Luiziak
2020/02/29 - 19:18
Desagertutako langileen bila jarraitzen dute Zaldibarren, makineria berriarekin
Bilaketa lanek B-4 gunean jarraitzen dute, eta azken orduetan B-2 zonaldean ere materiala ateratzen hasi dira.
2020/02/28 - 20:01
Bizkaiak enpresari espedientea zabaldu dio A-8an eta N-634an egindako kalteengatik
Bestalde, Ingurumen Sailak jakitera eman duenez, bi langile desagertuak aurkitzeko bilaketa lanek B/4 zonaldean aurrera jarraitu dute ostiral honetan.
2020/02/28 - 12:04
Zaldibarko Udala akusazio partikular izango da zabortegiaren epaiketan
EH Bilduk, EAJk eta PSE-EEk "aho batez" erabaki dute Udala akusazio partikular izatea.
2020/02/27 - 23:04
Zaldibarko furano eta dioxina mailak nabarmen egin du behera, Jaurlaritzaren arabera
Hala ere, azken egunotako laginek agerian uzten dute lixibiatuen eragina Beko-Aixolan.
2020/02/27 - 20:43
Euskal sindikatuek desagertutako langileen bilaketa lanak lehenesteko eskatu dute
ELA eta LAB sindikatuek Ermuko biribilgunea moztu dute zabortegiko langileen lan baldintzak salatzeko. Langileak bilatzea eskatu dute.
2020/02/27 - 08:29
Zaldibarren kutsatzaile arriskutsuak isurtzen ari direla ohartarazi du EH Bilduk
Mikel Otero legebiltzarkideak ohar baten bidez azaldu duenez, "zianuro, kromo, selenio, kadmio eta berun isurketak urteko batez besteko mugaren oso gainetik daude".
2020/02/26 - 19:36
Aldundia, Eibar eta Ermua akusazio partikular izango dira zabortegiaren epaiketan
Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusiak gogorarazi du lurraren ezegonkortasunak "etsaia" izaten jarraitzen duela, eta egonkortzeak "lan asko eta denbora asko, hilabeteak" eskatuko dituela.
2020/02/26 - 18:06
Bizkaiko Foru Aldundia akusazio partikular gisa aurkeztuko da Zaldibarreko kasuan
Bizkaiko Foru Aldundia akusazio partikular gisa aurkeztuko da Verter Recycling enpresaren kontra, eta Eibar eta Ermuako Udalek ere asmo bera dutela iragarri dute.
2020/02/25 - 17:40
Langileetako baten autoa agertu zen tokian ari dira bilatzen, zabortegian
Hilaren 6tik desagertuta dauden langileak topatzeko lanak "erritmo onean" doaz aurrera, Eusko Jaurlaritzaren hitzetan.
2020/02/25 - 14:25
Amonioa antzeman dute berriro Aixolako ubidean, Zaldibarko zabortegitik gertu
Konposatu toxikoa den amonio-kopuru handia neurtu dute, berriro, Aixolako ubidean. URAk zehaztu du, nolanahi ere, Aixolako urtegian ez dela inolako gorabeherarik izan.
2020/02/25 - 10:42
Joaquin eta Albertoren bilaketa lanek aurrera jarraitzen dute
Goizeko lehen orduan berriro ekin diote Joaquin Beltran eta Alberto Sololuzeren bilaketari Zaldibarko zabortegiko luizian.
2020/02/25 - 09:12
Bizkaiko foru zabortegiek ezin dituzte Zaldibarko hondakin industrialak hartu
Aldundiak ohar batean azaldu duenez, foru zabortegiek hiri hondakin solidoak biltzeko baimena dute bakarrik. Horrenbestez, gaur egun indarrean dagoen baimena aldatu beharko litzateke.
2020/02/24 - 20:52
Sindikatuek irregulartasunak antzeman dituzte Zaldibarko zabortegiko lanetan
ELA eta LAB sindikatuetako ordezkariak zabortegian izan dira goizean. Langileak hondakin toxiko artean babes neurri egokirik gabe ari direla salatu dute.
2020/02/24 - 14:53
Joaquin eta Albertoren bilaketa lanak zabortegiko eskuineko aldean zentratu dituzte
Inguru horretan agertu ziren ibilgailuak luiziaren ondorioz eta bertan ari dira bila larunbata arratsaldeaz geroztik.
2020/02/24 - 14:32
Zaldibarko zabortegia aparra erabiliz zigilatzen jarraitzen dute, suteak saihesteko
Bitartean, desagertuta dauden bi langileak hondakindegiko beste gune batean ari dira bilatzen. Halaber, lurra eta hondakinak egonkortzeko lan egiten ari dira zabortegian, bilaketa errazteko.
2020/02/23 - 15:59
Zabortegian piztu litezkeen suteak kontrolatzeko dispositiboa indartu du Jaurlaritzak
Helikoptero batek apar zigilatzailea bota du igande honetan hondakindegiko puntu arriskutsuenen gainean. Bitartean, desagertuta dauden langileen bilaketa zabortegiko beste gune batera zabaldu dute.
2020/02/23 - 11:38
Urkulluk autokritika egin du, Zaldibarko luiziaren ondoren izandako erreakzioagatik
Zabortegien kudeaketa publikoa indartu beharko litzakeen galdetuta, lehendakariak esan du industria hondakinen inguruko beste politika bat pentsatu beharko dela.
2020/02/22 - 19:31
Kalejira egin dute Eibarren, Zaldibarko auziaren kudeaketagatik protestan
Inauteriak direla eta, mozorroak jantzita kalera atera dira auzokideak, erantzukizun politikoen eske.
2020/02/22 - 15:12
Langileen bilaketa zabortegiko beste gune batera zabaldu dute
Zaldibarko zabortegian gertatutako luiziak harrapatutako bi langileak bilatzeko lanek erreskateko 2. gunera zabaldu dira larunbat honetan, aurreneko zonaldearen miaketari eusten dioten bitartean.
2020/02/21 - 21:50
Jaurlaritzak Fiskaltzaren aurrean salatu du Verter Recycling
Lur-jausia gertatu baino bi egun lehenago jakin zuen enpresak zabortegian arrakalak agertu zirela. Hala ere, jarduerarekin jarraitu zuen. Bi langile hondakin toxikoen azpian desagertuta daude.