Haiti
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Dagoeneko 2.207 pertsona hil dira Haitin, joan den asteko lurrikaragatik

Gainera, 344 desagertu eta 12.268 zauritu daude, azken balantzearen arabera. Kalte materialei dagokienez, 52.923 etxe erabat suntsituta daude.
Bizirik egon daitezkeen pertsonen bila ari dira lanean. Argazkia: EFE
Bizirik egon daitezkeen pertsonen bila ari dira lanean. Argazkia: EFE

Abuztuaren 14an Haitin izan zen lurrikararekin lotuta 2.207 pertsona hil diraHaitiko Babes Zibilak igande honetan jakitera eman duenez. Gainera, 344 pertsona desagertuta daude oraindik, eta 12.268 lagun zaurituta, azken balantze ofizialaren arabera.

Kalte materialei dagokienez, 52.923 etxe erabat suntsituta daude, eta ageriko kalteak dituzten beste 77.006 etxe zenbatu dituzte. Bien bitartean, nazioarteko laguntza iristen ari da herrialdera, bidetik hondakinak kentzeko lanetan ari diren erreskate-taldeen bitartez.

Alabaina, laguntza herrialdean badago ere, zaila da banaketa lortzea, lurrikarak kalte handiak eragin baititu errepideetan eta zubietan. Gainera, eskualde batzuetarako sarbidea kontrolatzen duten talde kriminalak daude.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Donald Trump eta bere azoka handia, protagonista nagusiak AEBen 250. urtebetetzean

Estatu Batuen Independentziaren Adierazpenaren 250. urteurrena ospatuko dute larunbatean, uztailaren 4an. Eta Donald Trumpek bere irudia goresteko erabiliko du urteurrena. Buruzagi errepublikanoak bere aurpegia daramaten oroitzapenezko txanponak egin ditu, eta National Mallen azoka handi bat antolatu du. Ekimenak noria erraldoi bat, garaipen-arku bat, rodeoak, hitzaldiak, su artifizialak eta hegazkin militarren erakustaldiak izango ditu. Azokak, hala ere, porrot egin du orain arte. Oso jende gutxi bertaratzen ari da, eta horrek indartu egin ditu kritikak. Salatzen dutenez, Trumpek ospakizun nazionala baliatu du bere irudia indartzeko.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X