Lurrikarra Nepalen
2015/05/05 - 22:29
Kataluniako emakume bat da Nepaleko lurrikarak utzi duen lehen hildakoa
Goizean aurkitu dute bere gorpua Langtang inguruan. Zona horretan sei espainiar daude oraindik desagertuta. Beste bi, Nepaleko beste inguru batean.
2015/05/05 - 22:12
Roser Palau, Nepalgo lurrikaran hildako lehen espainiarra
Bestalde, Espainiako Kontsulatuak babes gabe utzi zituela salatu dute Aitor Gonzalez eta Patxi Peña Arabako mendizaleek. Kontsulatuak etxera itzultzeko kudeaketak berandu egin zituela kritikatu dute.
2015/05/05 - 16:23
Gaixotasunei aurre egiteko eta berreraiketarako laguntza eskatu dute
Kolera, disenteria edo elgorria bezalako gaitzen arriskua handia da Nepalen, eta horri aurre egiteko laguntza eskatu dute. Saneamendu egokia eta edateko ura behar dituzte, baita babeslekuak ere.
2015/05/04 - 17:08
100en bat gorpu aurkitu dituzte luiziak suntsitutako herrixka batean
Nepalen, 100 bat gorpu aurkitu dituzte Langtang eskualdeko herrixka batean. Elur jausi batek suntsitu zuen herrian gorpu gehiagoren bila segitzen dute. Heltzear dagoen euri sasoiak kezka sortzen du.
2015/05/03 - 16:11
Laguntza toki isolatuetara eramateko ahaleginetan ari dira
Lurrikara gertatu eta astebe pasata oraindik erreskate talderik eta laguntzarik jaso ez duten tokiak daude Himalaia mendietan. Agintariak monzoiaren iritsierak egoera larriagotuko duen beldur dira.
2015/05/03 - 15:42
Turismoa, maldan behera Nepalen
Lurrak dar dar egin ondoren turistek eta mendizaleek bertan behera utzi dituzte bidaiak. Turismoa ezinbesteko diru iturria da herrialde horrentzat.
2015/05/03 - 11:14
Nepalek ez du oraindik laguntza jaso eta 7.000 dira hildakoak jada
Bestalde, Katmanduko behin behineko kanpalekuetan zeuden biktimen % 75ek alde egin dute. Atzo bi lurrikara izan ziren aurreko asteko epizentrotik gertu.
2015/05/02 - 16:11
Elikagaien prezioak gora egin du Katmanduko merkatuetan
Astebete igaro da eta Nepalen oraindik lan gehiena egiteko dute. alduta dute jada inor gehiago bizirik aurkitzeko esperantza.
2015/05/02 - 11:10
Nepalek onartu egin du aukera gutxi dagoela norbait bizirik topatzeko
Azken balantzearen arabera, 6.841 dira jada lurrikarak hildakoak. Gainera, 160.786 etxebizitza suntsitu ditu, egindako kalkuluen arabera.
2015/05/01 - 17:57
12 europar hil dira Nepalen, eta beste mila desagertuta daude oraindik
Jose Manuel Garcia-Margallok esan du desagertutako 59 espainiarren bila ari direla Nepalen. Horietatik bederatzi kalte “larriak” pairatu zituen gune batean zeudela erantsi du.
2015/05/01 - 12:29
130 ordu hondakinen azpian egon den emakumea erreskatatu dute Nepalen
Krishna Devi Kadkhak 130 ordu baina gehiago egin ditu Katmanduko eraikin baten hondakinen azpian. 25 urteko emakumea israelgo erreskate taldeak atera du.
2015/05/01 - 00:23
Hildakoak 6.000 baino gehiago dira dagoeneko Nepalen
Milaka pertsona Katmanduko ibarretik, hondamenditik, ihes egiten ari dira, izurriteen beldur direlako. Hala ere, landa-guneetan egoera okerragoa dela ohartarazi dute gobernuz kanpoko erakundeek.
2015/04/30 - 16:28
Herritarrrak kexu dira, laguntza motelegi iristen delako
Lurrikara gertatu eta sei egunera, landa eremu inkomunikatuetako egoera latza da. Helikopteroz edo oinez baino ezin da ailegatu herri askotara, eta zaurituek zain jarraitzen dute.
2015/04/30 - 15:29
Giza laguntza herrialde osoan banatzeko arazoak dituzte Nepalen
Laguntza Katmandu hiriburura iristen ari bada ere, arazoak dituzte hori nekazal guneetara eta mendi guneetara eramateko. Bestalde, hatzetan izozteak dituen euskal mendizalea gaur espainiaratuko dute
2015/04/30 - 13:39
15 urteko gaztea bizirik atera dute, lurrikara izan eta bost egunetara
Nepaleko erreskate taldeek 15 urteko mutiko bat bizirik atera dute eraikin baten hondakinetik, bertan bost egun harrapatuta egin ostean.
2015/04/29 - 22:44
Milaka pertsona Katmandutik ihes egiten ari dira
39 espainiar zeramatzan bigarren hegazkin batek Madrilen lur hartu du arratsaldean. Besteak beste, Txentxo Jimenez politikari nafarra hegaldi horretan heldu da.
2015/04/29 - 22:16
Everesteko behe kanpamenduan izandako elur jausiaren irudi berriak
Han bezala elur oldeak izan ziren hainbat tokitan larunbatean. Horietako batek Lantang parke nazionaleko herrixka bat harrapatu zuen eta trekking egiten zeuden 250 mendizaleren berririk ez zen.
2015/04/29 - 16:32
Nekazari eremuetara ere laguntza heltzen hasi da
Kostata, baina laguntza ere hasi da iristen Nepaleko nekazari eremu menditsuetara. Helikopteroz eraman dituzte premiazko gaiak.
2015/04/29 - 16:29
Nepalen zeuden nafarrak bueltan dira
Lurrikara gertatu eta 121 ordura iritsi da Madrilera Mikel Laurenz Nafarroako kooperantea. Berriozarreko zortzi mendizaleak, berriz, Madrilera bidean daude Nafarroako gobernuak esan duenez.
2015/04/29 - 15:47
Laguntza apurka hasi da iristen Nepalera
Katmanduko hainbat tokitan normaltasunera bueltatu nahi dute eta denda batzuk gaur ateak ireki dituzte. Hala ere, egoera oso larria da oraindik Nepalen.