Nafarroan kurbaren egonkortzea baieztatu dute 57 kasu zenbatu baitituzte
Joan den igandean bezala, astelehenean ere 57 kasu detektatu zituzten Nafarroan, baina positiboen tasa % 5,2tik % 3,4ra jaitsi da eta azken egunetan ez da heriotzarik izan, Nafarroako Osasun Publikoko Institutuak jakinarazi duenez.
Guztira, 1.856 proba egin zituzten (859 PCR eta 997 antigeno test) eta bi pertsona ospitalera eraman zituzten, horietako bat zainketa intentsiboetako unitatera.
Pandemia hasi zenetik, 1.094 pertsona hil dira koronabirusarekin eta 50.892 kutsatu dira.
Nafarroa da covid-19a detektatzeko proba gehien egiten duen Estatuko erkidegoa: 1.047,34 test egiten ditu 1.000 biztanleko; Estatuan, batez beste, 687,91 egiten dira, Osasun Ministerioaren arabera.
Zonaldez zonalde, kasuen % 43 Iruñerrian antzeman dituzte; % 5, Tutera inguruan; eta % 52 gainerako udalerrietan.
Adinari dagokionez, positibo gehienak 30-44 adin tartean eta 15 urtetik beherakoen artean detektatu dituzte,% 25 eta % 23, hurrenez hurren.
Ondoren, 45 eta 59 urte bitarteko taldea dago: %21; 15 eta 29 urte bitartekoak %17 dira; 75 urtetik gorakoak, berriz, %9, eta 60 eta 75 urte bitartekoak, %5.
Positibo berrien batez besteko adina 38 urtekoa da. Kutsatutakoen %59 emakumezkoak dira eta % 41 gizonezkoak.
Bestalde, Osasunbideak azaldu duenez, 119 pertsona daude ospitalean, atzo baino zazpi gutxiago. Horietatik, 20 zainketa intentsiboetako unitatean daude eta 23 etxean ospitaleratuta.
Txertaketa kanpainari dagokionez, 20.625 lagunek hartu dituzte bi dosiak. Atzo, 1.332 txerto jarri zituzten eta, guztira, 53.333 dosi ipini dituzte.
Zure interesekoa izan daiteke
Oihane Mateos, Orain EITBren albiste zerbitzu digitalaren burua, hil da
Kazetaritzari eta etxe honi lotutako ibilbide profesional oparoa garatuta, 45 urterekin zendu da.
Kanoikadak Donostia astinduta abiatu dira jaiak
Euriak ez du unea zapuztu, eta Onintza Mokoroak metxa piztearekin batera lehertu da festa Gipuzkoako hiriburuan. Euskal dantzek protagonismo berezia izan dute, hiriko zortzi taldek eman baitiote hasiera Aste Nagusiari.
Piraten baltsek Kontxako badia hartuko dute berriro astelehenean
Piraten abordatzeak milaka parte-hartzaile bilduko ditu berriro Donostiako Aste Nagusiko hitzordu jendetsuenetako batean, 17:00etan, Donostiako portutik aterako baitira.
Aktibo jarraitzen dute Huelvan eta Castellon piztutako suteek
Castellon, Cullako sutea kontrolpean dute jada, eta Serra d’en Galcerango sutearen bilakaera ona da; Tirigen, aldiz, sugarrek aurrera egiten jarraitzen dute. Nieblan (Huelva), suteak aktibo jarraitzen du, eta 4.000 hektarea erre dira jada.
Blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan Gasteizko jaietan
Gasteizko nagusiek blusa eta neska beteranoen eguna ospatu dute larunbat honetan. Jardunaldia 09:00etan hasi da, San Migel elizako Andre Maria Zuriaren kaperan egindako elizkizunarekin. Ondoren, beteranoek erroskillak eta ardo gozoa dastatu dituzte, elizako balkoia hartu eta hiriko zaindariari ohiko lore-eskaintza egin aurretik. Guztira, 300 blusa eta neska inguru bildu dira bertan. Ohorezko aurreskua egin ostean, eguneko protagonista nagusiak Artepan okindegira joan dira, txoripanez gozatzera, musika bandaren erritmora.
Ia Nafarroa osoa alertapean egongo da ekaitzengatik; EAE eta Iparraldea, abisu horian
Arratsaldean, bero hodeiak garatu eta zaparrada trumoitsuak, txingorra eta haize bolada gogorrak espero dira, bereziki lurraldearen ekialdean. Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ohartarazi duenez, uholdeak egon litezke euriteengatik.
Beroa eta oporrak oztopo dira Euskadin behar diren odol-emateak lortzeko
Tenperatura altuek eta oporraldiek zaildu egiten dute udan transfusioetarako behar den odol kopuruari eustea.
Amaitu dira AP-8ko Irun pareko eta A-8ko auto-ilarak
Trafiko Sailak amaitutzat eman ditu Euskal Autonomia Erkidegoko errepide-sareko bi puntutan sortutako auto-ilarak.
Meta eta TikTok plataformei kontrola indartzeko eskatu die Europako Batzordeak, Ceutako krisia tarteko
Abuztuaren 15aren aurretik, sare sozialok estu zaintzen ari da Brusela. Izan ere, egun horretan beste migratzaile olde bat espero da hiri autonomoan. Horren ildoan, Europako komisarioa bi plataformetako arduradunekin bildu berri da.
Kanoikadak abiatuko du Donostiako Aste Nagusia larunbat honetan
Artillari nagusiak 19:00etan piztuko du metxa Alderdi Ederreko lorategietan, eta horrela emango dio hasiera zortzi eguneko jaiari. Guztira, 400 ekitaldi baino gehiago daude programatuta.