostenak.
2018/07/27 - 14:46
Hego Euskal Herrian droga saltzen zuen talde bat desegin dute
Guztira, 10 pertsona atxilotu dituzte eta horietako 6 kartzelan daude dagoeneko. 3 kilo kokainaz gain, marihuana, speeda, eta haxixa ere atzeman dute.
2018/07/26 - 10:55
Zizur Nagusian 10 hektarea kiskali dituen sutea nahita eragin zutela uste dute
Foruzaingoaren iritzian, hiru gaztek piztu dute sua, hasi aurretik han ikusi baitzituzten. Sua Lizarra, Tafalla eta Cordovillako suhiltzaileek itzali dute, hegazkin eta helikopteroen laguntzarekin.
2018/06/26 - 10:43
Lizarrako 'zoritxarreko' lana salatuko du Zaharberritzaileen Elkarteak
“Herritarrei lapurreta” egin dietela uste du ACREk. Bestalde, “zigor posibleak” aztertzen ari direla adierazi du Nafarroako Gobernuak.
2018/06/25 - 16:25
San Jorgeren estatuaren zaharberritze eztabaidagarria, Lizarran
San Miguel parrokiako apaizak irudia zaharberritzeko eskatu zion Lizarrako eskulan eskola bateko irakasle bati. Gertatutakoa argitzeko, Udalak eta Nafarroako Gobernuak espedientea zabaldu dute.
2018/06/25 - 15:52
'Ecce homo' berri bat Lizarran?
XVI. mendeko San Jurgiren figura baten zaharberritzea hizketagai bihurtu da Nafarroako herrian.
2018/06/10 - 19:02
Altsasuko gazteei eta haien senideei elkartasuna adierazi diete giza katean
193. kilometroan, Arabako Etxabarri-Ibiña herria zeharkatu dute; nafarrez osatutako kilometro gorria: Sakana, Lizarra eta Iruñetik etorritakoak izan dira bertan, baita Altsasuko gazteen senideak ere.
2018/05/07 - 15:52
Zazpi atxilotu Nafarroan, indarkeria matxista edo familiartekoa egotzita
Foruzaingoak Cascanten, Lizarran, Olaztin, Sarrigurenen, Zizurren, Villafrancan eta Allon egin ditu atxiloketak.
2018/04/17 - 15:04
Familia bat etxetik atera dute Lizarran, teilatuaren zati bat erori ostean
10 metro koadro jausi dira, baina ez da inor zauritu.
2018/04/17 - 14:37
Familia bat etxetik atera dute Lizarran, teilatua behera etorri ostean
Teilatu zatiak barneko patio batera erori dira eta, inor zauritu ez bada ere, laugarren solairuan bizi den familia etxetik atera behar izan dute.
2018/04/13 - 15:01
Bi erromesi sexu abusuak eta mehatxuak egin dizkie gizon batek
32 urteko gizona Lizarrako autobus geltokian atxilotu zuten, Portugalera bidaiatzeko zorian.