Beltran non zegoen ez jakitea, bilatze lanak amaitzeko arrazoietako bat
15 hilabeteren ondoren, Eusko Jaurlaritzak amaitutzat eman ditu gaur Joaquin Beltranen gorpua topatzeko lanak. Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologia Zuzendaritzak txosten teknikoa egin du hilabete hauetan guztietan egindakoak bilduz eta 51 urteko Zallako bizilaguna ez topatzeko tartean egon diren balizko arrazoiak zehazteko.
Maiatzaren 12ko data duen txostenak bost faktore edo arrazoi aipatzen ditu "emaitza negatiboa izan duen bilaketa" azaltzeko. Aurrena, nabarmendu duenez, "zalantzan dago luiziaren une zehatzean Beltran non zegoen". Erreskate taldeek lehen unetik topatutako zailtasunetako bat izan zen hori; izan ere, "inork ez zuen ikusi bi desagertuen azken posizioa", eta, hala, hipotesiekin egin zuten lan, hondamenditik bizirik atera ziren langileen testigantzak aintzat hartuta eta teknikariek egindako kalkuluak oinarri (zabor-jausiaren ondorioz gorpuek non amaitu ahal izan zuten zehazten saiatu ziren).
Alberto Sololuzeren kasuan, ia ziurtzat eman dute baskularen kabina zegoela istripua gertatu zen unean, eta horrek bilatze lanei egin zien mesede. Gainera, txostengileen esanetan, azpiegitura hark gorpua babestu zuen (haren azpian topatu zuten). Beltranen kasuan, ordea, ez zen halakorik gertatu.
Beste faktore garrantzitsu bat ere badago: gune horretan 70 ºC-ko tenperaturak erregistratu dituzte azken hilabeteetan, eta lixibiatu ugari daude bertan. Hortaz, "prozesu fisiko eta kimikoak" tarteko, gorpuzkiak deseginda egon litezke.
Halaber, zabortegia behera etorri zenean "sortutako energiaren maila" aipatu dute adituek, eta horren erakusle dira areka perimetrala (hormigoizko egitura) desagertu egin dela eta hondakinak isolatzeko zeuden poliestireno xaflak zein egoeratan geratu diren.
Ia etenik bako bilaketa
Jaurlaritzak dokumentuan azpimarratu duenez, hondamenditik "igaro diren 461 egunetan, bilatze lanak bost egunetan eten dira bakarrik: abenduaren 24, 25 eta 31n, urtarrilaren 1ean eta eguraldi kaskarra egin zuen beste egun batean".
"15 hilabetean 700.000 metro kubiko zabor mugitu ditugu zabortegia egonkortzeko eta bilatze lanak segurtasunez egin ahal izateko. Bolumen horretatik, 410.000 metro kubiko arrastelatu eta aztertu ditugu", zehaztu dute.
Hondakinak bahetzeari buruz, Jaurlaritzak esan du "kontuz" egin dutela, "makinako langilearen begiradapean". Horrez gain, Ertzaintzaren agenteek ikuskatu dute prozesua, batzuetan bertatik bertara eta beti grabazioen bidez. Azkenik, arrastelatutako materiala atzerako hondeamakina batez kargatu dute, eta hori ere ikuskatu eta grabatu dute.
Txostenaren egileen arabera, "guk dakigula ez da inoiz tamaina eta zehaztasun maila honetako operatiborik egin. 400.000 metro kubiko zabor mugitu, arrastelatu eta bahetu dira Zaldibarren, eguneko 1.000 metro kubiko". Are gehiago, antzeko kasu bat aipatu dute txostenean: Bensko (O Portiño, Coruña) zabortegia amildu zenekoa (1996): "Orduko hartan, 100.000 tona hondakin mugitu zituzten azpian geratutako langile bat topatzeko, baina kasu hartan ere ez zen gorpua aurkitu". Dena dela, Jaurlaritzak zehaztu du Zaldibarkoa halakoa izan zela, "kasu honetan beste milioi erdi hondakin amiltzeko arrisku gehigarriarekin".
Azkenik, erreskate eta zabortegia egonkortzeko lanetan izan dituzten beste zailtasun batzuk ere aipatu dituzte txostengileek (amiantoa topatu izana, suteak izateko arriskua, eremuaren ezegonkortasuna...), eta aitortu dute "denbora luzean ahal izan den lekuetan bilatu dela, ez nahi zuten lekuan".
Txostena ez dago sinatuta, eta Zuzendaritzaren zigilua baino ez du. Honako esaldiarekin bukatzen da: "Joaquin Beltranen kasuan egindako lan guztiak ez du fruiturik eman. Arestian aipatutako arrazoiengatik izango ote? Baieztatu eta aitortu ahal duguna da egindako ahalegina berebizikoa izan dela".
Zure interesekoa izan daiteke
Lizarran hildako gizonaren bikotekide ohiak azaldu du indarkeria fisikoa eta psikologikoko pairatu zituela urteetan
Gizona balkoi batetik erorita hil zen, Poliziarengandik ihesi zihoala, azken horiek indarkeria matxistagatik abisua jaso ondoren.
Donostiako Udalak eraso sexisten aurkako Aste Nagusirako kanpaina aktibatu du: puntu morea Boulevardean egongo da
Ane Oyarbide Berdintasun zinegotziak adierazi duenez, "elkarbizitza, errespetu eta askatasun gunea izan behar du Aste Nagusiak, pertsona guztientzat".
Uharteko parrokoak barkamena eskatu eta sareak utzi ditu
Ohar baten bidez argitu duenez, Iruñeko eta Tuterako elizbarrutia ez dago ados Javier Aizpunek zabaldutako mezuekin, eta aita santuaren hitzak aipatuta, "giza duintasunak pasaporterik ez" duela esan du.
Zuzenean: Abordatze Pirata
Donostiako Piraten esku izaten da hiriaren abordaia, Gipuzkoako hiriburuko kaitik irten eta Kontxako hondartzan lehorreratuz. Ekitaldiaren emanaldia 16:25ean hasiko da.
Zuzenean: Artillerok hasiera emango dio 2026ko Donostiako Aste Nagusiari
Kanoikadak Donostiako Aste Nagusiari hasiera emango dio. "Artillero 2026", zuzenean 18:00etatik aurrera.
Trumpek presioa egin dio Irani; Teheran eta Oman, ordea, Ormuzko itsasartea irekitzeko negoziatzen ari dira
Iranek ziurtatu duenez, Omanekin itsas pasabide estrategikoan nabigazio mekanismo berri bat ezartzeko elkarrizketak modu positiboan ari dira aurrera egiten. AEBk berriro irekitzea eskatu du, eta Donald Trumpek mehatxu egin du akordorik lortu ezean Teheranen aurka eraso egingo duela.
Bi ibilgailuren arteko talkak auto-ilarak sortu ditu Galdakaon AP-8 autobidean, Donostiarako noranzkoan
Ibilgailuetako bat errepidetik atera da, eta bestea bidean iraulita geratu da. Istripuaren ondorioz, bi errei itxita egon dira.
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, karabela portugesak agertu direlako
Donostiako hiru hondartzetan bainatzea debekatu dute, eta Getarian eta Zarautzen ere ale handiak iritsi direla ohartarazi dute. Saturraranen, Mutrikun, bainuzale bat anbulantizan eraman dute, karabela portugesek ziztatu egin dutelako.
Gasteizko jaietako egun handia heldu da, eta programazioaren zati handi bat kolokan dago teknikarien greba dela eta
Blusen eta nesken kuadrillek lore eskaintza egin diote Andre Maria Zuriari eta haren aldeko aurreskua dantzatuko dute. Ikuskizunetako teknikarien grebak La pasión infinita lanaren funtzioa bertan behera uztera behartu du dagoeneko, eta programaren beste ekitaldi batzuk loka jarri ditu.
69 urteko motozale bat hil da Gaubean, auto baten aurka talka eginda
Istripuaren ondoren, Txagorritxuko Ospitalera eraman dute zauri larriekin, eta han hil da ordu batzuk geroago.