Lurrikarak
2021/09/08 - 09:27
7,1 graduko lurrikara batek Mexiko astindu du
Herrialdearen erdialdean eta hegoaldean nabaritu da lurrikara. Oraingoz, argi-zutoin bat erorita pertsona bat hil dela baieztatu dute.
2021/08/22 - 22:30
Dagoeneko 2.207 pertsona hil dira Haitin, joan den asteko lurrikaragatik
Gainera, 344 desagertu eta 12.268 zauritu daude, azken balantzearen arabera. Kalte materialei dagokienez, 52.923 etxe erabat suntsituta daude.
2021/08/20 - 23:14
Hainbat euskaldun ari dira Haitin lanean, lurrikararen ondorioz eraikinek jasandako kalteak neurtzen
2.100 lagunetik gora hil dira, eta 12.000 bat dira zauritutakoak lurrikararen ondorioz. Eraikinek jasan dituzten kalteak neurtzen, hiru euskaldun ari dira We Architechs enpresarako lanean.
2021/08/20 - 02:15
Gutxienez 2.189 lagun hil dira eta 12.268 zauritu Haitin, aurreko asteburuko lurrikaragatik
Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsaren esanetan, lurrikarak 1,2 milioi pertsonari eragin die, tartean 540.000 umeri.
2021/08/20 - 00:40
Grace ekaitzak zailago egiten du laguntza humanitarioa hondamendi eremura iristea Haitin
Larunbateko lurrikarak orain dela bederatzi urteko egoera ekarri du gogora, eta, orduan bezala, nazioarteko elkartasunaren zain daude Karibe aldean. Gutxienez 2.000 hildako eta 12.000 zauritu utzi ditu lurrikarak.
2021/08/19 - 15:58
Janaria eta ura lortzeko zailtasunak dituzte haitiarrek
Dagoeneko 2.000 hildako eta 12.000 zauritu baino gehiago zenbatu dituzte Haitin. Ospitaleak gainezka daude eta lagun asko etsi-etsian dabiltza ura eta elikagaiak lortzen.
2021/08/18 - 22:47
Haitiko lurrikarak 1.941 pertsona hil ditu dagoeneko
Aurreko asteburuan Haiti astindu zuen lurrikarak 1.941 hildako eta 9.900 zauritu eragin zituen, uharteko agintariek jakinarazi dutenez. Azken orduetan, hondakinen azpian harrapatuta zeuden 16 pertsona bizirik erreskatatu dituzte.
2021/08/18 - 01:37
1.941 lagun hil dira Haitin larunbateko lurrikaragatik, azken balantzearen arabera
Zaurituak, berriz, 9.900 dira, gutxienez.
2021/08/17 - 23:14
Euri bortitzak utzi ditu Grace ekaitz tropikalak Haitin
Euritik ezin babestuta egon dira etxerik gabe geratu diren milaka familia. Bien bitartean, erreskate taldeek etengabe dihardute hondakinen azpian bizirik egon daitezkeenen bila.
2021/08/17 - 16:33
Kaosa nagusi da Haitin
Azken datuen arabera, 1.400 pertsona hil dira eta milaka desagertu daude. Egorak okerrera egin dezake datozen orduetan, Grace depresio tropikalak herrialdea joko baitu.
2021/08/17 - 14:04
2,4ko astindua izan da Sartzen
08:37an izan da dardara Zaraitzu eskualdeko udalerrian, erkidegoren ipar-ekialdean.
2021/08/17 - 01:52
Gutxienez 1.419 pertsona hil dira Haitiko lurrikararen ondorioz
Horrez gain, gutxienez 6.900 herritar zauritu dira.
2021/08/16 - 16:22
Milaka pertsona desagertuta daude Haitin, lurrikararen ondorioz
Azken datuen arabera, 1.297 pertsona hil dira eta 5.700 zaurituta daude. Kopuru horrek gora egitea espero da datozen orduetan, milaka desagerturen bila jarraiten dute eta.
2021/08/15 - 21:18
Haitin 724 pertsona hil eta 2.800 baino gehiago zauritu dira jada lurrikararen ondorioz
Nazioarteko komunitateak laguntza eskaini dio herrialdeari giza hondamendi berri baten beldur delako.
2021/08/15 - 16:56
Hondamendi naturalek gogorarazten dute Haitik bizi duen egoera latza
2010eko lurrikarak 300.000 hildakotik gora utzi zituen Haitin. Bertan egon zirenekin elkartu da EITB Media.
2021/08/15 - 16:29
Tragedia errepikatu da Haitin, 11 urte geroago
Lurraren beste astindu baten ostean, 304 dira biktimak Haitin. Les Cayes inguruan, herrialdeko hegoaldean, izan dira kalterik handienak.
2021/08/12 - 01:19
7,1 graduko lurrikara batek Filipinak astindu ditu
Dardara horren ostean, Ozeano eta Atmosfera Administraziorako Bulego Nazionalak tsunami arriskua zegoela ohartarazi du, baina dagoeneko tokiko agintariek baztertu egin dute aukera hori.
2021/07/31 - 02:12
6,1 graduko lurrikara batek Peru eta Ekuador arteko muga astindu du
Lurrikara indartsu sentitu da bi herrialdeetako hainbat eskualdetan.
2021/07/29 - 12:51
Tsunamia izateko arriskuagatik abisua eman dute Hawaiin, Alaskan lurrikara bat izan ondoren
Richter eskalan 8,2 graduko indarra hartu duen dardara batek Alaskako (AEB) Aleutiar uharteak astindu ditu bart, eta tsunami-alerta bat ezarri dute Hawaiin eta Alaskan.
2021/04/28 - 13:38
6,4 graduko lurrikara batek kalte materialak eragin ditu Indiako ipar-ekialdean
Erreplikak izan dira, baina oraingoz ez dute hildakoen berririk jaso.