Lodosa
2021/03/23 - 18:51
Positiboak puztuta daude berriro Nafarroan, 118 kasu atzeman baitituzte
Bezperan baino 52 gehiago dira, eta duela bi aste zenbatutakoen bikoitza baino gehiago.
2021/03/22 - 18:05
Kutsatzeak 70eko langatik behera kokatu dira berriro Nafarroan
Bigarren eguna da jarraian 100 kasu baino gutxiago zenbatzen direna, baina egia bada, asteburuetan egindako probak gutxiago dira, eta horrenbestez, atzemandako kasuak ere gutxiago direla.
2021/03/21 - 19:42
89ra jaitsi dira covid kasu berriak Nafarroan baina % 6,9an dago positibitatea
Aste honetan, hiru aldiz gainditu da 100 kasuko langa. Atzo baino 13 kasu gutxiago atzeman dira, 40 proba gehiago eginda.
2021/03/20 - 11:34
Ehuneko langatik gora jarraitzen dute covid kasuek Nafarroan, tasa % 8,2raino igota
Astebetean, bikoiztu egin da positibo berrien kopurua, eta positibotasun tasa, berriz, hirukoiztu.
2021/03/19 - 10:44
37 urteko emakume iruindar bat hil da Carcarren, bi autok aurrez aurre jota
Atzo iluntzean izan zen ezbeharra, 21:30 inguruan, NA-122 errepideko 32. kilometroan. Kolpearen ondorioz, tokian bertan hil zen. Beste pertsona bat arin zauritu zen.
2021/03/18 - 15:08
Ibilgailu bati kalteak eragiteagatik atxilotu dute Lodosako bizilagun bat
Lodosako 63 urteko gizonezko bat atxilotu du Foruzaingoak, garajeko segurtasun-kamerek ibilgailu bati kalteak eragin ostean. Jabeak dio lau aldiz egin diotela eraso autoari.
2021/03/05 - 09:33
Kutsatzeek berriro egin dute gora Nafarroan, 70 zenbatu baitituzte
Bezperan baino zortzi gehiago dira, eta duela astebete baino 20 gehiago.
2021/03/04 - 11:02
Nafarroak 60 kasuko langa gainditu du
Bezperan baino bost gehiago badira ere, duela astebete baino 20 kasu gutxiago izan dira.
2021/03/03 - 17:48
Nafarroak 57 kutsatze atzeman ditu
Bost pertsona hil dira covid-19ak jota azken egunotan. Positibotasun tasak beheranzko bidea hartu du, % 2,75ean kokatu arte.
2021/03/02 - 17:36
Positiboek apur bat gora egin dute Nafarroan
Zehazki, 59 kasu atzeman dituzte, bezperan baino 17 gehiago, baina duela astebete edo bi aste zenbatutakoen ildotik. Positibotasun tasa % 3,4ra jaitsi da.
2021/03/01 - 17:03
Nafarroak 42 kutsatze atzeman ditu, uztaila erdialdetik zifrarik baxuena
Gainera, 20 egun dira jarraian 100 kasutik behera zenbatzen dituztela.
2021/02/17 - 11:13
Hainbat txekor hil dira eta beste batzuk ihes egin dute Lodosan, kamioi bat iraulita
Animaliak zeramatzan kamioi bat irauli egin da NA-6220 errepideko 0,8 kilometroan, baina ez da inor zauritu.
2021/02/17 - 10:29
Hainbat txahal hil dira Lodosan, garraiatzen zituen kamioia iraulita
Gainera, beste batzuek ihes egin dute istripua izan den tokitik.
2021/01/31 - 20:56
145 salaketa jarri ditu Foruzaingoak asteburuan, covid arauak urratzeagatik
Besteak beste, Zizur Nagusiko garaje batean botiloia egiten ari ziren 21 gazteri jarri diete salaketa. Baita beste 16ri Lodosan ere.
2020/08/14 - 14:35
Lodosako estanko batean izandako bi lapurreten egilea atxilotu dute
Azken lapurreta astelehenean izan zen, 19:22an, aizto handi bat zeraman lapurrak kutxazainari mehatxu egin eta 340 euro lapurtu zizkionean.
2020/07/09 - 12:08
Jatorri ezezaguneko 120 kilo elikagai konfiskatu ditu Guardia Zibilak Nafarroan
Konfiskatutako fruta eta barazkiek Logroñoko zenbait fruta-denda zituzten jomuga.
2019/11/28 - 17:39
Nafarroako Parlamentuak AP-68a doakoa izatea eskatu du
EH Bilduk aurkeztutako ekimenak Estatuari eskatzen dio errepidea ibilbide osoan liberatzea eta Nafarroako Gobernuari 2020tik aurrera errepidea doakoa izatea erraztea.
2019/11/05 - 12:10
Foruzaingoak 180 km/h-ko abiaduran zihoan ibilgailu bat atzeman du Vianan, NA-134an
Gehienez ere 100 km/h-ko abiaduran joan daitekeen tarte batean harrapatu zuten, eta izapideak abiatu dituzte gidariaren (26 urteko lodosarra) kontra.
2019/04/13 - 22:45
Tren baten bidaiariak ebakuatu dituzte Lodosa parean, matxura izan ostean
30 bat bidaiari trenatik jaitsiarazi dituzte, eta autobusez eraman dituzte Zaragozaraino.
2019/04/04 - 19:22
Ttipi-ttapa, ttipi-ttapa! Hasi da 21. Korrika!
Euskararen aldeko lasterketa Garesen abiatu da, 17:00etan. 2.560 kilometro egingo ditu lekukoak Gasteizera iritsi arte. Zuzeneko streaminga topatuko duzu eitb.eus-en, 24 orduz.