Lurrikarra Nepalen
2015/05/12 - 16:10
Lurrikara batek bigarrenez astidu du Nepal
18 egun eta gero, beste lurrikara bat izan da Asiako herrialdean, honako hau 7,3 gradukoa.
2015/05/12 - 13:09
Lurrikara berriaren ondorengo Katmanduko lehen irudiak
Katmanduko biztanleek berriro ere lurra nola astintzen zen ikusi dute gaur. 7,4 graduko lurrikara handia izan da gaur goizean Nepalen.
2015/05/12 - 13:04
Nepalen dauden EAEko 3 herritarrak onik daude
Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Atzerri Gaietarako ministroak Bulgarian, bisita ofizialean, adierazi duenez, Nepalen dauden 152 espainiarrak topatu dituzte, eta onik daude, “Jainkoari esker”.
2015/05/12 - 11:21
66 lagun hil eta 1.928 zauritu ditu Nepalgo lurrikarak
Richter eskalan 7,3 graduko dardarak Everest menditik gertu izan du erdigunea, eta Indian, Txinan eta Bangladeshen ere sentitu da.
2015/05/09 - 18:25
Nepalen galduta dauden espainiarrak bilatzeari utzi diote
Jose Manuel Garcia-Margallo Espainiako Atzerri ministroak adierazi du ez dagoela inolako itxaropenik lurrikaraz geroztik falta diren 6 espainiarrak aurkitzeko.
2015/05/06 - 16:08
Lurrikararen unean mendizaleek Langtangen hartutako irudiak
Langtang haranean zeuden mendizaleek Nepalgo lurrikara izan zen unean hartutako irudiek izua eta urduritasuna erakusten dute. Katmandun hasi dira berreraikitze lanetan
2015/05/05 - 22:35
Ibon Zinkunegi suhiltzaileak bertatik bertara ikusi zuen hondamendia
Ibon Zinkunegiren arabera, orain premiarik handiena etxerik gabe geratu diren 300 bat mila lagunentzako behin-behineko etxebitzak eraikitzea da laster monzoi sasoiko euri handiak datozelako.
2015/05/05 - 22:29
Kataluniako emakume bat da Nepaleko lurrikarak utzi duen lehen hildakoa
Goizean aurkitu dute bere gorpua Langtang inguruan. Zona horretan sei espainiar daude oraindik desagertuta. Beste bi, Nepaleko beste inguru batean.
2015/05/05 - 22:12
Roser Palau, Nepalgo lurrikaran hildako lehen espainiarra
Bestalde, Espainiako Kontsulatuak babes gabe utzi zituela salatu dute Aitor Gonzalez eta Patxi Peña Arabako mendizaleek. Kontsulatuak etxera itzultzeko kudeaketak berandu egin zituela kritikatu dute.
2015/05/05 - 16:23
Gaixotasunei aurre egiteko eta berreraiketarako laguntza eskatu dute
Kolera, disenteria edo elgorria bezalako gaitzen arriskua handia da Nepalen, eta horri aurre egiteko laguntza eskatu dute. Saneamendu egokia eta edateko ura behar dituzte, baita babeslekuak ere.
2015/05/04 - 17:08
100en bat gorpu aurkitu dituzte luiziak suntsitutako herrixka batean
Nepalen, 100 bat gorpu aurkitu dituzte Langtang eskualdeko herrixka batean. Elur jausi batek suntsitu zuen herrian gorpu gehiagoren bila segitzen dute. Heltzear dagoen euri sasoiak kezka sortzen du.
2015/05/03 - 16:11
Laguntza toki isolatuetara eramateko ahaleginetan ari dira
Lurrikara gertatu eta astebe pasata oraindik erreskate talderik eta laguntzarik jaso ez duten tokiak daude Himalaia mendietan. Agintariak monzoiaren iritsierak egoera larriagotuko duen beldur dira.
2015/05/03 - 15:42
Turismoa, maldan behera Nepalen
Lurrak dar dar egin ondoren turistek eta mendizaleek bertan behera utzi dituzte bidaiak. Turismoa ezinbesteko diru iturria da herrialde horrentzat.
2015/05/03 - 11:14
Nepalek ez du oraindik laguntza jaso eta 7.000 dira hildakoak jada
Bestalde, Katmanduko behin behineko kanpalekuetan zeuden biktimen % 75ek alde egin dute. Atzo bi lurrikara izan ziren aurreko asteko epizentrotik gertu.
2015/05/02 - 16:11
Elikagaien prezioak gora egin du Katmanduko merkatuetan
Astebete igaro da eta Nepalen oraindik lan gehiena egiteko dute. alduta dute jada inor gehiago bizirik aurkitzeko esperantza.
2015/05/02 - 11:10
Nepalek onartu egin du aukera gutxi dagoela norbait bizirik topatzeko
Azken balantzearen arabera, 6.841 dira jada lurrikarak hildakoak. Gainera, 160.786 etxebizitza suntsitu ditu, egindako kalkuluen arabera.
2015/05/01 - 17:57
12 europar hil dira Nepalen, eta beste mila desagertuta daude oraindik
Jose Manuel Garcia-Margallok esan du desagertutako 59 espainiarren bila ari direla Nepalen. Horietatik bederatzi kalte “larriak” pairatu zituen gune batean zeudela erantsi du.
2015/05/01 - 12:29
130 ordu hondakinen azpian egon den emakumea erreskatatu dute Nepalen
Krishna Devi Kadkhak 130 ordu baina gehiago egin ditu Katmanduko eraikin baten hondakinen azpian. 25 urteko emakumea israelgo erreskate taldeak atera du.
2015/05/01 - 00:23
Hildakoak 6.000 baino gehiago dira dagoeneko Nepalen
Milaka pertsona Katmanduko ibarretik, hondamenditik, ihes egiten ari dira, izurriteen beldur direlako. Hala ere, landa-guneetan egoera okerragoa dela ohartarazi dute gobernuz kanpoko erakundeek.
2015/04/30 - 16:28
Herritarrrak kexu dira, laguntza motelegi iristen delako
Lurrikara gertatu eta sei egunera, landa eremu inkomunikatuetako egoera latza da. Helikopteroz edo oinez baino ezin da ailegatu herri askotara, eta zaurituek zain jarraitzen dute.