Positiboek apur bat gora egin dute Nafarroan
Astea hastearekin bat gora egin ohi dute koronabirus kasuek, eta atzokoa ez zen salbuespena izan. Nafarroak 59 positibo zenbatu zituen, Foru Gobernuak emandako behin-behineko datuen arabera.
Atzokoan 1.754 proba diagnostiko egin zituzten (aurreko egunean baino 970 gehiago), eta horietatik % 3,4 positibo izan ziren. Horrenbestez, positibotasun tasak bi puntu egin du behera (% 5,4an zegoen herenegun).
Bezperan baino 17 kasu gehiago dira, baina duela astebeteko zein bi asteko datuekin alderatuta, antzeko datuak izan dira (57 kutsatze zenbatu ziren bi egunetan).
Kasu gehien pilatzen dituzten udalerri edo guneei dagokienez, Murchante da denen buru, sei positiborekin, eta Altsasu bigarren, lau kasurekin. Zerrendan hirugarren tokian ageri dira Zizur Nagusia eta Zangoza herriak eta Azpilagaña Iruñeko auzoa, hiruna kutsatzerekin.
Lau pertsona ospitaleratu dituzte eta ez da inor hil
Atzokoan, lau pertsona ospitaleratu zituzten, horietako bat ZIUn, baina ez zen inor hil covid-19ak jota.
Azken astean ere batez beste proba gehien egin dituen autonomia erkidegoa izan da Nafarroa: 1.048,22, mila biztanleko. Estatuko batez bestekoa, berriz, 705,19 probatan dago, Foru Gobernuak zehaztu duenez.
Adin tarteei dagokienez, 15 urtetik beherakoen eta 45 eta 59 urte bitartekoen artean gertatu dira kutsatzen gehienak (% 29 eta % 25, hurrenez hurren).
Batez beste 33,3 urtean dago positibo berrien adina, eta kasuen % 51 gizonezkoen artean eman dira.
Ospitaletan 79 pertsona daude gaur egun, covid-19ak jota (atzo baino sei gutxiago). Horietatik 20 ZIUn daude, 11 etxean artatzen dituzte (atzo baino bat gutxiago) eta gainerako 48 gaixoak logela arruntetan daude (atzo baino sei gutxiago).
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.