Luiziak
2020/02/19 - 19:37
Hondakin industrialak beste erkidego batzuetara eraman nahi ditu Eusko Jaurlaritzak
Elena Moreno Ingurumen sailburuordeak aitortu du Euskal Autonomia Erkidegoak ez duela ahalmenik zabor guztia bere gain hartzeko. Hortaz, premiazkotzat jo du irtenbidea datozen egunetan ematea.
2020/02/19 - 15:08
Elgetako bizilagunak arduratuta daude Zaldibarko zabortegiak sortutako kutsadurarekin
Krisi mahaira joateko deialdi ofiziala jaso nahi du Elgetako alkateak, gai-zerrenda eta beharrezko dokumentazioarekin.
2020/02/19 - 13:38
Zaldibarren desagertutako bi langileak egon daitezkeen inguruan bila ari dira
Lanak zabortegira sartzeko errepidetik gertu egiten ari dira, baskula zegoen tokian. Izan ere, luizia izan zen unean langileak bertan zeudela adierazi dute lekukoek.
2020/02/19 - 11:09
''Akatsak badaude, konponduko ditugu, baina erantzukizuna enpresarena da''
Gainera, Josu Erkorekak esan du "oposizioaren inplikazio handiagoa" faltan bota dutela Zaldibarko "erronkari" erantzun bateratua emateko.
2020/02/19 - 10:23
Bi langileak egon litezken gunean lanean hasi dira makinak
Zabortegiko baskulatik gertu hasi dira langileetako baten bila. Luiziaren goikaldean ere ari dira lanean bigarren langilearen bila.
2020/02/19 - 00:42
Koordinazio batzordetik kanpo utzi dutela kritikatu du Elgetako alkateak
Batzorde horretan Zaldibar, Ermua eta Eibarko alkateek hartzen dute parte, baina Elgetakoak ez, udalerri hori ere zabortegiaren ondoan egon arren.
2020/02/18 - 21:27
Dagoeneko ez dago ke jariorik Zaldibarreko zabortegian
Astearte goizean sutearen fronte handienak itzali ahal izan dituzte.
2020/02/18 - 21:14
Zaldibarko krisia politikoki erabili nahi izana kritikatu du Pastorrek
Alarma sortzea leporatu die oposizioko alderdiei. PSE-EEko kideak salatu du herritarren kezka “arrazoituak” areagotu egin dizkietela interes “ezkutuak” dituztenek.
2020/02/18 - 21:04
Egibarrek deitoratu egin du oposizioak “zatiketaren bidea” hautatu izana
“Gobernuak ez du barita magikorik. Ez dut ulertzen batzuen jarrera: batasunaren alde egin beharrean, muturretan kokatzen dira”, gaineratu du.
2020/02/18 - 15:05
Arratsalderako espero dute kea erabat desagertzea Zaldibarko zabortegian
Zabortegian piztutako sutearen foku nagusiak atzo gauean itzali zituzten. Hala ere, goizean kea ikus zitekeen oraindik. Arratsalderako txingar guztiak itzaltzea espero dute.
2020/02/18 - 13:55
Begoña Jimenez: "Toxina maila nahiko baxuak antzeman ditugu airean"
Ikerketa Zientifikoen Kontseilu Nagusiko adituaren hitzetan, erabateko arriskuaz hitz egitea eta kezka piztea saihestu behar da.
2020/02/18 - 13:50
Bizilagunen ''ezinegona'' ulertzen du Murgak, baina ''ez gaude alerta egoeran''
"Dioxinen eta furanoen balio altuen eraginpean egoteak ez dakar osasunerako arriskurik", ziurtatu du Nekane Murga sailburuak.
2020/02/18 - 13:42
Arriola: "Enpresa da zabortegiaren segurtasunaren erabateko arduraduna"
Sailburuak, lehendakariarekin eta sailburu batzuekin, agerraldia egin du, Jaurlaritzaren kudeaketa azaltzeko; ezegonkortasuna "neurri konplexuak" ari da eskatzen, Beltran de Herediaren hitzetan.
2020/02/18 - 13:41
Arriola: ''Zabortegiaren egonkortasunaren arduraduna enpresa da''
Arriolak esan duenez, 2019an Verterri egindako azken jarraipen-ikuskapenean 23 desbideratze jaso ziren, baina "horietako bat ere ez zen larria".
2020/02/18 - 13:35
Amonio eta metalen presentzia igo egin da Zaldibar inguruko ibaietan, URAren arabera
Dena dela, txorrotako ura "normaltasunez" edaten jarraitu ahal dela azpimarratu du Uraren Euskal Agentziak, zabortegiko lixibiatuen maila "etxeko hondakin-uren baliokidea" delako.
2020/02/18 - 13:20
Amiantoarekin harremana izan zuten langileen jarraipena egingo du Eusko Jaurlaritzak
San Jose sailburuak esan du Eusko Jaurlaritza "modu koordinatuan eta gardenean" erantzuten ari dela gertaera "zorigaiztoko" honen aurrean.
2020/02/18 - 13:09
''Enpresarekin izandako hasierako harremanetan inork ez zuen amiantorik aipatu''
Lurraren ezegonkortasuna dela eta bilaketa lanak "segurtasunez egiteko eurri konplexuak" behar direla adierazi du Estefania Beltran de Herediak.
2020/02/18 - 12:44
Gertatutakoaren larritasuna ''minimizatzea'' leporatu dio Alonsok Jaurlaritzari
Instalazioak kudeatzen dituen enpresak araudia "ez betetzeak" gertatutakoarekin "zerikusirik" duen argitzeko eskatu dio Alonsok Jaurlaritzari.
2020/02/18 - 12:35
Lander Martinezek lehendakariaren ''sentsibilitate eta lidergo falta'' kritikatu ditu
Lander Martinezek nabarmendu du luizia "arduragabekeria administratibo kate baten" emaitza dela.
2020/02/18 - 12:24
Lehendakaria eta sailburuak ''berandu eta behartuta'' agertu direla salatu du Iriartek
Maddalen Iriartek salatu duenez, Eusko Jaurlaritzak gai hau kudeatzeko izan duen modua "sinesgarritasun krisia" izan da Jaurlaritzarentzat.