Lurrikarak
2020/10/31 - 11:12
Milaka pertsonak kalean egin dute lo Turkian, 41 hildako utzi dituen lurrikaragatik
Turkiako larrialdi zerbitzuak esan duenez, aurrera jarraitzen dute hondakinen azpian harrapatutako pertsonen erreskate lanek, Esmirna hirian.
2020/10/31 - 00:26
Gutxienez 20 hildako eta 700dik gora zauritu Egeo itsasoan izan den lurrikaran
6,8 graduko lurrikarak Izmir (Turkia) hiriko hainbat eraikin bota ditu, eta tsunami txiki batzuk ere izan dira Turkiako zein Greziako kostaldean.
2020/10/30 - 22:04
Gutxienez 20 hildako eta 700dik gora zauritu Egeo itsasoan izan den lurrikaran
6,8 graduko lurrikarak Izmir (Turkia) hiriko hainbat eraikin bota ditu, eta tsunami txiki batzuk ere izan dira Turkiako zein Greziako kostaldean.
2020/10/16 - 10:53
Japoniak Fukushimako ur erradioaktibo tratatua Ozeano Pazifikora jaurtitzeko asmoa du
Japoniako Gobernuak 2011ko lurrikara eta tsunamiaren ostean Fukushimako zentral nuklearrean filtratu zen milioi bat metro kubiko ur tratatu jaurti nahi ditu Ozeano Pazifikora.
2020/10/14 - 16:46
Esako urtegia handitzeko lanen segurtasuna bermatuta dagoela esan du Espainiak
Trantsizio Ekologikorako ministroaren esanetan, Esako urtegia handitzeko lanak "segurtasun berme handienekin" amaitzen ari dira; izan ere, lanen gaineko kontrola handitu dute.
2020/10/09 - 16:17
3,1 graduko lurrikara izan da Lizoainen
Iruñerriko hainbat tokitan sentitu dute 12:44an gertatu den lur mugimendua.
2020/10/03 - 21:03
19 lurrikara izan dira 12 orduan, Nafarroan
Atzoko 22:00etatik gaurko 10:31 aldera arte izan dira mugimenduak eta epizentroa Lizoainen, Esteribarren eta Egues bailaran izan dute.
2020/10/01 - 16:17
Lurrikarak kalterik ez baina kezka eta larrialdi dei andana eragin ditu Nafarroan
Epizentroa Lizoainen egon da, baina Iruñean ere nabermana izan da lurrikara. Gauerdia zen eta jende askok, beldurrez, udaltzaingora deitu du.
2020/10/01 - 13:35
Nafarroako lurrikara, Twitterren: beldurrez baina umorea bazter utzi gabe
Sare sozialean ere sentitu dute astindua, eta dardara igarri duten pertsonen iruzkinez bete da. #Lurrikara eta #Nafarroa joera dira Twitterren.
2020/10/01 - 13:05
''Bakarrik bizi den jende asko beldurtu da eta larrialdi zerbitzuetara deitu dute''
Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi duenez, familia batzuk kalera irtetea erabaki dute, "euren etxeetan seguru sentitzen ez zirelako".
2020/10/01 - 12:48
"Burrunba indartsua izan da eta herritarrak beldurrez daude"
Koldo Albira Lizoainibar-Arriasgoiti bailarako alkateak esan du gauerdian sumatu duten lurrikara handia izan dela, eta dena mugitu dela.
2020/10/01 - 11:13
Nola igaro dute gaua Iruñeko bizilagunek?
Bar gaueko lurrikaren ostean, "beldurra" eta "sustoa" dira gaur goizean Iruñean gehien errepikatzen diren hitzak.
2020/10/01 - 10:12
Horrela mugitu da lurra Iruñean gaur gauean
Iruñeko segurtasun kamerek dardararen une zehatza grabatu dute. Lurrikararik handienak 4,6 graduko indarra izan du (Irudiak: @PamplonaIrunaPM).
2020/10/01 - 10:08
4,6ko lurrikara batek Nafarroa astindu du
Dardara 00:02ean sentitu da eta, horren ostean, 3,4 eta 2,8ko beste bi erreplika erregistratu dituzte.
2020/09/26 - 13:31
Lurrikara gehiago izan dira Eguesibarren eta Esteribarren
80 mugimendu sismiko baino gehiago izan dira Nafarroan asteazkenetik. Iraila hasi zenetik 200 baino gehiago.
2020/09/25 - 09:29
3,3 graduko lurrikara batek Nafarroa astindu du
Guztira, 70 astindu baino gehiago zenbatu dituzte 30 ordutan, eta 200 baino gehiago iraila hasi zenetik.
2020/09/24 - 16:40
26 orduan 68 lurrikara izan dituzte Nafarroan
Gehienak txikiak izan dira baina bi batez ere, eskualde osoan entzun dira, eta 3 graduko bat hiribururaino ere iritsi da.
2020/09/24 - 11:12
Hainbat lurrikara izan dira Nafarroan, Richter eskalan 3 gradukoa handiena
Guztira, 50 astindu baino gehiago zenbatu dituzte 24 ordutan.
2020/09/03 - 11:06
Beste hiru lurrikara txiki izan dira Iruñerrian
Aurreko egunetan izandakoak baino apalagoak izan dira astinduak (2.4 eta 2.8ko indarrekoak), eta Lizoainibar-Arriasgoitin eta Eguesen izan dute epizentroa.
2020/08/31 - 14:02
Hainbat lurrikara izan dira Iruñean eta inguruetan 08:00ak baino lehen
Azken lurrikara nabarmen sentitu dute. 07:57an izan da, Richter eskalan 4ko indarra izan du eta Esteribarren izan du epizentroa.