Luiziak
2021/05/14 - 22:27
Nahia Sololuze: 'Laurak esaten zuen ez zuela loreak zabortegi batera eraman nahi'
Oraindik ez die Joaquin Beltranen senitartekoei deitu albistea barneratu arte lasai egon daitezen, baina Sololuze familiaren elkartasuna adierazi nahi izan die.
2021/05/14 - 22:22
Zaldibar Argituk "erantzukizunak argitzeko" eskatu du eta protestak deitu ditu
Plataformaren iritzian, agintariek auzi horretan egindako "kudeaketa negargarriaren beste atal bat da" Jaurlaritzak gaur jakinarazi duen erabakia, eta "dimisioak eta kargugabetzeak" eskatu ditu.
2021/05/14 - 21:50
Joaquin Beltranen hileta-elizkizuna datorren ostegunean izango da, Zallan
19:00etan egingo dute, Bizkaiko udalerriko San Miguel elizan, bilaketa-lanek huts egin ostean.
2021/05/14 - 21:10
Jaurlaritzak amaitutzat eman du Joaquin Beltranen bilaketa Zaldibarko zabortegian
Lehendakaria Beltranen familiarekin bildu zen atzo erabakiaren berri bertatik bertara emateko. Exekutiboak txostena egin du Beltranen gorpua ez topatzeko tartean izan diren arrazoiak aztertzeko.
2021/05/14 - 19:02
Urkulluk "egun erraza" izan ez dela onartu du, bilaketa lanak bukatu ondoren
"Urte eta hiru hilabeteko lan luzearen" ondoren bilaketaren amaiera hizpide izan du lehendakariak. "Pertsona askoren esfortzua eta itxaropena", azpimarratu ditu, "guztiarekin saiatu direlako".
2021/05/14 - 16:39
2020ko otsailaren 6an gertatu zen Zaldiarko luizia
Hamabost hilabete hauetan erreskate taldeak gau eta egun aritu dira lanean Joaquin Beltranen eta Alberto Sololuzeren gorpuak erresketatzeko.
2021/05/14 - 16:32
Erantzunkizunak eskatzeko unea iritsi dela uste du Zaldibar Argitu plataformak
Arratsalderako elkarretaratzeak deituta daude Ermua, Elgeta eta Eibarren 19:00tan, Zaldibarren 19:30ean eta Zallan eta Etxebarrian 20:00tan.
2021/05/14 - 16:24
Zaldibarreko zabortegia egonkortzeko lanak beste 2-3 hilabetez luzatuko dira
Zaldibarreko zabortegian lur-makina, pala mekaniko eta bestelako tresna handien lana ez da gaur amaituko. Luizi gehiagoren arriskua ekidin arte lanean jarraituko dute.
2021/05/14 - 16:20
Joaquin Beltranen familiak albistea asimilatzeko eta dolua egiteko ordua dela dio
Joaquin Beltranen familia lur jota dago bere bilaketa bertan behera geratu ostean. Lasaitasuna behar dutela azpimarratu dute.
2021/05/14 - 16:19
Zaldibarko Udalak Joaquin Beltran bilatzen jarraitzeko eskatu dio Eusko Jaurlaritzari
"Gutxieneko aukera bat baldin badago", erabakia berriz aztertzeko eta "aukera guztiak agortu arte" bilatzen jarraitzeko eskatu dio.
2021/05/14 - 15:21
Erabakia kritikatu eta "kudeaketa onaren mitoa" bukatu dela uste du oposizioak
"Zabortegiaren kontrola Jaurlaritzaren erantzukizuna zen", gogorarazi du EH Bilduk."Familiak zer gertatu den jakiteko eskubidea du", aldarrikatu du Elkarrekin Podemosek.
2021/05/14 - 14:40
Miren Gorrotxategi: ''Bagenekien egun hau iritsiko zela''
Miren Gorrotxategik adierazi duenez, Zaldibarren gertatutakoarekin "Jaurlaritzaren kudeaketa onaren mitoa bertan behera geratu da".
2021/05/14 - 14:36
Verter enpresak "pena handia" adierazi du, Beltranen gorpua ez berreskuratzeagatik
Zaldibarko zabortegiaren jabea eta kudeatzailea den enpresak bere babesa agertu dio Joaquin Beltranen familiari.
2021/05/14 - 14:35
Beltran non zegoen ez jakitea, bilatze lanak amaitzeko arrazoietako bat
Eusko Jaurlaritzak egindako txostenaren arabera, 15 hilabeteotan eremuan izandako "prozesu fisiko eta kimikoak" tarteko, gorpuzkiak deseginda egongo dira, ziurrena.
2021/05/14 - 14:17
Mikel Otero: ''Gaur egun beltza da Euskal Herriaren historiarentzat''
Mikel Oterok gogoratu du Beltranen familiak ez zituela loreak zabortegi batera eraman nahi eta "ametsgaiztoa egia bihurtu" dela adierazi du.
2021/05/14 - 14:07
Iturgaiz: ''Gaizki hasten dena gaizki bukatzen da''
Carlos Iturgaizek adierazi duenez, "EAJren kudeaketa onaren mitoa Zaldibarren lurperatuta dago".
2021/05/14 - 11:45
Tapia: ''Baliabide guztiak erabili ditugu bilaketa lanetan''
Arantxa Tapia sailburuak adierazi duenez, Zaldibarko zabortegian egonkortze lanak ez dira amaitu eta horretan jardungo dute datozen asteetan.
2021/05/14 - 11:20
Erkoreka: ''Gaur bertan behera geratuko dira Joaquin Beltranen bilaketa lanak''
Josu Erkorekak babesa erakutsi nahi izan dio Joaquin Beltranen familiari une gogor honetan. Horretaz gain, erreskate lanetan ibili diren pertsonentzat esker oneko hitzak izan ditu.
2021/05/13 - 12:41
Zaldibarko zabortegiaren zigilatze sistema desegokiak eragin zuen luizia
Bartzelonako zein Kantabriako unibertsitateetako irakasleen arabera, hondakinak biltzeko eta ez mugitzeko oihal leun bat erabili zuten, zaborrari ondo eusteko zimurtsua izan beharko lukeen arren.
2021/04/28 - 15:50
Urkulluk Zaldibarko zabortegian egiten ari diren lanak gainbegiratu ditu
Joaquin Beltranen gorpua egon litekeen gunetik hondakinak kentzen ari dira, maiatzean bilatze lanei ekiteko. Lanok nola doazen ikusten izan dira lehendakaria eta Tapia eta Erkoreka sailburuak.