Irango gerrak egunean 10 milioi petrolio upel galtzea eragin du, eta upelaren prezioa 100 dolarren bueltan jarri du
Energiaren Nazioarteko Agentziaren (IEA) azken txostenaren arabera, Ormuzko itsasartean itsas-trafikoa etetearen ondorioz, egunean 10 milioi upel galdu da merkatuetan. Ormuzko itsasarteko fluxua % 10 baino gutxiagora murriztu da, krisia hasi aurreko egoerarekin alderatuz gero. Izan ere, 15 milioi upel petrolio gordin igarotzen ziren egunean, eta 5 milioi upel petroliotik eratorrita produktuekin. Munduko eskaintzaren % 20 inguru.
Ontzi bat, Ormuzko itsasartean. EFEren artxiboko argazkia.
Persiar golkoan eta Ormuzko itsasartean itsasontziei egindako erasoek (tartean Irakeko uretan zeuden bi petrolio-ontzi) Irango gerraren hamahirugarren egunaren hasiera baldintzatu dute, eta Brent upelaren prezioa 100 dolarretik gora igoaraziz du tentsioak, nahiz eta gero jaitsi egin den berriro.
Otsailaren 28an AEBk eta Israelek Iranen aurka abiatutako gerra 2025eko ekaineko Hamabi Eguneko gerra baino gehiago luzatu da dagoeneko, eta hondamendia eragiten ari da Ekialde Hurbil osoan. Nazioarteko Energiaren Agentziak (IEA) hartutako larrialdi-neurriak gorabehera, krisi energetikoa etorriko den mehatxuak indarra hartzen du egunik egun.
Agentziaren azken txostenaren arabera, Ormuzko itsasartean itsas-trafikoa etetearen ondorioz, merkatuan 10 milioi upel galdu dira egunean; 8, petrolio gordina garraiatzeko, eta 2 petroliotik eratorritako produktuekin.
Ormuzko itsasartetik igarotzen den garraio fluxua izugarri murriztu da (aurrekoaren % 10 baino gutxiago). Izan ere, orduan egunean 15 milioi upel petrolio gordin igarotzen ziren handik, eta 5 milioi upel petroliotik eratorritako produktuekin, munduko eskaintzaren % 20 inguru, orotara.
Bien bitartean, golkoko beste ekoizle batzuk —Saudi Arabia eta Irak, esaterako— ekoizpena murriztu dute eta bide alternatiboen bila ari dira Ormuzko itsasartzea saihesteko.
IEAk gogorarazi duenez, itsasarte horretatik ateratzen ziren fluxuen % 90 Asiako merkatura bideratzen ziren; Europara, % 4; eta AEBra, % 3.
Txostenaren egileek azpimarratu dutenez, gatazkak petrolioaren eta gasaren merkatuetan, eta, oro har, ekonomian izango duen eragina, eraso militarren intentsitatearen eta energia aktiboei eragindako kalteen mende ez ezik, Ormuzko itsasartetik itsas trafikoaren etenaldiaren iraupenaren araberakoa izango da.
Irango petrolioa Ormuzen dabil
Petrolio-ontzien jarraipena egiten duen Kpler konpainiaren eta itsas-merkataritzaren inguruko datuak biltzen dituen Lloyd's List Intelligence konpainiak egindako azterketa baten arabera, gerra hasi aurretik baino petrolio gehiago ari da esportatzen orain Iran Ormuzko itsasartetik.
Txostenaren arabera, golkoko beste herrialde batzuetakoa ez bezala, Irango petrolio gordina Ormuzetik ateratzen ari da; sei petrolio-ontzi atera dira Irandik otsailaren 28tik, AEBk zigortutako Cuma ontzia barne; hori aste honetan itsasoratu zen. AEBk zigortutako petrolio-gas likidotua zeramatzaten bi ontzi ere Irandik atera ziren ostiralean, karga bertan hartu ostean, Reutersen arabera.
Agentzia horrek jasotako beste azterketa baten arabera, gutxienez 11 milioi petrolio upel atera dira Irandik; zehaztu dutenez, bertatik 8 milioi upelekin atera ziren lau petrolio-ontzi Singapur inguruko uretara iritsi dira, Asiako merkaturako bidean.
Zure interesekoa izan daiteke
Iranek eta Omanek Ormuzen nabigatzeko bide berri bat adostu dute
Itsasarteko bide berri hori egiteko akordioa lortu izanak ez du esan nahi berriro irekiko dutenik, Iranek zehaztu duenaren arabera, AEBren eta Israelen arteko erasoaldi militarraren ondorioz itxi baitzuten.
Marokok dozenaka pertsona auzipetu ditu Ceutako krisiarekin lotutako delituengatik
Marokoko Giza Eskubideen Elkartearen arabera, 34 pertsona auzipetu dituzte Tetuanen (tartean, bost adingabe) eta 52, Nadorren.
Danubiok bere sekretuak agerian utzi ditu lehortearen ondoren: mamut baten aztarnak eta nazien ontziak azalera atera dira
Danubio ibaiak, Europako bigarren luzeenak, lehorte historikoa bizi du, eta bere ur-emaria murriztu denez, iraganeko aztarna harrigarriak utzi ditu agerian: mamut baten aztarnak azaldu dira Bulgarian, eta Bigarren Mundu Gerran hondoratutako dozenaka ontzi ikusgai geratu dira Serbian.
Gutxienez 14 pertsona hil eta 27 zauritu dira Errusiak Kiev eskualdean gauez egindako erasoetan
Brovary barrutian "sute handiak" izan dira biltegi batzuetan, eta baita Velyka Dymerka, Kvitneve eta Peremoga herrietan ere. Astearte honetan, Volodimir Zelensky Ukrainako presidenteak Errusiaren aurkako operazio gehiago egitekotan zela iragarri osteko erantzun gisa egin ditu Moskuk azken erasoak.
Bruselak esan du EBk "lanak ondo" egin dituela Ceutan, eta "migrazio erreformak bizkortzeko" eskatu du
Magnus Brunner Europako Barne eta Migrazio komisarioaren hitzetan, Ceutan lehertutako krisitik ateratako ondorio nagusia da Europar Batasuneko kideek "bat eginda" kudeatu behar dituztela migrazio politikak.
EBko Barne ministroek Ceutako krisia aztertuko dute gaur, ezohiko bilera batean
Europar Batasuneko Barne Ministroen Ezohiko Kontseilua gaur bilduko da, Espainiak eskatuta eta 22 estatu kidek babestuta, Ceutako migrazio-krisia aztertzeko eta Marokotik etorritakoen gorakadari erantzun bateratua emateko.
Marokok mafiei, desinformazioari eta itzulketei buruzko gaizki-ulertuei egotzi die Ceutako krisia
Marokoko Barne Ministerioak migratzaileak Ceutan masiboki sartu izanari buruzko lehen balorazioa egin du, eta 11 pertsona hil direla adierazi du. Rabaten esanetan, giza trafikoko sareek, desinformazio kanpainek eta Espainiako Auzitegi Gorenaren epai baten interpretazio okerrak eragin dute egoera. Epai horren ondorioez ohartarazi zion Marokok Espainiari, bertako iturri baten arabera.
Ormuzko itsasartearen eta Iranen desnuklearizazioaren inguruko akordioa "berehala" helduko dela uste du Trumpek
Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak adierazi duenez, gaur arratsaldean bilduko da Teheranekin, Golkoko zenbait herrialderen eskaeraren ostean. Irango Atzerri ministroaren arabera, ordea, Washingtonek ez du Ormuzko itsasartearen inguruko elkarrizketetan parte hartzen.
Idahoko tiroketaren osteko izua: bideo batek jendea oihuka ihesi erakusten du
Auto batetik grabatutako irudietan hainbat pertsona korrika ihesi hasten diren unea ikus daiteke, tiroketa baten berri izan ostean. Gutxienez hiru pertsona hil dira, eta bi zauritu. Ustezko erasotzailea hilda aurkitu dute bertan.
Trumpek bertan behera utzi du Iranen aurkako erasoa, eta berehalako akordioa eskatu dio Teherani
AEBko presidenteak esan du erasoaldia bertan behera utzi duela, akordio baterako oinarriak adostu ostean, eta negoziazioek porrot eginez gero, "Bigarren Mundu Gerratik ikusi gabeko" indar militarra erabiliko duela ohartarazi du.