Lurrikarra Nepalen
2015/04/26 - 12:10
Nepal ez da oraindik lurrikararen amesgaiztotik esnatu
7,8 graduko lurrikara an eta 24 ordura, 2.000 hildako eta 5.000 zauritu zenbatu dituzte eta kaosa da nagusi herrialdean.
2015/04/25 - 22:53
Lurrikarak txikizioa eta heriotzak eragin ditu inguruko herrialdeetan
Nepal astindu duen lurrikararen dardara haratago ere joan da. Himalaia inguruko herrialdeekin batera, Indiako iparraldea eta Tibet jo ditu.
2015/04/25 - 22:50
Hildakoen kopurua etengabe handituz doa Nepalen
1.300 biktimatik gora dira dagoeneko, eta agintariek aitortu dutenez, gehiago izango dira. Katmandu inguruan daude okerren.
2015/04/25 - 16:08
Lurrikarak Katmandun harrapatu du Mikel Leizeaga gipuzkoarra
20 urte daramatza Katmandun, eta trekking agentzia bat du bertan. Lurrikara sekulako astindua izan dela kontatu du, eta zortzi edo bederatzi erreplika izan direla.
2015/04/25 - 13:51
Lurrikarak Katmanduko Bhimsen dorre historikoa suntsitu du
Dorrea 1832. urtean eraiki zuten, hasieran helburu militarrarekin. Barnealdean, eskailera okertu baten bidez bederatzi solairuetara hel daiteke.
2015/04/25 - 13:37
Kaosa Nepalen 7,9 graduko lurrikararen ondorioz
Lurrikara India iparraldean nabaritu dute (Kalkutatik Pakistango mugaraino), bereziki ekialdean, Himalaya nazioarekin mugan.
2015/04/25 - 11:32
Lurrikarak Nepal gogor astindu eta 1.900 hildako baino gehiago utzi du
Gainera, hemezortzi mendizale hil eta beste asko zauritu dira Everesten magaleko kanpalekuan. Azken 81 urteetako sismorik bortitzena izan da gaurkoa.