Luiziak
2023/02/04 - 11:07
Zaldibarko zabortegian izandako luiziaren kronologia
Hiru urte bete dira hondakindegia behera etorri zenetik. Bi pertsona hil ziren, hondakinek azpian harrapatuta.
2023/01/18 - 16:11
Elurrak, lur jausiek eta uholdeek ezbeharrak sortu dituzte azken orduetan Estatuan
Pontevedran, emakume bat zauritu zen asteartean errepidea hondoratuta. Asturiasen, hainbat mendate itxita egon dira, eta Aragoin ere arazoak sortu ditu elurrak.
2022/11/13 - 23:22
Lesarriko tunela ireki dute, luizia konpontzeko lanak amaitu ondoren
AP-1 autobideko tunela ostegun arratsaldean itxi behar izan zuten Maltzaga eta Bergara artean, egituraren lur jausi txiki baten ondorioz.
2022/11/12 - 18:18
Jaurlaritzako hiru teknikari ikertuko dituzte Zaldibarko zabortegiarekin lotuta
Durangoko Epaitegiak ustezko zuhurtziagabekeriazko prebarikazioagatik ikertuko ditu Xabier Galdos, Carlos Luengo eta Idoia de la Vega Ingurumen Saileko teknikariak. Gainera, Geyser HPCko bost langile auzipetu dituzte ingurugiroaren aurkako delituagatik eta agiriak faltsutzeagatik.
2022/11/12 - 15:27
Jaurlaritzako hiru teknikarik ikertu gisa deklaratu beharko dute Zaldibarko auzian
Durangoko Epaitegiak ustezko zuhurtziagabekeriazko prebarikazioagatik ikertuko ditu Xabier Galdos, Carlos Luengo eta Idoia de la Vega Ingurumen Saileko teknikariak.

2022/11/12 - 15:00
Bergarako Lesarri tuneleko sabaia erori zen une zehatza
A-1 errepideko Lesarriko tunelaren sabaiaren zati bat erori zen une zehatza grabatu zuen kamera batek, baita erorketaren ondoren, hainbat autoren arteko istripua ere. Oharra: kalitate txarreko irudiak (jatorria @zerbitzuustela)
2022/11/10 - 21:48
Horrela gelditu da AP-1 errepideko Lesarriko tunela luiziaren ondoren
AP-1 autobideko Lesarriko tuneletako bat itxi egin dute gaur arratsaldean Maltzaga eta Bergara artean, Gasteizerako noranzkoan, azpiegitura horretako "estalduraren zati bat erori delako". 19:00ak baino lehentxeago zirkulazioa 'bypass' bidez berriz zabaldu dute alboko tuneletik.
2022/11/10 - 20:54
AP-1ean zirkulazioa berrezarri dute Maltzaga eta Bergara artean, ondoko tuneletik 'bypass' bat prestatu ostean
AP-1 autobideko Lesarriko tuneletako bat itxi egin dute gaur arratsaldean Maltzaga eta Bergara artean, Gasteizerako noranzkoan, azpiegitura horretako "estalduraren zati bat erori delako". 19:00ak baino lehentxeago, berriz zabaldu dute zirkulazioa 'bypass' bidez alboko tuneletik.
2022/11/10 - 18:07
AP-1 Gasteizerako noranzkoan astelehenera arte itxita, Lesarri tunelaren sabai zati bat behera etorri ondoren
Trafikoa dagoeneko bypass bidez bideratu dute tuneletik Maltzagarako noranzkoan. Luiziak ez du ibilgailurik harrapatu, baina hiru autok talka egin dute, aurrekoak frenatu behar izan duelako. Aurreikuspenen arabera, datorren astelehenean irekiko dute berriro tunela.

2022/10/11 - 10:37
36ra igo dira hildakoak Venezuelako Las Tejeriasen izandako lur-irristatzearen ondorioz
36 hildakoez gain, 56 pertsona desagertuta daude. Nicolas Maduro presidenteak zonaldea bisitatu du azken orduetan eta Aragua estatuko hiri txiki hau "Ave Fenixa bezala berpiztuko" dela adierazi du.
2022/10/04 - 16:35
Europako Batzordeak Jaurlaritzak Zaldibarren egindako lana babestu du, eta ez zuela legedia urratu dio
Zaldibar Bizirik eta Ekologistak Martxan plataformek Europara jo zuten, Jaurlaritzaren erantzukizunak eskatu nahirik, ingurugiroaren arautegirik urratu zen ala ez argitzeko. Europatik bidalitako txostenaren arabera, aldiz, ez zen lege urraketarik izan Jaurlaritzaren aldetik.
2022/10/04 - 14:17
Europako Batzordeak ontzat eman du beste behin Jaurlaritzak Zaldibarko zabortegian egindako jarduera
Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumeneko sailburuak adierazi duenez, Bruselak Eusko Jaurlaritzaren jarduera bermatu du, bai administrazio baimenei eta gertakariaren aurreko kontrolari dagokienez, bai ondorengo jarduketei dagokienez.
2022/08/21 - 18:03
Tren zerbitzua eten dute Kanbo eta Donibane Garazi artean, luizi batengatik
SNCF konpainiak autobus zerbitzua jarri du ibilbide hori egiteko. Kanbotik Baionarako zerbitzua ere etenda egon da ordu batzuk baina normaltasunez dabiltza trenak orain.

2022/07/15 - 10:35
Gutxienez hiru adingabe hil eta bi zauritu dira Kolonbian, mendi-hegal bat behera etorri ostean
Luizia gertatu zenean, 22 haur zeuden lurperatu zuten ikastetxearen barruan. Antioquiako agintarien arabera, 17 adingabe onik erreskatatu dituzte.